M. Bilerak
- Barneko bilera formalak (IVAPeko zerbitzuek, atalek zein batzordeek egindako bilerak, langileen artekoak, kanpoko bezeroekin egin beharrekoak, etab.):
- Gure bilera guztiak euskaraz izan daitezen ahaleginduko gara.
- Bileran parte hartu behar duten kideren batek euskaraz ezer ulertuko ez balu, beste hizkuntza batean egiteko proposamena egingo du bileraren arduradunak.
- Dena dela, bilera euskaraz egiteko arazorik egonez gero, bileraren hasieran kideen artean adostuko dute hizkuntzei zein tratamendu eman.
- Kanpoko bilera formalak (IVAPetik kanpo egindakoak): bilera horietan ere euskarari lekua egiten ahaleginduko gara, nahiz eta bilera euskara ez den beste hizkuntza batean izan.
- Bileretarako dokumentazioa: bileretan erabili behar dugun dokumentazioa (gai-zerrenda, txostenak, aurkezpenak…) euskaraz egon dadin ahaleginduko gara.
- Bilera horietatik sortuko den dokumentazioa: Euskaraz egindako bileretatik sortzen den dokumentazioa euskaraz sortuko dugu. Gainontzekoetan, ahaleginduko gara bileretatik sortzen den dokumentazioa (aktak, planak, memoriak, txantiloiak, hobekuntza ekintzak…) euskaraz sortzen.
- Euskarri digitala (power point) erabiltzeko aukera dagoenean, eta aurkezpen osoa euskaraz egin ezin denean, bi hizkuntza ofizialak txandaka erabiltzen ahaleginduko gara. Esate baterako: ahoz gaztelaniaz esaten duguna euskaraz agertuko dugu pantailan, eta alderantziz. Baina euskara lehenesten ahaleginduko gara. Dena dela, aurkezpenean azalduko diren edukiak paperean banatuko balira, norberaren aukeran utziko genuke hautua: nahi duena euskara hutsez, eta nahi duenak ele bietan.
- Garrantzitsuak diren gaietan interpretaritza zerbitzua egon dadila ahaleginduko gara.
- Galdera-erantzunen garaian, galdera egiten den hizkuntza segituko da eztabaida bukatu arte, eta gero esandakoaren laburpena egingo da, galderaren hizkuntza edozein izan eta ere (azalpena euskaraz izan bada, laburpena gaztelaniaz egingo dugu eta alderantziz).
Azken eguneratzea:
2012/01/19