HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskaltegiak


Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea bideratzeko oinarrizko egitura euskaltegia da. Gaur egun 109 dira Euskal Autonomia Erkidegoan. 2006-2007 ikasturtean 37.073 heldu aritu dira euskara ikasten ikastegi horietan. Horiez gain, badira euskaltegiak Nafarroako Foru Erkidegoan eta Iparraldean ere.

EAEko euskaltegiak, izaera juridikoari dagokionez, publikoak edo pribatuak dira. Publikoak udalen eskuetan daude (Udal euskaltegiak). Euskaltegi pribatu asko federazioetan bilduta daude (AEKElkarlanBatuzIKA), eta beste hainbat federatu gabe daude. Horiei erantsi behar zaizkie auto-ikaskuntza zentro homologatuak. Zerbitzu hori, berariazko zentroetan ez ezik, EAEko beste hainbat eta hainbat euskaltegitan (auto-ikaskuntza zerbitzua eskaintzen duten euskaltegiak) eta Euskal Herritik kanpora ere eskaintzen da (Auto-ikaskuntza Euskal Herritik kanpora)

Halaber, badira helduei euskara irakasteko zentroak Euskal Herritik kanpora ere, baina helburuak, erritmoa eta ikasle-motak era askotakoak dira.

EAEko EUSKALTEGIEN JARDUERA

Euskaltegien jarduera ikasturteka ematen da. Jarduera nagusia ikasturtearekin batera hasten bada ere (urrian), kontuan izan behar da ikasturte osoan zehar ari direla ikasle eta ikastalde berriak hasten, eta epealdi berezi bat izan ohi dela udako ikastaroei dagokiena (uztailetik irailera).

EAEko Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroen jarduera adierazteko, azken ikasturte osoan (2006-07 ikasturtean) burututako lanaren datu soil hauek adierazgarri gerta daitezke, euskaltegia edo zentroa kokatua dagoen lurraldearen arabera:

2006-07 ikasturtea

Lurraldea

talde orduak

Ikasle orduak

Ikasleak

Matrikulak

Araba

126.133

1.490.177

6.441

6.866

Bizkaia

414.395

5.154.508

21.245

22.915

Gipuzkoa

192.993

2.078.582

9.882

10.415

Orotara

733.521

8.723.267

37.073

40.196

 

Aurreko ikasturteekin alderatua, ikusten da azken hiru ikasturteetako goranzko joera eten eta behera egin duela sektoreak, 2.000 ikasletik gora galduz.

Azken eguneratzea: 2007/11/09