1. SARRERA
1.1.-Zer da Haurreskolak Partzuergoa?
2003ko irailaren 24an Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hainbat udalek onartutako hitzarmenaren ondotik sortu zen Haurreskolak Partzuergoa. Bere helburua 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzako Haur Eskolen kudeaketa osoa burutzea da.
Lehen aldiz eta aitzindari izanik, adin hauetako haurrek zein beren familiek dituzten beharrei kalitatezko erantzun egokia emateko gai den eredu propio, espezifiko eta originala dakar Haurreskolak Partzuergoak.
1.2.-Helburuak
Haurreskolak Partzuergoko helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza-zerbitzua ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zaintza osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena:
a) Familiekin lankidetzan, haurraren garapen integrala sustatzea adingabeen eskubidearekiko errespetuaren, ongizate psikofisikoaren eta afektibitate, zentzumen eta mugimen, ezagutza, harreman eta gizarte ahalmen guztien garapenaren eta berdintasunaren ikuspegitik prestatu eta sozializatzearen bidez.
b) Ezberdintasunak konpentsatuko dituen prebentzio-hezkuntza bat sustatzea eta, bereziki, gizarte edo pertsona mailan beharrik handienak dituztenei arreta eskaintzea, parekotasuna bilatuta.
c) Hezkuntza-ekintzaren hasieratik Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan elebitasuna bermatzeko baldintza egokiak erraztea eta bultzatzea.
d) Familiei bi urtetik beherako haurrei eskainitako zaintza eta arretaren bidez laguntza-zerbitzua ematea, familia eta lana uztartzeko mekanismo gisa.
e) Landa-eremuetako biztanleei hezkuntza eta laguntza izaerako zerbitzu baten eskuragarritasuna ahalbidetzea.

2.- HAUTAKETA PROZESUAN ONARTUA IZATEA
2.1.- Prozesuan parte hartu ahal izateko baldintzak
Deialdiaren oinarriak 2009ko apirilaren 27ko EHAAn argitaratu dira.
Hezitzaile-plaza betetzeko oposizio-lehiaketaren deialdia E.H.A.A.ko 2009ko apirilaren 27an argitaratu da.
Hautapen-prozesuan onartuak izateko eskatutako baldintza guzti-guztiak (orokorrak zein espezifikoak) bete behar dituzte eskatzaileek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den datan (2009ko ekainaren 27).
Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko, izangaiek ezin dute ezgaitasun edo bateraezintasunen legezko inolako kausatan sartuta egon, ezin dute eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik egon eta ezin dute lana garatzea eragotziko duen muga fisiko zein psikikorik izan. Izangaiek, horiez gain, beste baldintza hauek ere bete beharko dituzte (orokorrak eta espezifikoak):
" Titulazio akademikoa: Eskatutako titulazioa ondoren azaldutakoren bat izango da:
- Haur Hezkuntzako berezitasuneko Maisu-maistra titulua edo irailaren 30eko 1954/1994 errege-dekretuaren (BOE, 94-11-17) eta araudi espezifikoaren arabera bere baliokidea den beste edozein.
- Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikari titulua, edo apirilaren 30eko 777/1998 errege-dekretuaren (BOE, 98-5-8) eta araudi espezifikoaren arabera bere baliokidea den beste edozein.
- Hezkuntza Administrazioak antolatu edo homologatutako Haur Hezkuntzako espezializazio- edo homologazio-ikastaroak gainditu dituztenak, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko irakasleentzako espezializazio-ikastaroak eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko profesionalentzako irakasgaitze-ikastaroak homologatzen dituen 1996ko urtarrilaren 11ko Aginduaren arabera. Artikulu honen 1. atalean adierazitakoaren xedeetarako, pertsona horiek Haur Hezkuntzako maisu/maistra espezialistatzat edo Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaritzat hartuko dira, egindako ikastaroaren arabera
" Hezkuntzako 2. hizkuntza-eskakizunaren, EGAren edo horien baliokideen jabe izatea.
" Tasak: Ordaindu behar dira tasak.
