Erabilera planekin lotutako prestakuntza administrazioko langileei zuzenduta dago, prestakuntza berezitua da, langileek eguneroko lanean dituzten hizkuntza eragozpenak gainditzen laguntzeko pentsatutakoa.
Oro har, ikastaro hauek hizkuntzaren erabilera sustatzea dute helburu, hori dela eta, askotariko gaiak landuko ditugu, beharren arabera beti ere. Gaur egun daukagun katalogoan helburuen araberako honako sailkapena egiten dugu:
Ikastaroak aurrez-aurrekoak zein lineakoak izango dira. Bakoitzaren formatua ikastaroen zerrenda osoan kontsulta dezakezu. Lineako ikastaroei buruzko xehetasun batzuk:
Eusko Jaurlaritzako langileek Erabilera Planekin lotutako prestakuntzan eskaintzen diren ikastaro orotan eman dezakete izena. Euskararen Erabilera Planaren eraginpean dauden langileek lehentasuna izango dute ikastaro hauetan.
Izena emateko urratsak:
1) Eskaria IVAPeko aplikazioan egingo du interesatuak berak.
2) Oniritzi epearen barruan sailak onartu edo ukatu egingo ditu eskariak.
3) IVAPek onartu edo ukatu egingo ditu eskariak.
4) IVAPek sailetako teknikariei jakinarazpena bidaliko die onartutakoen eta baztertutakoen berri emateko. Beste administrazioetako langileak
Euskararen Erabilera Planaren eraginpean dauden langileek lehentasuna izango dute ikastaro hauetan.
Izena emateko urratsak:
1) Dena delako erakundean prestakuntza orokorraz arduratzen den teknikariak, edota hizkuntza normalkuntzarako teknikariak, eskaera orria (pdf, 46,64 Kb) bete eta IVAPera bidali behar du izen-emateko epearen barruan.
2) IVAPeko teknikariak, hala badagokio, aplikazioan sartuko du.
3) Oniritzien epea agortutakoan, IVAPek eskariak onartu edo ukatu egingo ditu.
4) IVAPek erakundeetako teknikariei jakinarazpena bidaliko die onartutakoen eta baztertutakoen berri emateko. 2013ko ikastaroen zerrenda osoa (taula)