|
A.1. Herritarrak lehenengo urratsa ematen duenean
|
- Lehen hitza: beti euskaraz.
- Elkarrizketa: herritarrak aukeratzen duen hizkuntzan.
- Hartzaile jakinik gabeko mezuak: euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.
- Euskarazko zerbitzua bermatuko dugu.
- Euskara ondo ez dakien langile bati euskaraz egiten badio herritar batek, eta langileak ikusten badu ez dela gauza zerbitzua euskaraz behar bezala emateko, bere inguruko lankide euskaldunen bati eskatuko dio laguntza.
- Langileek ezingo diote eskatu herritarrari hizkuntza batean edo bestean jarduteko.
|
|
A.2. Administrazioen arteko harremana
|
- Lehen hitza: beti euskaraz.
- Elkarrizketa: konpromiso pertsonala hartuko dugu euskaraz jarraitzeko, baldin eta solaskidea euskalduna bada.
|
|
A.3. Jaurlaritza barruko harremana
|
- Lehen hitza: beti euskaraz.
- Elkarrizketa: konpromiso pertsonala hartuko dugu euskaraz jarraitzeko, baldin eta solaskidea euskalduna bada.
|