" Oinarrietan aurreikusten diren gainerako baldintzak.

2.2.- Eskabideak
Deialdian parte hartzeko eskabideak egutegiko hogei (20) eguneko epean aurkeztuko dira, 2009ko ekainaren 8tik kontatzen hasita.
2.2.1.- Aurkezteko modua
Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi dutenek eskabidea Interneten bitartez egin beharko dute dagokion eredua betez. Eredua honako helbide elektroniko hauetan egongo da: www.haurreskolak.net.
Eskabidea Interneten bidez egiteko Eusko Jaurlaritzako KZgune zentro publikoetara jo daiteke. KZgune zentroen zerrenda eta kokapena honako helbide elektroniko honetan ikusi daitezke: http://www.kzgunea.net/.
Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak zehaztutako beste edozein lekutan ere aurkeztu ahalko dira eskaerak. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen legea da aipatutako lege hori. Posta Bulegoen bidez aurkeztutako eskaerek gutunazal irekian joan beharko dute, Postako funtzionarioak data eta zigilua jarri ahal izateko, gutuna ziurtatu baino lehen.
Salbuespenezko izaeraz, Haurreskolak Partzuergoaren egoitzan bertan ere egin ahal izango da eskaera. Bulego bat egokituko da propio horretarako. Partzuergoaren egoitza helbide honetan dago: Otaola etorbidea, 29 Jaizkibel 1 eraikina Eibar (P.K. 20.600). Horretarako, eskaerak aurkezteko ordutegia hau izango da: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara, eta ostiraletan 9:00etatik 14:00etara.
2.2.2.- Eskabideak aurkezteagatiko tasak ordaintzea
Eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da tasa, honako erakundeetako edozein bulegotan: BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa), Caja Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa eta Euskadiko Kutxa. Ordainketa egiteko, finantza-erakunde kolaboratzailean aurkeztu beharko da eskabide-orria; erakundeak, behin ordainketa eginda, mekanikoki balioztatuko du.
Ordainketa beste finantza-erakunderen batean egitekotan, eskabide-orria aurkeztu beharko da banketxean.
Eskabidea Interneten bidez eginez gero, bi aukera daude:
a) OFF-LINE ordainketa: Adierazitako finantza-erakunde laguntzaileetako baten bulego batera joan eta sistemak sortutako jaso-agiria aurkeztu behar da, edo bertan agertzen diren datuak. Jaso-agiriek barra-kodea ere daukatenez gero, irakurgailu optikoa duen kutxazain automatikoaren bidez edo eskuzko datu-eskuratzearen bidez egin daiteke.
b) ON-LINE ordainketa: Ordainketa banka elektronikoko sistemaren bidez egin daiteke, banku-sukurtsal batera joan gabe. Horretarako beharrezkoa izango da adierazitako erakunderen bateko banka elektronikoko bezeroa izatea.
Hauxe da tasen zenbatekoa: 13,55 €.
Azterketa egiteko eskubideari dagokion tasa ez ordaintzeak edo epez kanpo ordaintzeak izangaia lehiaketatik kanpo uztea eragingo du. Dena dela, banketxean ordaindu eta ordainagiria aurkezteak ez du inolaz ere ordezkatuko eskaera oinarri hauetan finkatutako moduan aurkezteko tramitea, nola formari zein denborari dagokionean.

3. HAUTAKETAKO TXANDAK
3.1.-Txanda irekia
Txanda honetan, edozein pertsona aurkez daiteke, baldin eta deialdiaren baldintza orokorrak betetzen baditu.
3.2.-Urritasuna dutenentzako txanda
Urritasunik dutenentzako txandan parte hartu ahal izateko, interesatuak legez halako izaera aitortua izan beharko du: %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna, Administrazioaren organo eskudunak (kasuan kasuko foru-aldundiko sail eskudunak, IMSERSOk edo baliokideak) aitortua.
