Herri-administrazioari buruzko ikerlanak burutzeko
GAIAK:
Administrazio Publiko, Zuzenbide edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duen aukeratutako gairen bat.
NORENTZAKOA:
Goi-mailako unibertsitate-titulua duten norbanakoak.
OINARRIAK:
2008-04-18ko E.H.A.A.n argitaratuak
AURKEZTEKO EPEA:
2008-05-20ra arte.
AURKEZTEKO TOKIA:
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen jarraian aipatzen diren helbidearen batean:
· Donostia kalea, 1. 01010 VITORIA-GASTEIZ
· Rekalde Zumardia, 18. 48009 BILBAO
· Prim, 7. 20006 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
· Unibertsitatea, z/g 20560 OÑATI. (GIPUZKOA)
ARGIBIDEAK:
Telefonoak: (945)017600; (945)017667
ESKABIDE-ORRIA
OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
H.A.E.E.
EBAZPENA, 2008ko apirilaren 2koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2008-2009ko aldirako herri-administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzearren hiru diru-laguntza emateko merezimendu-lehiaketarako deialdia egiten duena.
Administrazio-jardunbideen plangintza ona egiteko ezinbestekoa da herri-administrazioa, Zuzenbide Publikoa eta Administrazio Zientzia aztertu eta ikertzea.
Uztailaren 27ko 16/1983 Legeak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeaz, erakunde horri, beste batzuen artean, honako xede hauek aitortzen dizkio: Euskal Herriko Herri-Arduralaritzen azterpena, irakaskuntza eta horien legearen, dirubideen eta estatistikaren aldeetatikako bereizitasunak ezagutaraztea; eta Arduralaritza-Zientziari buruzko ikerketa, irakaskuntza eta ezagutaraztea, eta Euskal Herriko Arduralaritza berezietan sarraraztea.
Deialdi honen helburua ikerketa-arlo horiek suspertzea da eta, burutuko diren lanen bitartez, Euskadiko herri-administrazioen eraginkortasuna areagotzea.
Ondorioz, herri-administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai jakin batzuei buruzko ikerlanak egiteko hiru diru-laguntzatarako deialdia zabaltzen da.
Hori horrela, honako hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.- Hiru diru-laguntzatarako deialdia egitea, herri-administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten ikerlanak burutzeko, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren oinarri-arauen arabera.
AZKEN XEDAPENA.
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 2a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.
I. ERANSKINA
HERRI-ADMINISTRAZIOAREKIN, ZUZENBIDE PUBLIKOAREKIN EDO ADMINISTRAZIO ZIENTZIAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAI BATZUEI BURUZKO IKERLANAK BURUTZEARREN HIRU DIRU-LAGUNTZATARAKO DEIALDIA EGITEN DUEN EBAZPENARENA.
OINARRI-ARAUAK
Lehendabizikoa.- Deialdi honen helburua hiru diru-laguntza ematea da, herri-administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerlanak egitearren. Diru-laguntza horiek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak kudeatuko ditu.
Bigarrena.- Diru-laguntzak eskatu ahal izateko hurrengo baldintza hauek bete behar dira:
a) Pertsona fisikoa izatea eta norberaren izenean parte hartzea.
b) Administrazio-auzotartasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea 2007ko urtarrilaren 1az geroztik edo lehenagotik.
c) Goi-mailako unibertsitate-tituluduna izatea.
Ezin dira deialdi honetara aurkeztu:
a) Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat edo administrazio-zehapen penalen bat izan duten pertsona fisikoak. Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehapenak ere barruan direla.
b) Azken hiru urteetan diru-laguntza hauetako bat edo Lurralde eta Hiri Ikasketerako Euskal Eskolako ikerketa-talde batentzako bekaren bat hartuta daukatenak.
Era berean, diru-laguntza hauek ekintza berbera burutzeko beste edozein beka edo laguntzarekin, publikoa zein pribatuarekin, bateraezinak izango dira.
