IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuaren Bekak


BEKETARAKO DEIALDIA

 GAIAK:

1. Udal-eskumenak: eskumenak eta nahitaez eman beharreko zerbitzuak, nahita onartzekoak eta beste administrazioetakoen osagarriak.
2. Hizkuntza txikien erabilera sustatzea: azterketa alderaketadunak.
3. Euskal toki-administrazioko diru-sarreraren eta gastuaren barneko fiskalizazioa.
4. Toki-administrazioko ondare-erantzukizunaren problematika.

 NORENTZAKOA:

Zuzenbidean, Soziologian, Zientzia Politikoetan, Ekonomi Zientzietan edo Filologian Lizentziatuak.

OINARRIAK:

2007-06-21eko E.H.A.A.n argitaratuak.

 AURKEZTEKO EPEA:

2007-07-23ra arte.

 AURKEZTEKO TOKIA:

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen jarraian aipatzen diren helbideren batean:

Donostia kalea,1 . 01010 VITORIA-GASTEIZ

Rekalde zumardia, 18. 48009 BILBAO

Prim, 7. 20006 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Unibertsitatea, z/g. 20560 OÑATI (GIPUZKOA)

ARGIBIDE GEHIAGO

Telefonoak: 945-017667/945-017600.

 

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA

 

H.A.E.E.

 

EBAZPENA, 2007ko maiatzaren 16koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, herri-administrazioaren arloan prestakuntza eta ikerketak egiteko bi bekatarako deialdia egiten duena.

 

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak herri-administrazioaren arloko gaietan prestatzeko eta ikasketak eta ikerlanak egiteko zenbait bekatarako deialdia egiten du urtero. Bekadunei emango zaizkien ikerketa-lanak batetik eta, bestetik, administrazioaren zenbait alderdiri buruz antola daitezkeen mintegietan parte hartzeko aukera batzea da beka horien helburua.

 

Halaber, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak proposatutako gaiei buruzko ikerketa sustatu nahiak bekei osotasuna eta balio handiagoa ematen dizkie, bekadunek prestakuntza osoagoa eta trinkoagoa eskura dezaten.

 

 

Guzti hori kontutan hartuta, honako hau

 

 

EBATZI DUT:

 

Artikulu bakarra.- Herri-Administrazioaren alorrean prestakuntza lortzeko eta ikerketak egiteko bi bekatarako deialdia onestea, I. eranskinean aipatzen diren oinarrien arabera.

 

 

 

AZKEN XEDAPENA

 

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

 

Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 16a.

 

 

 

 

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria,

Jon Koldobika Urrutia Mingo.

 

 

I ERANSKINA

 

 

HERRI-ADMINISTRAZIOAREN ALORREAN PRESTAKUNTZA LORTZEKO ETA IKERKETAK EGITEKO BI BEKATARAKO DEIALDIA EGITEN DUEN EBAZPENARENA

 

 

Lehena.- Deialdiaren helburua herri-administrazioaren alorrean prestakuntza lortzeko eta ikerketak egiteko bi beka esleitzea da.

 

Bigarrena.- Beken helburua Unibertsitateko lizentziatuei herri-administrazioaren arloko prestakuntza osagarria eskaintzea da.

 

Horretarako, bekadunak, zuzenbide publikoa, administrazio eta/edo funtzio publikoarekin zerikusia daukan berak hautatutako gai bati buruz ikerlan bat egin beharko du, jarraian aipatzen diren arloak ikertzeko lehentasunezko gaiak izanik:

 

1.- Udal-eskumenak: eskumenak eta nahitaez eman beharreko zerbitzuak, nahita onartzekoak eta beste administrazioetakoen osagarriak.

 

2.- Hizkuntza txikien erabilera sustatzea: azterketa alderaketadunak.

 

3.- Euskal toki-administrazioko diru-sarreraren eta gastuaren barneko fiskalizazioa.

 

4.- Toki-administrazioko ondare-erantzukizunaren problematika.

