IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara
  4.  
  5. Hizkuntza eskakizunak
 

Hizkuntza eskakizunen azterketak hautaketa prozesuetan

Herri-administrazioko erakundeek (udalek, foru aldundiek…) euren lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuak deitzen dituztenean, IVAPi laguntza eskatzen diote hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probak egiteko eta zuzentzeko.

Hautaketa prozesuetako hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko IVAPek deialdi bateratuak antolatzen ditu. Hau da, hainbat administraziori eta hautaketa prozesuri lotutako probak izan arren, eraginkortasunari begira, batu egiten dira toki eta egun berean egiteko.

Deialdi bateratu hauek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten dira.

  

Datu Pertsonalen Babesa


Erakundeak izangaiei baimena eskatu behar die eskarian bertan, euren datuak IVAPeko hizkuntza eskakizunen erregistroko datuekin erkatu ahal izateko. Horretarako baimena espreski eskatzen ez bada, ezin izango diogu erakundeari egiaztatutako hizkuntza eskakizunei buruzko informaziorik eman.

 

Hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko azterketa ez dadila oposizioaldiko 1. ariketa izan


IVAPek honako hau eskatzen die hautaketa prozesuak antolatzen dituzten erakundeei: HE egiaztatzeko azterketa ez dadila oposizioaldiko 1. ariketa izan, deitutako lanpostuetan interesik ez daukaten pertsonak aurkeztu ez daitezen. Neurri honek eragin handia du deialdia kudeatzeko orduan, azterketen antolaketa eta zuzenketa lanak errazten baititu.

Azken eguneratzea: 2012/11/28