IVAPen misioa da EAEko herri-administrazioen giza baliabideak eta antolamendua etengabe hobetzea, administrazio eraginkor, efizientea eta elebiduna ezartzeko xedearekin, zerbitzu publikoari buruz komunak diren balioetan oinarrituta; horretarako, ondokoak erabiliko ditu:
- langileen hautaketa eta etengabeko prestakuntza,
- euskararen erabilera administrazioan normalizatu dadila sustatzea,
- itzulpen ofizialak eta euskarazko lege‑ eta administrazio‑arloko terminologia,
- hizkuntza, lege eta antolamenduari buruzko aholkularitza eta antolaketa eta kudeaketaren inguruko ikerkuntza.
Duen misioa betetzerakoan, IVAPek bere nortasuneko faktorerik garrantzitsuenak eta berariazkoak zainduko ditu:
- Zorroztasunaren eta konfidentzialtasunaren bermea
- Eremu ezberdinetan erreferentea izatea:prestakuntzan, hautaketan, argitalpenetan, hizkuntza-normalkuntzan eta aholkularitza juridikoan
- Euskal herri‑administrazio guztientzako aholkulari eta laguntzaile izatea
- Langile publikoen garapen profesionalerako eta horiek eraberritzeko tresna izatea, prestakuntzaren bidez
- Administrazio-zientzian, behatokia eta ikerketaren sustatzaile izatea
|