
IVAPek Euskadiko Herri Administrazio guztien kudeaketan berrikuntzarako eta bikaintasunerako erreferentzia-zentro izatea du jomuga. Horretarako, produktu eta zerbitzu berritzaileak eta kalitatezkoak eskainiko ditu, bezeroari begira eginak eta teknologia berrien erabilera aurreratuan oinarrituak.
Bere marka-irudia sendotu eta Herri Administrazioko beste erakunde eta eskola batzuen erreferente izan nahi du, honela:
• Euskadiko Herri Administrazioetako hautaketak egiteko eta prestakuntza emateko organo komuna izanik.
• Euskarak administrazioko jardunean duen erabilera normalizatzen eragile gako izanik.
• Euskarazko itzulpenetan eta lege- eta administrazio-arloko euskarazko terminologian buru izanik.
• Herri Administrazioen eta zerbitzu publikoaren arloko ikerketarako zentro aintzatetsia izanik.
• Euskadiko Herri Administrazioek beren antolakuntza eta kudeaketa hobetzeko aholkuak emateko aintzatetsitako erakundea izanik.
IVAPek autonomiadun erakunde izan nahi du, Herri Administrazio guztiekin duen misioa Osorio betetzeko. Orobat, hiru lurralde historikoetan agerpena izan nahi du, eta baita bere egoitza.
Halaber, bere egitura antolatzeko gai izan beharko du, sortuko zaizkion behar eta erronken arabera, eta, hori guztia, EFQM Kudeaketa Ereduan oinarritutako kudeaketa parte-hartzailearen sistematika oinarri izanik.
Aliatu-sarea izan beharko du: aliatu publikoak eta pribatuak, jarduera-esparru askotan proaktiboak, eta erakundearen helburu estrategikoekin bat datozenak.
Hori guztia lortzeko, IVAPek gaitasun handiko pertsonez osatutako taldea beharko du, proiektuarekin konprometituta, eta gogobetetze-maila altua agertuko duena.