Hirugarrena.- Diru-laguntzak jasotzen dituztenek beraiek aukeratutako gairen bati buruzko ikerlana garatu, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean aurkeztu beharko dute; hori dena deialdi honetan ezarritakoaren arabera. Ikerlanaren gaiak Administrazio Publiko, Zuzenbide Publiko edo Administrazio Zientziaren inguruan izan behar du.
Jasotzaileak IVAPekin biltzeko beharra izango du, hala eskatzen bazaio.
Era berean, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antola-arauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren arabera, laguntza hauen jasotzaileen betebeharrak honako hauek ere izango dira:
a) Dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran egon.
b) Dirulaguntza ematen duen erakundeari frogatu behar dio eskatzen diren beharkizunak eta baldintzak bete direla eta jarduera egin dela.
c) Erakunde emailearen egiaztatze-jarduketen esanetara egon behar da. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura jasotzen diren laguntza eta dirulaguntzei dagokienez,Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egiten dituen kontrol-jarduketen esanetara egon behar du, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoenetara ere.
d) Erakunde emaileari jakinarazi behar dio bestelako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortu dituztela helburu berbereko, edozein dela ere administrazio edo erakunde (publiko zein pribatu) emailea.
e) Erakunde emaileari jakinarazi behar dio dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren arrazoietako edozein, bai objetiboki, bai subjektiboki, aldatu dela.
Laugarrena.- Laguntzagai diren ikerlanak, behin burututa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean aurkeztu beharko dira, beti ere 2009ko uztailaren 15a baino lehenago.
Bosgarrena.- Diru-laguntza bakoitza bost mila eurokoa (5.000 euro) da eta bi zatitan ordainduko dira.
Ikerlana aurrera eraman ahal izateko, lehenengo ordainketaren izapidetzari, mila eta bostehun eurokoa (1.500 euro), laguntza onartzearekin batera hasiera emango zaio.
Bigarren ordainketaren izapidetzari, hiru mila eta bostehun eurokoa (3.500 euro), ikerlana aurkeztu ondoren hasiera emango zaio, beti ere ikerlan horrek, hautaketa-batzordeak egin beharko duen analisian, gai kalifikazioa lortzen badu. Aurkeztutako ikerlanak gai kalifikazioa lortzen ez badu, aipatutako analisian, laguntzaren jasotzaileak bigarren ordainketa hori jasotzeko eskubidea galduko du.
Seigarrena.- Diru-laguntza horiek eskuratzeko eskari-orriak deialdi honen II. eranskinean dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean aurkeztu behar dira, helbide hauetako edozeinetan:
a) Donostia kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.
b) Errekalde zumarkalea 18. 48009 Bilbao.
c) Prim, 7, 2006 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN.
d) Unibertsitatea z/g. 20560 Oñati (Gipuzkoa).
Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko edozein eratara aurkez daitezke eskabideak.
Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamabi egun naturaleko epea zabalduko da eskabideak aurkezteko.
Zazpigarrena.- Eskari-orriekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
a) "Curriculum vitae"a, ikasketa, merezimendu, lan eta argitalpen zientifikoen azalpena duela. Merezimenduak, aintzat hartu ahal izateko, behar bezala frogatu behar dira. Horrela egiten ez bada edo eskabideak aurkezteko epez kanpo aurkezten ba dira merezimenduen egiaztagiriak, ez dute baliorik edukiko.
b) Diru-laguntzaren epearen barruan burutu nahi den ikerlanari buruzko xehetasunezko txostena, gehienez ere 10 orrikoa. Txosten horretan agertu behar dira proposatzen den ikerlanaren gai zehatza zein den, ikerketa-egitasmoaren ildo nagusiak, eta baita hori aurrera eramateko erabiliko den metodologia ere.
c) NANaren fotokopia.
d) Unibertsitate-titulua eta horri dagokion ikasketa-espedientea.
e) 2007ko urtarrilaren 1az geroztik edo lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako administrazio-auzotartasuna adierazten duen errolda-egiaztagiria.
f) Aurkeztutako lanak beste erakunde baten diru-laguntzarik ez duela dioen zinpeko aitorpena (eskabide-ereduan sartuta).
