IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Itzulpen Zerbitzu Ofiziala
 
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala


 

 1.- IZO zer da?
2.- IZOren zerbitzuak
3.- Itzulpen-motak
4.- Prezioak
5.- Zerbitzua eskatzeko
6.- Onargarritasuna
7.- Zerbitzugintza

 8.- Baliabideak
9.- Zerbitzuaren kalitatea
10.- Lanak entregatzea
11.- Isiltasuna
12.- Erantzukizuna
13.- Fakturazioa
14.- Harremanetarako

 

1.- IZO zer da?

 

ItzultzaileZerbitzuOfiziala Eusko Jaurlaritzaren mendeko lantaldea da, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari atxikia, Euskara Legean aurrikusia eta 2000ko otsailaren 29ko Dekretuz arautua, euskararako eta euskaratik gaztelaniarako itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak eskaintzeko, bai herri-administrazioei, bai herritarrei.

Xedapen horien arabera, IZO zerbitzu publikoa da eta, gainera, EAEko erakunde eskuduna da itzulpenon zehaztasuna eta legezko baliokidetasuna ziurtatzeko eta, bestalde, bere eginkizun du, arloko agintaritza nagusi bakar den neurrian, EAEko herri-administrazioan euskarara eta euskaratik gaztelaniara egiten den itzulpengintza koordinatzea.

 

2.- IZOren zerbitzuak

 

IZOk eskaintzen dituen zerbitzuak honako hauek dira:

  • euskararako eta euskaratik gaztelaniarako itzulpena
  • euskararako eta euskaratik gaztelaniarako itzulpenen zuzenketa eta gainbegirketa
  • itzulpenen baliokidetasunaren ziurtapena
  • itzulpenen hustuketa eta glosariogintza
  • euskararen eta gaztelaniaren arteko interpretaritza, bai aldibaterakoa, bai esan ostekoa ala xuxurlatua.

3.- Itzulpen-motak

 

  IZOk itzultzen dituenak honako hauek dira:

 

a)Aginduzkoitzulpenak: bere arauetan ezartzen zaizkionak, hau da, Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrera bidali beharreko lege-egitasmoak.

b)Oinarrizko itzulpenak, administrazio- eta lege-hizkera finkatzeko interesgarri direnak. Horrela sailkatuko dira:

  • alorren bat arautzen duten arau-testu oinarrizko eta funtsezkoak.
  • EAEko herritar guztiei zuzendutako zabalkunde orokorreko testu informatiboak.

c)Itzulpen arruntak, hau da edozein herri-administraziotako ohiko testuak.

d)Ohituzko itzulpenak, hau da edozein herri-administraziotako testu erraz, errepikakor edota estandarrak.

e)Herritarrentzako itzulpenak

f)Esloganak edota publizitate-mezuak.

 

4.- Prezioak

 

Indarrean dauden prezioak aplikatuko ditu IZOk (Ogasun eta Herri-Administrazioko sailburuaren 2007ko irailaren 5eko Agindua) Honako prezio hauek finkatzen dira (beti BEZ barne):

a) Itzultzea:

·          3 d) eta e) ataletakoak euskaratzea:      0,0742 euro/hitzeko

·          3 d) eta e) atalekoak gaztelaratzea:       0,0854 euro/hitzeko

·          3 c) atalekoak euskaratzea:                  0,0475 euro/hitzeko

·          3 c) atalekoak gazteleratzea:                0,0538 euro/hitzeko

·          3 b) atalekoak euskaratzea:                 0,0327 euro/hitzeko

·          3 b) atalekoak gaztelaratea:                 0,0458 euro/hitzeko

·          3 f) atalekoek, 363 eurotako gehigarria izango dute.

·          3 a) atalekoak dohainik zango dira.

b) Zuzentzea eta egiaztatzea:

·          3 d) eta e) ataletakoak euskaratzea:       0,0493 euro/hitzeko

·          3 d) eta e) atalekoak gaztelaratzea:        0,0564 euro/hitzeko

·          3 c) atalekoak euskaratzea:                   0,0338 euro/hitzeko

·          3 c) atalekoak gazteleratzea:                 0,0475 euro/hitzeko

·          3 b) atalekoak euskaratzea:                  0,0196 euro/hitzeko

·          3 b) atalekoak gaztelaratea:                  0,0327 euro/hitzeko

c) Ziurtatzea:

Itzulpenaren baliokidetasuna ziurtatzea: 0,0207 euro/hitzeko. Zuzendu behar izanez gero, zuzenketa-prezioa gehituko zaio.

d) Zailtasun berezia eta presa:

·         Zailtasun bereziagatik, prezioak%25 gehituko dira, sorkuntzazko testuak, ikerketazkoak ala zientzia edo teknika-alorreko testuak direnean, herri-administrazioaren zientziari ez badagozkio.

·         Presagatik prezioak %40 gehituko dira. Presazkotzat joko dira 24 orduan egin beharreko itzulpen guztiak eta eguneko 2.500 hitz baino gehiagokoak.

e) Itzulpenen gutxienezko prezioa 23 eurokoa izango da, BEZ barne.

f)Bezeroak eskatuta, IZOk, itzulpenaz gain, termino‑zerrendak (lexikoak eta tesauroak) edo glosarioak ere egin ahal izango ditu, definizioak, testuinguruak edo erreferentziak dituztela. Zerrendotako termino bakoitzaren prezioa 3,3572 eurokoa da hizkuntza bakoitzean; eta glosarioena 7,8375 eurokoa, terminoko eta hizkuntzako.

g) Euskara/gaztelaniazko interpretazio‑lanak:

Biltzar, jardunaldi, topaketa eta abar eleaniztunetan, programa barruan euskarazko parte‑hartzeak dituztenetan:

·         egun osoa (7 ordu): 247 euro ,BEZ barne.

