IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskera
  4.  
  5. Deialdi bateratuak
 
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Deialdi bateratuen egutegia


 

IVAPeko Ebaluaketa arloak, urtean zehar hainbat konpromiso finko dauka. Alde batetik, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdi orokorrak egin behar izaten ditu, bi deialdi urtean. Honetako bakoitzak hiru aldi izaten ditu: atariko proba, azterketak eurak (aste batzuetako prozesua izaten da hau) eta kontraste probak, aurrekoa baino bi-hiru hilabete beranduago.

 

Horrela, egutegi bete samar horretan deialdi orokorrekin konprometitu gabeko aldietan geratzen diren zirrikituetan sartu behar ditu IVAPek sistema berrian proposatzen dituen deialdi bateratuak, hurrengo egutegian jaso bezala (lehen aipatutako konpromiso finkoak kolore gris argiz irudikatu dira).

 

Urtarrila-uztaila aldirako:

 

 

koadro honek  deialdi bateratuetarako adibide bat jasotzen du, lurraldeen arabera banatuta, 2006ko urtarrila-iraila aldirako

 

Goiko egutegi hau, aurreko urteko azaro aldera jakinaraziko litzateke.

 

Iraila-abendua aldirako proposamena honako hauxe litzateke:

 

koadro honek  deialdi bateratuetarako adibide bat jasotzen du, lurraldeen arabera banatuta, 2006ko iraila-abendua aldirako



hasiera

Urteko azken lauhilekorako egutegia maiatza aldera jakinaraziko litzateke.

 

Esan behar da deialdi bateratuen egutegia IVAPeko web orrian ikusgai egongo dela eta aldian-aldian eguneratu egingo dugula.

 

Koloretako laukitxoak hiriburuetan egiteko aurreikusi ditugun deialdi bateratuak izango lirateke. Ikus daitekeenez, ia hilabeteko maiztasuna ezarri da deialdi horiek egiteko.

 

Deialdi bateratu horietako bakoitzak hainbat egun hartuko ditu, hurrengoak kontuan hartuta: zenbat hautaketa-prozesu biltzen diren, zenbat azterketari espero diren eta zenbat hizkuntza-eskakizun ezberdinetako azterketak egin behar diren. Beheko grafikoan jasotzen da deialdi bateratu baterako adibide bat:

 

grafiko honetan jasotzen da deialdi bateratu baten adibide bat, egunka eta perfilka  bereizita

 

Deialdi bateratu bakoitzaren xehetasunak erakundeek beren eskaerak egin ahala zehaztu beharko dira. Egutegi zehatzaren xehetasunen berri eta suerta daitezkeen aldaketa guztien berri emango die IVAPek dagozkien erakunde guztiei.

 

Beste lurraldeetako deialdi bateratuetan parte hartzeko aukera

 

Deialdi bateratuetan parte hartzeko posibilitatea ez da mugatzen erakunde bakoitzari dagokion lurraldean egingo diren deialdietara. Edozein erakundek aurreko orrialdeko egutegian agertzen den edozein deialdi bateratutara jo dezake, nahiz eta beste lurralde batean egon, hautaketa-prozesuaren egutegiaren arabera edo hurbiltasun geografikoaren arabera horrela komeni bazaio.

hasiera

Azken eguneratzea: 2005/12/26