IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Gure zerbitzua erabiltzeko jakin beharrekoak


Zer da Duda-muda? Jakin beharrekoak Gure konpromisoak Gure zerbitzura jo aurretik SARTU DUDA-MUDAN  

 

 

  • Bakar-bakarrik erantzungo diegu administrazio- eta lege-arloko terminologia eta hizkerarekin zerikusia duten galderei: ortografia, morfologia, joskera, estiloa, administrazioko idazkiak…
  • Hortaz, EZ dizugu erantzungo, honelako galderaren bat egiten badiguzu: kultura orokorrari buruzko kontuak, gai baten inguruko bibliografiak, normalkuntza, fonetika historikoa, euskalki-aldaerak, etimologia, izen propioak…
  • Duda-muda ez da itzulpen zerbitzu bat. Terminoak (hitzak) galdetu ditzakezu; ez, ordea, esaldi-multzoak, testu-zatiak… eta are gutxiago, publizitate-kanpainetako sloganak. Horretarako, harremanetan jar zaitezke Itzultzaileen Zerbitzu Ofizialarekin ( izo@ivap.es).
  • Kontsulta bakoitzeko, gehienez ere, galdera bat egin ahal duzu.
  • Terminologiari buruzko galderarik eginez gero, derrigorrezkoa duzu testuingurua ematea (hitza zein esalditan datorren, komunikazio-egoera zein den, gaia, testu-mota…).
  • Testuingurua eskatu, galderarekin aurrera jarraitu nahi duzun galdetu… eta astebeteko epean konfirmaziorik jasotzen ez badugu, ez duzula aurrera jarraitu nahi joko dugu, eta, ondorioz, bertan behera geratuko da ikerketa.
  • Duda-muda-k emandako erantzunak ez dira arau-emaile, eta, beraz, ezin dute ordezkatu beste erakunde aginpidedun batzuek (Euskaltzaindiak, esaterako) esandakoa.
Azken eguneratzea: 2008/01/29