IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskara-ikastaroetako ordu-kredituen sistema: sarri egindako galderen erantzunak, IVAPekin hitzarmena duten erakundeentzat


Gaiak

1.- Ordu-kredituaren definizioa, kalkulatzeko modua, osagaiak…

2.- Ordu-kreditua kontsumitzea eta saldoa eguneratzea

3.- Ordu-kreditua eskaerak egiterakoan

4.- Ordu-kreditua ikastaroan zehar

5.- Ordu-kreditua lanorduz kanpoko ikastaroetan

6.- Ordu-kreditua udako ikastaroetan

 


IVAPekin hitzarmena duten erakundeetako langileei dagokienez,  ordu-kredituen sistema arau honen bidez ezarri da:

AGINDUA, 2005eko azaroaren 30ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena. Agindu honen bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAPek) Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak (EHAA, 2005-12-19; 239 zk.)


 

1. gaia: ordu-kredituaren definizioa, kalkulatzeko modua, osagaiak…

1- Zer da ordu-kreditua

Ordu-kreditua (OK) langile bakoitzari finantzatuko zaion hizkuntza-prestakuntzako gehieneko ordu-kopurua da.

2- Nori ezartzen zaio ordu-kredituen sistema?

Ordu-kreditua IVAPekin eskolatzen diren langile guztiei ezartzen zaie, hau da, ikastaroak lanorduetan egiten dituztenei nahiz lanorduz kanpo egiten dituztenei.

3- Noiz ezartzen da ordu-kreditua?

IVAPekin hitzarmena duten erakundeen kasuan, ordu-kredituen sistema 2006-07 ikasturtean hasi da aplikatzen. Beraz, ikasturte horretatik aurrera, IVAPekin eskolatzen den langile bakoitzari bere ordu-kreditua finkatzen zaio egiten duen lehen ikastaroan.

4.- Zeintzuk dira ordu-kredituen sistemaren helburuak?

Honako hauek:

- Bitartekoen eta helburuen artean arrazoizko proportzioa ezartzea, lanorduetako hizkuntza-prestakuntzari eskainitako gastuak muga egoki eta nahikoak izan ditzan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko.

- Langileek hizkuntza-eskakizunak modu progresiboan, prestakuntza jaso ahala, gainditu ditzaten bultzatzea.

5- Nola kalkulatzen da langile baten ordu-kreditua?

Ordu-kreditua kalkulatzeko, langilearen hasiera-maila eta egiaztatu behar duen hurrengo hizkuntza-eskakizuna hartzen dira kontuan, hau da:

1- Langilearen hasiera-maila: ordu-kredituen sistema indarrean jarri denetik aurrera, hau da 2006-07 ikasturtetik aurrera, langilea eskolatzen den lehen ikasturtean hasten duen maila (urratsa) izango da.

2- Langileak egiaztatu behar duen hurrengo hizkuntza-eskakizuna: langileak egiaztatu duen azken hizkuntza-eskakizunaren ondorengoa da. Oraindik bat ere ez badu egiaztatu, 1. hizkuntza-eskakizuna da. Ez nahastu langileak lanpostuan ezarrita daukan hizkuntza-eskakizunarekin.
Bi aldagai horiek gurutzatuta, ordu-kredituak jasotzen dituen ondorengo taula hau osatzen da:

IKASTARO-MOTA

HASIERA-MAILA

1HE

2HE

3HE

4HE

EUSKALDUNTZEA

101

1.210

1.770

2.430

2.730

102

1.030

1.600

2.210

2.510

103

890

1.330

2.020

2.320

104

770

1.150

1.810

2.110

105

550

930

1.530

1.830

106

490

760

1.210

1.510

107

380

610

1.190

1.490

108

320

490

880

1.180

109

210

420

730

1.030

110

160

370

590

890

111

110

210

470

770

112

60

160

340

640

ALFABETATZEA

201

320

350

500

800

202

 

320

370

670

4HE

401

 

 

 

300

 

6- Langilearen hasiera-maila aldatu daiteke?

