IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara
  4.  
  5. Hizkuntza eskakizunak
 

Hizkuntza Eskakizunak

EAEko administrazioen zerbitzuan diharduten langileen euskara gaitasuna da hizkuntza eskakizuna. Gaitasun hori lau mailatan banatzen da: lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren hizkuntza eskakizunak. 

Administrazioko lau hizkuntza eskakizun horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitu ziren 64/2008 Dekretuaren bidez:

  • 1 HE = B1
  • 2 HE = B2
  • 3 HE = C1
  • 4 HE = C2 

Administrazioko langileen hizkuntza eskakizunak IVAPek kudeatzen duen hizkuntza eskakizunen erregistroan jasotzen dira.

Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko hiru bide daude:

  • Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko IVAPek antolatzen dituen deialdiak. Izena emateko epeak dirauen tartean EAEko administrazioren batean lanean ari direnek parte hartu dezakete. Urtean bi deialdi antolatzen dira.
  • Herri-administrazioko erakundeek (udalek, aldundiek...) euren lanpostuak betetzeko deitzen dituzten hautaketa prozesuetan. Lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko egiten diren azterketetara aurkez daitezke hautaketa prozesuko hautagaiak.
  • Europako Erreferentzi Marko Bateratuak bideratutako euskara tituluen  baliokidetza sistemaren bidez. Hizkuntza eskakizunen erregistroan jasotzen dira hizkuntza gaitasun zehatza adierazten duten euskara titulu horiek beren baliokidetza adieraziz.

Ohiko galdera eta zalantzak

Azken eguneratzea: 2012/02/23