IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskera
  4.  
  5. Deialdi bateratuak
 
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azterketak antolatzeko sistema berria


Sistema berriaren funtsa honako hau da: denboran eta espazioan gertu baina sakabanatuta dauden deialdiak toki eta egun berera ekartzea. Beste hitzetan esanda, hautaketa-prozesuetako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdi bateratuak egitea.

 

Horrela, denborari dagokionez, oraingo sistemarekin sakabanatuta egongo liratekeen probak egun bakar batera ekarriko dira:

egutegi honetan, denboran zehar banatuta dauden zenbait prozesuren elkarketa irudikatzen da

Geografiari dagokionez, oraingo sistemarekin toki ezberdinetan egingo liratekeen probak  toki berara ekarriko dira:

 

Euskadiko mapa baten gainean prozesu desberdinen elkarketa irudikatzen da


hasiera


IVAPek urte batean izan ohi duen eskaeraren analisia egin du eta prozesu horiek bateratzeko posibilitate ezberdinak baloratu ditu, bai alderdi geografikoari dagokionez eta bai denboralari dagokionez ere, eta faktore horiek kontuan hartuta, eskaera horri modu egokian erantzuteko deialdi bateratuen egutegi orientagarri bat finkatu du.

 

Deialdi bateratuak egiteko tokiari dagokionez, bestelako aukerak aztertu diren arren, hasiera batean hiriburuetan egingo dira, batez ere izangai askori azterketak egiteko behar diren lokal handiak eta egokiak (iristeko erraztasuna, aparkalekuak, azpiegiturak…) hiriburuetan daudelako.

 

Kudeaketari dagokionez, argi dago sistema berri honek erronka handia planteatzen diola IVAPi, batez ere informazioaren kudeaketari dagokionez: erakunde ezberdinekiko koordinazioa, dokumentazioaren prestaketa, zerrenden kudeaketa, emaitzen bereizketa eta abar. Honetarako, IVAPek lanpostu berri bat sortu zuen: deialdien koordinatzailea.

 

Deialdien koordinatzaile hau Ebaluaketa arloko teknikaria da eta batez ere kudeaketa eta antolaketari buruzko eginkizunak burutuko ditu. Deialdi bateratuen azterketaldiak antolatzeaz arduratuko da hasieratik eta prozesu guztia amaitzen den arte. Zentzu honetan, berak beteko ditu erakundeekiko solaskidetza- eta koordinatze-lanak.

 

Koordinatzaileaz gain, IVAPek Epaimahairako izendatzen duen ordezkaria dago. IVAPen ordezkaria HE egiaztatzeko azterketaren aplikazioaz eta zuzenketaz arduratuko da. Berak egingo du hautagaien gaitasun mailaren ebaluazioa. Halaber, bere gain hartuko du azterketen berrikuspena erreklamazioak daudenean.

 

Epaimahairako izendatutako ordezkariak beraz, ebaluazioari lotutako eginkizunak beteko ditu, IVAPeko koordinatzaileak berriz, kudeaketa lana egingo du.

 

Gauzak horrela, hautaketa-prozesuetako HE egiaztatzeko azterketak berrantolatzeko sistema berriaren oinarriak honako hauek dira:

 

·  Hautaketa-prozesu ezberdinetako azterketak bateratu eta leku eta egun berera ekartzea.

·  Deialdi bateratuen egutegi bat finkatu eta aurrerapen nahikoaz jakinaraztea.

·  Deialdi bateratuak kudeatzeko eta erakundeekin koordinatzeko solaskidea jarriko du IVAPek: deialdien koordinatzailea.

hasiera

Azken eguneratzea: 2005/12/26