Kidego berean denean izangaiek txanda bakarrean hartu ahal izango dute parte, hau da edo txanda irekian ala urritasuna dutenentzako txandan, baina bakar batean. Eta hautatutako txanda eskabidean zehaztu beharko dute. Berariaz agertzen ez bada nahi den aukera, edo kidego bererako aukera bat baino gehiago egin bada eskabidean, txanda irekia esleituko zaio izangaiari.

4. HAUTAKETAKO PROZESUA
Atal honetan, izangaiek hautaketa-prozesuan kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenak jorratuko dira.
4.1.- Onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrendak
Zerrenda hauetan, jendaurrean jarriko dira hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartu diren eta bazter utzi diren pertsonen izenak.
Begira ezazu onartutakoen behin-behineko zerrendan sarturik zauden; komeni da. Haurreskolak Partzuergoko egoitzetan eta web orri honetan argitaratuko dira onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko. Bazter utzitakoen zerrendan agertuz gero, arrazoia zein den adieraziko da, eta zerrendak argitaratu eta hurrengoko egunetik 10 egun balioduneko epea duzu erreklamazioa egiteko.
Aurkeztutako erreklamazioak aztertu ondoren onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrendak Haurreskolak Partzuergoko egoitzan (Otaola etorbidea, 29 Jaizkibel eraikina 1, Eibar P.K. 20600) eta web honetan ere jarriko dira. Begira ezazu onartutakoen behin betiko zerrendan zauden; izan ere, zerrenda hori erabiliko da azterketa egiteko unean.
Garrantzitsua da zerrenda kontsultatzea, hautaketa-prozesuan onartuta zauden ziur jakiteko.
4.2.- Epaimahaia
Epaimahaia organo bat da, eta bere eginkizuna da hautaketa-prozesua aurrera eramatea, beti ere deialdiaren oinarriekin bat. Epaimahaia osatuko dute: lehendakariak, bost kidek eta idazkari batek.
Epaimahaiaren ardura da hautaketa-prozesua zuzen eramatea aurrera, besteak beste egingo diren azterketak zuzenduko ditu. Ondorioz, bere ardura da berdintasun-, gaitasun- eta merezimendu-printzipioak beteko direla zaintzea.
4.3.- Oposizioa eta lehiaketa
Hautapen-prozedura oposizio-lehiaketa izango da. Horren bidez izangaien prestakuntza ebaluatu nahi da.
4.3.1.- Oposizio-aldia
Oposizio-aldian bi proba egin beharko dira:
1. proba: Balizko egoera praktikoei eta programazioei buruzko galdera batzuei erantzun beharko zaie idatziz, gehienez ere hiru orduko epean; jarduteko planteamendu didaktiko bat garatu beharko da erantzunean.
2. proba: Galdetegi bat erantzun beharko da idatziz, aukeran emandako erantzunak hautatuz, gehienez ere bi orduko epean.
4.3.2.- Lehiaketa-aldia
Lehiaketa-aldian parte-hartzaileek jakinarazitako merituak balioetsiko dira, deialdian aurreikusitakoaren arabera.
Lehiaketa-aldiko kalifikazioa oposizio-aldia gainditu duten izangaiei soilik erantsiko zaie.
4.4.- Nola esleituko diren lanpostuak
Hautatuen behin betiko zerrenda argitaratzen denean, Haurreskolak Partzuergoko egoitzara deituko zaie zehaztutako plazak esleitzeko lehiaketan parte har dezaten. Horretarako, ondorengo protokoloa jarraituko da:
a) Interesdunak NANarekin joango dira egoitzara, edo, haren ordez, beren nortasuna egiaztatuko duen beste agiri ofizial batekin.
b) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru lurraldeetan lortzeko aukera duten plazen zerrenda emango zaie.
c) Deialdi publikoa egingo da puntuazio-hurrenkera jarraituz. Urritasuna dutenen txandan eta txanda irekian aukeratutakoen zerrenda bateratu egingo da deialdian. Zein plaza betetzeko aurkeztu diren, hura hautatuko dute deitutakoek. Plaza guztiak esleitutakoan amaituko da prozesua.
d) Epeak edo datak finkatuko dira hautatutako pertsonen eta Haurreskolak Partzuergoaren artean lan-kontratu mugagabeak gauzatzeko.
