HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/07/02
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Dekretua aurkeztu dute
Merkataritza-establezimendu txikiak eta enpresa txiki guztiak dekretu honetako betebeharretatik kanpora geratzen dira. Euskararen normalizazioan aurrera egiteko estrategikotzat jotzen ditugun eta kontsumo jarduera burutzerakoan harremana herritar askorekin duten enpresa eta establezimenduak geratzen dira dekretuaren eraginpean.

Gaur goizean Donostian egindako prentsaurrekoan aurkeztu dute Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Dekretua. Aurkezpenean izan dira Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Rodrigo Garcia Azurmendi Merkataritza, Kontsumo eta Industria segurtasunerako sailburuordeak, Erramun Osa, Koordinazio zuzendariak, eta Ruben Mendiola Kontsumo eta Industria Segurtasunerako zuzendariak.

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutoari buruzko legea garatzen du Dekretu honek: hain zuzen ere kontsumitzaile eta erabiltzaileek ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz zein gazteleraz jasotzeko duten eskubidea alde batetik; eta bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten enpresa zein establezimenduekiko harremanetan bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko duten eskubidea.

Hiru bidetatik bermatzen dira progresibotasuna eta malgutasuna:

1. Enpresa eta saltokien tipologia. Merkataritza-establezimendu txikiak eta enpresa txiki guztiak dekretu honetako betebeharretatik kanpora geratzen dira. Euskararen normalizazioan aurrera egiteko estrategikotzat jotzen ditugun eta kontsumo jarduera burutzerakoan harremana herritar askorekin duten enpresa eta establezimenduak geratzen dira dekretuaren eraginpean.

2. Enpresa eta establezimenduen kokaguneko errealitate soziolinguistikoa.

3. Dekretuko betebeharrak betetzeko epe ezberdinak ematen dira, urtebetetik lau urtera bitarteko epeak, betebeharraren eta enpresa-motaren arabera.

Lankidetzaren fruitua da dekretua. Gizartearen partaidetza zabala.

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako bi sailek elkarrekin bultzatu eta lideratu dugu: Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordetzak (Industria saila) eta Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak (Kultura saila).

Bestetik, audientzia epe zabala eduki du: guztira 37 elkartek izan du bere ikuspuntua azaltzeko aukera. Horrez gain, audientzia garaian, sektoreko hainbat elkarte errepresentatiborekin batzarrak ere izan ditugu. Audientzia garaian honako elkarte hauei eman zaie, 37 elkarteren artean,  iradokizunak eta alegazioak aurkezteko aukera:

  • Confebask
  • ELA, CCOO, LAB eta UGT
  • Euskaltzaindia
  • Euskal Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea
  • EUDEL
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak.
  • EKE (Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioa).
  • Euskadi, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak.
  • Bidai Agentzien Federazioa (BIDEA) eta Elkartea (ADEAVE).
  • Gasteiz, Bilbo eta Donostiako Merkataritza Elkarteak
  • ANGED (Asociación Nacional de Grandes Empresas de Distribución).
  • ASUPE (Asociación de Supermercados de Euskadi)
  • UCE eta EKA-OCUV Kontsumitzaileen Elkarteak.

Arauak betetzeko epeak ere ezberdinak dira eskakizunen eta sektore batetik bestera: urtebeteko epea ematen zaie batzuei, bi,  hiru eta lau urtekoa beste batzuei (eskakizun zailagoak dituztenei).

Donostia, 2008ko uztailaren 2an

Patxi Baztarrika eta Rodrigo García sailburuordeen hitzak (pdf, 154kb)
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Dekretua (pdf, 36kb)