Prozesu honetan jasotako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean bilduko dira, prozesu hau kudeatu ahal izateko besterik ez. Beti ere, Datu Pertsonalak babesteari buruzko legeria betez. Fitxategiko datuetara sartzeko, datuok aldatu eta deuseztatzeko edo inori ematen ez uzteko eskubidea erabili nahi izanez gero, izangaiek IVAPeko Idazkaritza Nagusira jo ahal izango dira.
Zortzigarrena.- Aurkezturiko proiektuak helburuari ondo egokitzen zaizkion ala ez hartuko da kontuan, baita proiektuak egokiro burutuko direla ziurtatzen duten bermeak ere. Esleipen-lehiaketaren baremoa honako hau da:
a) Ikerlanaren proiektua: 50 puntu.
b) Ikasketa-espedientea: 10 puntu.
c) Doktoregoa:
c-1) Gai kalifikazioa jaso duen doktoregoa: 5 puntu.
c-2) Gai baino gehiago eta bikain baino gutxiagoko kalifikazioa jaso duen doktoregoa: 7 puntu.
c-3) Bikain kalifikazioa jaso duen doktoregoa: 8 puntu.
d) Aukeratutako ikerketa arloan lan esperientzia (gehienez ere 5 urtetakoa): 5 puntu.
e) Aurkezten den proiektuarekin zerikusi zuzena duten argitalpenak: 5 puntu.
f) Aurkezten den proiektuarekin zerikusi zuzena duten egindako ikerlanak: 3 puntu.
g) Aurkezten den proiektuarekin zerikusi zuzena duten emandako ponentziak, komunikazioak eta antzekoak: 3 puntu.
h) Aurkezten den proiektuarekin zerikusi zuzena duen bestelako prestakuntza (unibertsitate-tituluak, edo 40 ordu baino iraupen handiagoko biltzar, jardunaldi edo mintegietara joatea): 4 puntu.
i) Euskaraz jakitea: 10 puntu.
j) Beste hizkuntzak: 2 puntu.
Oinarri-arau honetako a) idatz-zatian 25 puntu baino lortu ez dutenei ezin izango zaie diru-laguntza eman.
Merezimenduak hobeki balioesteko egokitzat jotzen bada, elkarrizketa egin ahal izango zaie hautagaiei.
Bederatzigarrena.- Diru-laguntzen esleipena, deialdia indarrean jartzen den egunetik sei hilabete igaro baino lehenago egingo da (beti ere, 2008ko abenduaren 31 baino lehen), Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpenaren bidez, esleitutako ikerketa-proiektuak adieraziz. Ebazpena www.ivap.org interneteko helbide elektronikoan argitaratuko da emandako epearen barruan. Halaber, Ebazpenarekin batera eta helbide elektroniko berean, prozesuan atal ezberdinetan lortutako guztizko emaitzak argitaratuko dira.
Honako hauek izango dira hautaketa-batzordekideak:
Mahaiburua:
- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen zerbitzuburua edo horren ordezkoa.
Mahaikideak:
- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Prestakuntza-Zerbitzuko burua edo horren ordezkoa.
- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Hautaketa-Zerbitzuko burua edo horren ordezkoa.
- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zerbitzu Orokorreko burua edo horren ordezkoa.
Idazkaria:
- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuko teknikari bat edo horren ordezkoa. Azken honek hitza eta botoa duela.
Halaber, hautaketa-batzordeak, egoki baderitzo, aholkulari espezialistak eduki ahal izango ditu bere kideei laguntza emateko. Aholkulariok beren espezialitate teknikoetara mugatuko dute jarduna, izaera horrekin bakarrik hartzen baitute parte kalifikazio-organo horretan.
