Hainbat itzulpen-memoria ematen dugu orri honetan, TMX formatoan eta ZIPen bidez trinkotuta. Zure ordenagailura kopiatu dezakezu eta zure itzulpen-lanetarako erabili. Erabiltzeko, itzulpen-memoriok onartzen dituen programaren bat beharko duzu instalatuta: Wordfast, Trados, Transit edota Dèja-vu, adibidez.
Alde batetik, IZOren itzulpen-memoria duzu, IZOko eta Eusko Jaurlaritzako itzultzaileen lanaren emaitza, bertako zuzentzaileek gainbegiratuta. Ez du, haatik, arau-baliorik; lan-tresna baliagarria izan daitekeelakoan ematen dugu, soil-soilik.
Bestetik, EIZIEk bildutako itzulpen-memoriak ematen ditugu, helburu berberarekin.
Zure itzulpen-memoriak bidaltzen badizkiguzu, hemen jarriko ditugu, guztion mesederako
.
IZO-TM
EIZIE
Bizkaiko Foru Aldundia
|