Hizkuntza eskakizuna IVAPen bidez egiaztatu baduzu, ziurtagiria lantokira helduko zaizu.
Ziurtagiria galdu baduzu, kopia eskatzeko aukera duzu; horretarako bete ezazu eskaera orria eta postaz IVAPera bidali, ziurtagiriaren kopia zuk adierazitako helbidean jasoko duzu astebeteko epean.
Eskatu duzun ziurtagiria jatorrizkoa baldin bada IVAPeko bulegoren batean jaso beharko duzu. Zuk baimena emanda, beste batek ere jaso dezake zure ziurtagiria.