Batzordeak hartuko duen edozein erabaki aurrera ateratzeko beharrezkoa izango da, gutxienez, bost kideetatik hiruk haren aldeko botoa ematea.
Hamargarrena.- Laguntzaren jasotzaileak onarpena idatziz jakinarazi beharko du, hamar eguneko epean. Epe hori esleipen Ebazpena www.ivap.org interneteko helbide elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko da.
Laguntza onartzeak deialdi honen oinarri-arauetan ezarritako baldintzak onartu beharra dakarkio jasotzaileari eta baita, ikerlanaren jarraipenari begira, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzak har litzakeen ebazpenak onartu beharra ere.
Arau horiek ez betetzeak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antola-arauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan ohartemandako ondorioak ekarriko ditu bere baitan, dagokion espedientea izapidetu ondoren.
Hamaikagarrena.- Laguntzari uko eginez gero, idatziz jakinarazi behar da. Idazki hori aurkeztu eta berehala proportzionalki galduko dira uko egiten den garaiari dagozkion ekonomi eskubide guztiak; halaber, uko egitearen data arte egindako ikerketaren edukia aurkeztu beharko da.
Hamabigarrena.- Diru-laguntzari ukoa gertatzen bada, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak erabakiko du, uko egitearen data kontutan hartuta, puntuazioaren hurrenkeraren araberako hurrengo lehiakideari emango zaion diru-laguntza.
Hamahirugarrena.- Aipaturiko laguntzak ez dakar inolako kontratu-loturarik Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta jasotzailearen artean.
Hamalaugarrena.- Bukatutako ikerlanak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko liburutegian gorde egingo dira, eta jabetza intelektualerako eskubideari buruzko arauei loturik besterik ezin izango dira erabili.
Laguntzaren jasotzaileak esleitutako ikerlana jabetza intelektualaren erregistroan inskribatu beharko du, ikerlana Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita urte beteko epean, gehienez ere. Esandako epean inskribatzea ezinezkoa izango balitz, eta beti ere epe hori igaro aurretik, jasotzaileak, arrazoiturik, agerian jarriko du ezintasuna. Lehen aipatutako urte beteko epean inskribatzeko ezintasuna guztiz egiaztatzen den kasuetan, inskribatzeko epe berri bat ireki ahal izango da. Lehen aipatutako epean inskribatzeko ezintasuna adierazten duen jakinarazpena jasotzen ez bada, eta beti ere epe hori igaro eta gero, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ikerlana inskribatu egin dela ulertuko du.
Hamabosgarrena.- Deialdia indarrean jartzen den egunetik sei hilabete igarota, www.ivap.org interneteko helbide elektronikoan ez badago esleipena egiteko erabakirik argitaratuta, interesatuek ezezkotzat hartu beharko dute beren eskaera. Hori dena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44.1 artikuluaren arabera.
Hamaseigarrena.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da ebazpen honen argitalpena egiten den eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtso hori ebazpena hartu zuen organoari aurkez dakioke edota, bestela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari. Errekurtsoari erantzuna ematen ez bazaio, ezezkotzat hartu beharko da.
