IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Prestakuntza
  4.  
  5. Toki Administrazioa
 

Tokiko Euskal Zuzendari Publikoen Sarea

Jaun/Andere hori, 

Tokiko Zuzendaritza Publikoko Programaren helburua, Toki Administrazioetan zuzendari lanak egiten dituzten edo egin ditzaketen pertsonez osaturiko nukleo bat osatzea da. 

EUDEL eta IVAPetik benetan iruditu zaigu garrantzitsua gune egonkor bat bultzatzea, non profesionalen artean informazioa eta esperientziak trukatu daitezkeen. Era berean gune horren bitartez Tokiko zuzendaritzan gerta daitezkeen arazoak identifikatu ahal izango dira, konponbide komunak sustatuz. 

Deialdi honen gogoa da beraz, Tokiko Euskal Zuzendari Publikoen Sarearen sorrera bultzatzea, informazio eta esperientzi desberdinen marko egonkor bat sortuz. Ekimen honekin, lehiakortasunaren kreatibitatea bultzatu nahi da, Tokiko erakundeak indartzeko eta laguntzeko aldaketara moldatzen, azken helburua izanik herritarrekiko arreta eta zerbitzuak hobetzea. 

Datorren urriak 25ean izango da Tokiko Euskal Zuzendari Publikoen sarearen aurkezpena. Era honetara, lehenengo pausoak ematea nahi da Tokiko Zuzendari Publikoen gune egonkor honi eta ekimen desberdinak proposatzea Sarearen sorrerarako. 

Helburu honekin eta Programan parte harturiko pertsona izanik, Sarearen sorrerako saiorako gonbidapena luzatu nahi dizugu. Ekimen honek arrakasta izan dezan, zer esanik ez dago zein garrantzitsua den zure bertaratzea. 

Lehen saio honetan, “Tokiko Zuzendari Publikoen Sarearen lehen gosari-solasaldia” izango dugu. Saio honetarako, Garapenerako Banco Interamerikanoko Zuzendaria den Koldo Echebarria Ariznabarreta Jauna izango da gurekin. Kudeaketa publikoko gaietan aditua izanik, “Krisia eta aldaketaren kudeaketa: tokiko gobernuen erronka” gaiaz arituko zaigu mintzagai. arreta hobea. 

  • Eguna: 2010eko urriak 25
  • ordua: 09:00-11:30
  • Tokia: EUDELeko gelak (Ertzilla behea, 13). Bilbao 

Eskertuko nizuke zure bertaratzea baieztatzea.

 Zure paregabeko laguntza eskertuz, agurtzen zaitut, begirunez.

 Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 8a

 

Azken eguneratzea: 2010/10/15