HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/06/30
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2008ko diru-laguntzak 13 milioi eurokoak dira
Deialdi hau hedabideetara, informazio eta komunikazio teknologietara, Lan-Hitz eta enpresetako euskara planetara, euskalgintzara eta udaletan Euskara Biziberritzeko Planak garatzera zuzenduta dago.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2008ko diru-laguntzen ebazpena aurkeztu du gaur goizean Donostian. Guztira, 13 milioi euro inguru 690 proiektuen artean banatuko dira (2005ean baino %60 gehiago).

Aurkzepenean izan dira: Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea, Lore Bilbao Artetxe, Kultura saileko Zerbitzu Zuzendaria, Jose Antonio Rodriguez Ranz, Euskara Sustatzeko zuzendaria, Joseba Lozano, Herri Administrazioetan Normalizaziorako zuzendaria, Erramun Osa, Koordinaziorako zuzendaria, Joseba Erkizia, HABEko zuzendari nagusia, eta Lorea Bilbao Ibarra, hizkuntza politikarako aholkularia

Donostia, 2008ko ekainaren 30ean

 

2008ko diru-laguntzen ebazpena (pdf, 296 kb)