Aurrez aurreko ikastaroak
Aurrez aurreko ikastaroak bi motatakoak izan daitezke: bertaratzekoak edo aprobetxamenduzkoak.
Badaude bertaratzea ziurtatzen duten presentziazko ikastaroak. Ziurtagiriak jasotzeko beharrezkoa da ikastarora joatea, hau da, gutxienez ikastaroak dituen orduen %80ra. asistentzia orrietan jasotako sinadurak ikaslea ikastarora bertaratu denaren ebidentzia dira.
Aurrez aurreko ikastaroak aprobetxamenduzkoak direnean ziurtagiria jasotzeko bi baldintza bete behar dira:
1. %80ko asistentzia
2. ikastaroaren ebaluaketa gainditzea