Ez. Ordu-kredituari begira hasiera-maila ez da aldatzen, hau da, behin ordu-kreditua finkatu denean, hasiera-maila ere finkoa da nahiz eta ondorengo ikasturteetan langilearen euskara maila ordu-kreditua ezarri zitzaionean zeukana baino altuagoa edo baxuagoa izan. Beraz, hasiera-maila bat eta bakarra da langileak ikasprozesuan zehar egiaztatu nahi dituen HE guztietarako. Bestela esanda, behin langilearen hasiera-maila finkatuta, aurreko taulan hasiera-maila horri dagokion lerroan bilatu behar dira HE bakoitzerako langile horrek izango dituen ordu-kredituak.

7- Langilea beste lanpostu batera joaten bada eta lanpostu horretako hizkuntza-eskakizuna desberdina bada, berriro kalkulatu behar zaio ordu-kreditua?

Ez. Ordu-kredituak ez du zerikusirik lanpostuaren hizkuntza-eskakizunarekin. Ordu-kredituaren xedea, beti ere, langileak gainditu behar duen hurrengo hizkuntza-eskakizuna da. Langilea lanpostuz aldatu arren, gainditu behar duen "hurrengo hizkuntza-eskakizuna" eta "hasiera-maila" ez dira aldatzen; beraz, bere ordu-kreditua ere ez da aldatzen.

 

2. gaia: ordu-kreditua kontsumitzea eta ordu-kredituaren saldoa eguneratzea

8- Nola gastatzen da ordu-kreditua?

Ordu-kreditua ikasleari emandako orduekin gastatzen da.

Garrantzitsua da ohartzea emandako orduak zenbatzen direla eta ez ikasleak hartutako orduak. Izan ere, ordu-kredituak ez dauka zerikusirik ikasleak izandako asistentziarekin; adibidez, hilabete batean 40 eskola-ordu eman badira taldean, taldeko guztiei 40 ordu kenduko zaie ordu-kreditutik, berdin %100ekoa asistentzia izan duenari zein %80koa izan duenari.

9- Noiz eguneratzen da ordu-kredituaren saldoa?

Ordu-kredituaren saldoa hilez hil eguneratzen da.

Zenbaketa ikaslearen taldearen lehenengo klase egunetik ikasturtea amaitu arte egingo da, edo, kasuan kasuan, ikasleak ikastaroa behin betikoz uzten duen momentura arte.

10- Langileak hurrengo HE gainditzen duenean, zein da ordu-kredituaren saldo berria?

Langile bati geratzen zaion saldoa kalkulatzeko, nahikoa da kenketa hau egitea: momentu bakoitzean dagokion ordu-kreditua ken hasiera-mailatik emandako eskola-orduak.

Saldoa= (ordu-kreditua) ? (emandako orduak)

Adibidez, hona hemen langile baten 3HE lortu arteko ikasprozesu posible bat. Ikusi nola eboluzionatzen duen bere saldoak ikasturtearen hasieran eta bukaeran:

Ikasturtea

Hasiera-maila

(urratsa)(1)

Hurrengo HE

OK

OK saldoa

ikasturtearen hasieran

Ikasturtean emandako

orduak (2)

Emandako orduak metatuta

OK saldoa

ikasturtearen amaieran

HE azterketaren emaitza ekaineko azterketa aldian

2004-05

104

1HE

770

770

300

(2 orduko ikastaroa)

300

470 (=770-300)

 

2005-06

104

1HE

770

470 (=770-300)

300

(2 orduko ikastaroa)

600

170 (=770-600)

GAI

2006-07

104

2HE

1.150

550 (=1.150-600)

300

(2 orduko ikastaroa)

900

250 (=1.150-900)

 

2007-08

104

2HE