II ERANSKINA
HERRI-ADMINISTRAZIOAREKIN, ZUZENBIDE PUBLIKOAREKIN EDO ADMINISTRAZIO ZIENTZIAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAI BATZUEI BURUZKO IKERKETA SUSTATZEKO 2008-2009 DIRU-LAGUNTZETARAKO ESKAERA
AYUDAS 2008-2009 PARA EL FOMENTO DE LA INVESTIGACIÓN SOBRE TEMAS RELACIONADOS CON LA ADMINISTRACIÓN PÚBLICA, EL DERECHO PÚBLICO O LA CIENCIA DE LA ADMINISTRACIÓN: SOLICITUD
|
IZEN‑ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:
|
|
NAN / D.N.I.:
|
|
PROPOSATZEN DUEN IKERKETARAKO GAIA / TEMA DE INVESTIGACIÓN QUE PROPONE:
|
|
HELBIDEA / DOMICILIO:
|
|
TELEFONOA / TELÉFONO:
|
A. Aurkezten ditudan agiriak / Documentación que acompaño:
(gurutze bat egin dagokion tokian/ señale con una cruz lo que corresponda)
|
NANaren fotokopia / Fotocopia del D.N.I.:
|
|
|
Errolda-egiaztagiria / Certificado de empadronamiento
|
|
|
Curriculum vitae
|
|
|
Ikerlanaren memoria / Memoria relativa al trabajo de investigación
|
|
| Ikasketa-titulua / Título académico |
|
|
Ikasketen ziurtagiri zehatza (emaitzak eta horiek lortu ziren deialdiak) / Certificación académica detallada (calificaciones y convocatorias en que se obtuvieron)
|
|
|
Doktoregoa /Doctorado
|
|
|
Laneko esperientza egiaztatzen duten agiriak / Justificantes de experiencia laboral
|
|
| Argitalpenak egiaztatzen dituzten agiriak / Justificantes de las publicaciones |
|
|
Egindako ikerlanak egiaztatzen dituzten agiriak / Justificantes de los trabajos de investigación
|
|
|
Emandako ponentziak, komunikazioak eta antzekoen egiaztagiriak / Justificantes de impartición de ponencias, comunicaciones y similares
|
|
| Bestelako prestakuntza egiaztatzen duten agiriak / Justificantes de la formación complementaria |
|
|
Euskara ezagupenaren egiaztagiriak / Justificantes del conocimiento de euskera
|
|
|
Beste hizkuntzetako ezagupenaren egiaztagiriak / Justificantes del conocimiento de otros idiomas
|
|
B. Zinpeko aitorpena / Declaración jurada
|
Zin dagit aurkeztutako lanak beste erakunde baten diru-laguntzarik ez duela / Declaro bajo juramento que el trabajo presentado no está financiado por otra entidad.
Zin dagit azken hiru urteetan diru-laguntza hauetako bat edo Lurralde eta Hiri Ikasketerako Euskal Eskolako ikerketa-talde batentzako bekaren bat ez dudala jaso / Declaro bajo juramento no haber recibido una de estas ayudas o una de las becas de investigación para un equipo investigador de la Escuela de Estudios Territoriales y Urbanos, en los últimos tres años.
Zin dagit ez nagoela diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren batean edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen batean sartuta (emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehapenak ere barruan direla) / Declaro bajo juramento no estar incurso en ninguna prohibición o en sanción administrativa o penal que conlleve la imposibilidad de obtención de subvención o ayuda pública (incluida la introducida por la Ley 4/2005 de 18 de febrero de 2005, para la igualdad de mujeres y hombres).
|
Lekua eta data / Lugar y fecha:
Izenpea/ Firma:
|
Eskabide honetako datuak eta izangaiek aurkeztutako beste datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean bilduko dira diru-laguntzetarako prozesu hau kudekatu ahal izateko besterik ez. Beti ere, Datu Pertsonalak babesteari buruzko legeria betez. Fitxategiko datuetara sartzeko, datuok aldatu eta deuseztatzeko edo inori ematen ez uzteko eskubidea erabili nahi izanez gero, HAEEko Idazkaritza Nagusira jo dezakezue: Donostia-San Sebastian kalea, 1-01010 Vitoria-Gasteiz./Los datos contenidos en esta solicitud y cuantos otros datos personales aporte el aspirante van a ser almacenados en un fichero automatizado, con el único objeto de gestionar este proceso de ayudas, y ello, en el marco de la legislación relativa a protección de datos. Para ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición pueden dirigirse a la Secretaría General del IVAP: C/Donostia-San Sebastián, 1-01010 Vitoria-Gasteiz.
|
|