Finkatutako epe horren barruan lan-kontratua hitzartzen ez dutenek, non eta ez den ezinbesteko kasua, galdu egingo dituzte Haurreskolak Partzuergoko langile mugagabe izateko eskubide guztiak.
Halakoetan, hautaketa-prozesuan onartutakoen behin betiko zerrenda hartu eta puntuazio-hurrenkeraren arabera dagokion hautagaiaren alde kontratazio-proposamen osagarria egingo du Epaimahaiak. Horretarako, aurreko paragrafoan adierazitako arrazoiak direla medio hutsik geratu diren plaza-kopurua zenbat, hainbat izangai emango ditu aukeratutzat, deialdiko 10.8 artikuluak xedatzen denaren arabera.

5.- GALDERA OHIKOENAK
1. Noiz aurkeztu behar dut hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea?
" Oinarriek horretarako jarritako epearen barruan aurkeztu behar duzu. Beraz, epetik kanpo aurkezten direnak ezin izango dira onartu, nahiz eta atzerapena txikia izan.
" Ez ahaztu: banka elektronikaren sistema erabiltzen ez baduzu, eskabidea bete ondoren, bankura/aurrezki kutxara joan beharko duzu ordaintzera, eta, gero, eskabidea aurkeztu. Hau guztia kontuan hartuta, eta arazorik izan ez dezazun onartzeko baldintza guztiak garaiz betetzeko, hobe duzu epearen amaierara ez itxarotea.
2. Hautaketa-prozesutik kanpo gelditzen banaiz, tasetako dirua itzuliko didate?
Naiz eta zu prozesutik kanpo gelditu, zergagaia -ematen duen zerbitzu publikoa- egin da, arrazoi hauegatik:
" "Eskabidea emateari" dagokionez, eman dizute.
" Aurkeztu zenuen "eskabidea jaso eta aztertzeari" dagokionez, Haurreskolak Partzuergoak eskabidea jaso eta aztertu zuen.
Beraz, tasa honen sorburu diren ekintza guztiak burutu dira, zure ondorengo egoera prozesuan edozein izanda ere. Horrenbestez, ezin duzu ordaindutako dirua berreskuratu.
3. Noiz aurkeztu behar ditut hautaketa-prozesuan balioestea nahi ditudan merezimenduen frogagiriak?
Merezimenduak justifikatzeko agiriak aurkezteko epe espezifikoa hasten denean aurkeztu behar dira; oposizio-aldiaren emaitzak argitaratu ondoren, 10 egun balioduneko epea ezarriko da oposizio-aldia gainditu duten izangaiek oinarrietan adierazten diren frogagiriak aurkez ditzaten. Epe horren barruan aurkezten diren eta zehazten diren agirien bidez (originalak edo fotokopia konpultsatuak), behar bezala egiaztatzen diren merituak soilik balioetsiko direla ulertu behar da. Frogagiria epe horretatik kanpo entregatzen bada, nahiz eta atzerapena txikia izan, merezimenduak ezin izango dira balioetsi.
Merezimenduak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den data arte hartuko dira kontutan. Epe horretatik aurreragoko merezimenduak ez dira kontutan izango.
4. Noiz entregatu behar dut prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen ditudala frogatzen duen dokumentazioa?
" Eskabidearekin batera ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar. Aurkezteko baldintzak betetzen dituzula adierazi baino ez duzu egin behar; frogatu gabe.
" Oposizio-aldiaren emaitzak argitaratu ondoren, 10 egun balioduneko epea ezarriko da oposizio-aldia gainditu duten izangaiek, oposizio-lehiaketan parte hartzeko betebeharreko baldintzen ziurtagiriak (merituen frogagiriekin batera) aurkez ditzaten.
" Hautapen-prozesuan onartua izateko eskatutako baldintza guzti-guztiak (orokorrak zein espezifikoak) bete behar dituzu eskabideak aurkezteko epea amaitzen den datan.

|