
IVAP, herri administrazioen, horien langileen eta herritarren zerbitzura dagoen erakunde publikoa da.
IVAP proiektuaren barne, eta bikaintasunarekin dugun konpromisoaren ondorioz, gure bezeroei eskaintzen diegun arreta hobetzea dugu helburu nagusien artean, eta hori lortzeko, besteak beste, zerbitzuen kartetaz baliatzea erabaki dugu.
Horrexegatik, herritarrekin hartzen ditugun konpromiso zehatz eta neurgarriak zehazten dituen Hautaketa Zerbitzuaren Zerbitzuen Karta hau plazaratzen dugu, gure lanjarduna gardentasunez bideratzeko eta gure baloreekin bat etorriz: zerbitzu publikoa, bezeroenganako orientazioa, euskararekiko konpromisoa, talde-lana, profesionaltasuna, berrikuntza, sormena eta kalitatezko kudeaketa.
Maite Iruretagoiena Ibarguren
IVAPeko zuzendaria
Karta osoa (pdf, 607 kB)