IVAPen hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak
IVAPeko zuzendaritza taldeak otsailaren 11n onartu zuen ”Hizkuntza irizpideak” izeneko dokumentua. Agiri horrek zehazten du hizkuntza ofizialen erabilera IVAPen. Bertan, jasotzen da, besteak beste, hizkuntza ofizialak nola erabili ahozko harremanetan zein idatzizkoetan edo komunikazio telematikoetan. Itzulpen irizpideak ere finkatzen dira, baita erregistroan edo IVAPek kudeatzen dituen argitalpenetan zer-nolako tratamendua emango diegun bi hizkuntza ofizialei ere. Azkenik, zehazten da errotulazioan, publizitatean edo ekitaldi publikoetan zer-nolako irizpideak hartuko diren kontuan.
Martxoaren 1ean indarrean jarri genuen agiri hau, azken finean, gure erakundeak euskararekin duen konpromiso irmoaren idatzizko adierazpen argia da. Ez gehiago, ez gutxiago.
|