IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Kontratatzailearen profila Euskadiko Kontratazio Publikoa


Ongi etorri Kontratatzailearen Profilera, atal honetan Euskal Administrazioak egiten dituen kontratazio publikoei buruzko informazio zabalagoa lortu ahal izango duzu.

Kontratatzailearen Profilean argitaratuko dira:

  • Aurreko iragarkiak
  • Kontratazio-iragarkiak eta dagozkien pleguak correspondientes
  • Behin behineko eta behin betiko esleipenen emaitzak

Administrazio kontratazioen bilaketa


Kontratatzailearen Profilaren deskripzioa Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeko 42. artikuluaren arabera:

1.-Bere kontratu-jarduerari buruzko informazioaren gardentasuna eta sarbide publikoa ziurtatzeko, eta Lege honek edo garapenerako arau autonomikoek eskatutako edo borondatez hala erabakitako beste publizitate bideak erabiltzeari kalterik egin gabe, kontratazio-organoek INTERNET bidez zabalduko dute kontratatzaile-profila. Kontratatzailearen Profilean sartzeko modua sektore publikoko erakundeen web orrietan zehaztuko da; baita Estatuko Kontratazio Plataforman eta lizitazio pleguetan eta iragarkietan ere.

2.-Kontratatzailearen profilean kontratazio-organoaren kontratu-jarduerari buruzko edozein datu eta informazio egon daiteke, hala nola, 125. artikuluan adierazitako aurreko informazio-iragarkiak, irekita edo abian dauden lizitazioak eta horiei buruzko agiriak, programatutako kontratazioak, esleitutako kontratuak, ezeztutako prozedurak eta beste edozein informazio orokor erabilgarri oro, hala nola, harremanetarako puntuak eta kontratazio-organoarekin harremanak izateko erabil daitezkeen komunikazio-bideak. Dena dela, kontratatzailearen profilean argitaratu beharko da kontratuen behin behineko esleipena.

3.-Kontratatzailearen profilari eusten dion sistema informatikoak dispositibo bat izan beharko du horko informazioa publikoki zabaltzen hasteko unea modu sinesgarrian kreditatzeko.

4.-Kontratuak esleitzeko prozedurari buruzko informazioa kontratatzailearen profilaren bidez zabaltzeak III. Liburuko I. Tituluan aurreikusitako ondorioak izango ditu.

Azken eguneratzea: 2008/06/06