IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Hizkuntza-eskakizunetako azterketak


Sarrera

 Sarrera

Euskal  Herriko  Autonomia  Erkidegoko  Administrazio  Publikoetan  euskararen  erabilera normalizatzeko Plangintzaren eraginez, hizkuntza eskakizun bat ezarri zitzaion aipatutako esparruko lanpostu bakoitzari.

Hizkuntza  eskakizunak  zehazten  du  lanpostua  betetzeko   eta  bertan  lan   egiteko beharrezkoa den euskarazko hizkuntza gaitasun maila, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen V. Idazpuruak adierazten duen bezala.

Administrazioko   langileek   beren   lana  euskaraz   egiteko   behar   dituzten  hizkuntza trebetasunak kontuan harturik, lau hizkuntza eskakizun bereiztu ziren. Horrela, lehenengo hizkuntza eskakizuna da, gaitasun  mailari dagokionez, apalena,  eta  laugarren hizkuntza eskakizuna berriz, altuena.


 Norentzat


Azterketa eredu hauek bi hartzaile mota hauentzat izan daitezke interesgarri. Batetik, hizkuntza eskakizunen bat egiaztatzeko asmoz, Herri-Arduralaritza Euskal Erakundeak urtean bi aldiz  antolatzen  dituen egiaztatze deialdietara  edota lanpostuz aldatzeko lehiaketetara  aurkeztu   nahi   duten   administrazioko  funtzionariak;  eta,   bestetik, aurrerantzean administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuetan parte hartuko duten herritarrak.


 Hizkuntza trebetasunak


Hizkuntza eskakizunen araberako ebaluaketan lau hizkuntza trebetasunak baloratzen dira: entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena.  Edozein   dela  egiaztatzu beharreko perfila,  trebetasun guztiak  gainditu  behar dira, azterketa saio berean gainera. Hau  da, azterketariari ez  zaio  kontuan hartzen aurreko  azterketaldi  batean  trebetasunen  bat gainditu izana. Emaitza beraz orokorra da: gai ala ez gai.

Bestalde,  azterketa  bi  zati  nagusitan  banatzen da. Idatzizko  zatian  irakurmena  eta idazmena baloratzeko  ariketak sartzen dira. Ahozko  zatian  entzumena  eta mintzamena neurtzen dira.

Hemen 1HE, 2HE, 3HE eta 4HEetako azterketen idatzizko ariketak agertzen dira.


Azken eguneratzea: 2008/04/25