·         egun erdia (4 ordu): 140 euro, BEZ barne.

·         beste ordu bakoitzeko (edo zatiko): 57 euro, BEZ barne.

 

Programa barruan euskarazko parte‑hartzerik ez duten biltzarretan (hauek dira partikularrei emandako interpretazio-zerbitzuen prezioak):

 

·         egun osoa (7 ordu): 492 euro, BEZ barne.

·         egun erdia (4 ordu): 282 euro, BEZ barne.

·         beste ordu bakoitzeko (edo zatiko): 112 euro, BEZ barne.

 

Bilera, negoziazio‑mahai eta abarretan:

 

·         Euskal Autonomia Erkidegoan: 57 euro orduko, BEZ barne.

·         Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo: 112 euro orduko, BEZ barne.

h) Interpretazio-lanen gutxieneko prezioa:

·         Euskal Autonomia Erkidegoan: 112 euro orduko, BEZ barne.

·         Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo: 224 euro orduko, BEZ barne.

Aplikatu beharreko tarifa, bai eta errekarguak ere, bezeroarekin hitzartuko dira eskari‑orrian. Ondorengo edozein aldaketa idatziz jakinaraziko zaio bezeroari, eta horrekiko adostasuna eskatuko zaio.

 

5.- Zerbitzua eskatzeko

 

IZOk eskaintzen dituen zerbitzuak eskatzeko,  Eskari-orria bete eta bidali:

 

Eskari-orriarekin batera, itzultzekotestua bidali behar da, IZOk zein prezio dagokion finkatu eta aurrekontua eta epea proposatu ditzan.

Eskari-orria jaso ondoren, IZOk aztertu eta eskatzaileari bueltatuko dio, gutxienez datu hauek sartuta:

  • Prezio ezargarria,
  • Aurrekontua
  • Proposatutako epea eta
  • Beharrezko gainerako dokumentazioa, behar izanez gero.

Eskari‑orria bezeroak bete eta izenpetuko du, eta IZOra igorriko faxez, posta elektronikoz edo postaz. Une horretan, Zerbitzuak lan horrekiko konpromisoa hartuko du.

 

6.- Onargarritasuna

 

Lanak idatziz onartuko ditu IZOk, postaz, posta elektronikoz zein faxez. IZOk erabiltzen dituen tresnek ezagutzen ez dituzten euskarri elektronikoetan aurkeztutako lanen kasuan, bezeroarekin batera aztertuko dugu irtenbiderik egokiena.

 

IZOkezdituonartuko:

  •   urratzen edo kolpatzen duten mezu eta testuak
  • Giza-eskubideen aurkako eraso edota eskubideren bati eraso liratekeen jarreren apologiak
  • Giza-berdintasunaren aurkako mezu eta testu arrazista, xenofobo, sexista edo intoleranteak
  • Herri-administrazioen neutraltasunaren aurkako mezu eta testuak
  •   Delitu edo gaiztakeriaren apologia liratekeen mezu eta testuak

 

7.- Zerbitzugintza

 

Hitzartutako zerbitzuak, oro har, IZOren egoitzan egingo dira. Isilpekotasuna, presa edo bestelako arrazoiak direla‑eta, lanak bezeroaren egoitzan edo beste lan‑toki batean egitea adosten bada, IZOk joan‑etorrien kostua eta aplikatu beharreko dietak fakturatuko dizkiobezeroari.

IZOren erabakia da kasuan kasuko itzulpena kontratatutako enpresetako bati esleitu ala ez, betiere konpromiso‑agiri honen estandarrak eta baldintzak betez eta erantzukizunik baztertu gabe. IZOk bere gain hartzen du bezeroarekin hitzartutako zerbitzuaren gaineko ardura osoa, eta, horretarako, lanak berrikusteko eta zuzentzeko behar diren barne‑mekanismoak finkatuko ditu; horrek, hala ere, ez dio inolako kostu gehigarririk ekarriko bezeroari.

Lana bertan behera uzten bada, IZOk egun eta ordu horretara arte egindako lana fakturatuko dio bezeroari.

 

8.- Baliabideak

 

Honako baliabide hauek ditu IZOk:

  •   Giza baliabideak  : hiru proiektu-arduradun, sei itzultzaile edo interprete eta hiru terminologok osatutako lantaldea, kudeatzaileez gain.
  •   Azpiegitura-baliabideak: tresna informatiko ahaltsuak ditu, besteak beste, itzulpen‑memoriak, terminoen datu‑baseak, hiztegi informatizatuak eta HAEEko euskarri informatikoa.

IZOk bere gain hartzen du birusen kontrako programa eguneratua izateko eta hizkuntza bakoitzaren zuzentzaile ortografikoaren bertsio eguneratua erabiltzeko konpromisoa hartzen du.

 

9.- Zerbitzuaren kalitatea

 

IZOren konpromisoa da laneko kalitate‑estandarrari etengabe eustea eta bere bezeroen zerbitzurako lan egiteko jarrera.

IZOk beharrezko jarraipen-mekanismoak ezarri ditu

  • Hitzartutako epeak beteko direla ziurtatzeko,
  • Kalitatezko zerbitzua emateko, egindako itzulpenen eta interpretaritza-lanen zehaztasuna ziurtatze aldera, eta
  • Etengabeko hobekuntza lortzeko sistema ezartzeko, bezeroen beharrizanetarabideratuta.
  • Bezeroa gustura geratzen ez bada entregatutako lanarekin, eskubidea du:
  • 1.  lana berriro eta behar bezala egiteko eskatzeko, edo bestel
  • zerbitzua bertan behera uzteko, inolako kosturik gabe.