IVAPeko Euskalduntze Zerbitzuak, bertako Prestakuntza Arloaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazio desberdinetako langileentzako euskarazko ikastaroak eskaini eta antolatzen ditu ( oraingo ikastaroen eskaintza ikusteko, sakatu hemen).
Bide nagusi hauek hartzen ditu horretarako:
Euskara-ikastaroetarako deialdiak egiten ditu, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileei zuzenduta.
Osakidetzarekin batera, euskara-ikastaroetarako deialdiak egiten ditu, erakunde horretako langileei zuzenduta.
Gainontzeko herri-administrazioekin, lankidetza hitzarmenak izenpetzen ditu, erakunde horietako langileen hizkuntza-prestakuntzari begira.
Udako euskara-ikastaroak egiteko aukera ematen zaie Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako langileei.
Azkenik, 4.HE prestatzeko ikastarorako deialdiak egiten ditu, Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako langileei zuzenduta.
Ikastoaroak Administrazioko Hizkuntza Normalkuntzaren Plagintzak ezarritako lau hizkuntza-eskakizunak lortzera bideratuta daude eta IVAPek ordaintzen ditu erabat.
Ikastaroen eskaintzari jarraiki, langileek modulu eta ordutegi desberdinak aukera ditzakete:
—Ikastaro trinkoak: barnetegia eta bost orduko ikastaroak, egunerokoak.
—Bi orduko ikastaroak, egunerokoak.
Euskarazko ikastaroak antolatzearekin batera, Hizkuntza Prestakuntza Arloak beste bi eginkizun hauek ere burutzen ditu:
—Hizkuntza normalkuntzari buruzko aholkularitza eskaintzen die herri-administrazio desberdinei.
—Dirulaguntzak ematen dizkie lankidetza hitzarmena izenpetuta duten udalei, beren langileak euskarazko eskoletara bidali ahal izateko egin dituzten ordezkapenak ordaintzen laguntzeko.
|