 

Hirugarrena.- Bekak ikasketa akademikoak 2004ko ekainean edo geroago amaitu dituztenentzat dira eta honako titulazioren bat badutela egiaztatu beharko dute:

 

a) 1 zenbakian aipatu den arloari buruzko ikerlanak egiteko: Zuzenbide edo Zientzia Politikoetarako lizentziatura.

 

b) 2 zenbakian aipatu den arloari buruzko ikerlanak egiteko: Zuzenbide, Zientzia Politiko, Soziologia edo Filologian lizentziatura.

 

c) 3 zenbakian aipatu den arloari buruzko ikerlanak egiteko: Zuzenbide edo Ekonomi Zientzietan lizentziatura.

 

d) 4 zenbakian aipatu den arloari buruzko ikerlanak egiteko: Zuzenbide edo Ekonomi Zientzietan lizentziatura.

 

Laugarrena.- Beka bakoitza hamaika mila eta ehun eurokoa (11.100 euro) izango da.

 

Era berean, bekadunek bere lanaren gaiarekin zerikusia duten ikastaro, mintegi eta bestelako ekintzetara joateko baimena eska dezakete. Aipatutako ekintzagatik Erakunde honek ordaindutako gastuen kopurua ezin izango da 2.000 eurokoa baino gehiagokoa 2007.urtean, eta 3.000 eurokoa baino gehiagokoa 2008. urtean. Ekintza horretara joateko baimena eskaeren aurkezpen-egunaren arabera emango da.

 

Bosgarrena.- Beken luzapena bederatzi hilabetekoa izango da, 2007ko urriaren lehenengo egunetan izan behar duen jabetza hartzetik aurrera.

 

Bekadunek, aldizka, txosten bat aurkeztu beharko dute, ikerlana zein egoeran dagoen azalduz. Txosten hori aurkeztuta eta tutoreak onartuta, bekadunari 1.850 euro ordaintzeko izapidetzari hasiera emango zaio. Txostenak aurkeztu behar diren datak honako hauek izango dira:

 

    Urriaren amaieran.

    Azaroaren amaieran.

    Urtarrilaren amaieran.

    Martxoaren amaieran.

    Maiatzaren amaieran.

 

Halaber, ikerketa-lana bukatuta aurkeztutakoan, bekadunari 1.850 euro ordaintzeko izapidetzari hasiera emango zaio.

 

Seigarrena.- Aipaturiko laguntzak ez dakar inolako kontratu-loturarik Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta jasotzailearen artean, eta, era berean, bekadunek ezin dute ez soldatapeko lanik ez bestelako dirulaguntza edo bekarik aldi berean izan.

 

Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat edo administrazio-zehapen penalen bat izan duten pertsona fisikoak ezin dira deialdi honetara aurkeztu, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehapenak ere barruan direla.

 

Era berean, Herri-administrazioko alorrean prestakuntza lortzeko eta ikerketak egiteko, lehen, beka bat hartuta daukanari ezin zaio deialdi honetako beka bat eman.

 

Zazpigarrena.- Ikerlana burutzeko, bekadunek erabili ahal izango dute Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko liburutegian dauden material bibliografiko eta dokumentala.

 

Zortzigarrena.- Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari jaunak tutore bana izendatuko die bekadunei, ikerlanaren zuzendaritza bere kargu har dezan. Tutoreak, aurkezten zaion behin behineko lan-plangintza ikusita, aldaketak eta iradokizunak proposatuko ditu eta, lana zein izango den behin betikorako finkatuta, hori betetzen dela ziurtatuko du.

 

Bederatzigarrena.- Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita hogeita hamabi egun naturaleko epea zabalduko da eskabideak aurkezteko.

 

Hona eskabideak aurkezteko edo bidaltzeko helbidea: Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari jauna, Donostia kalea, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ. Eskabideak deialdi honen II. eranskinean dagoen ereduaren arabera egingo dira.

 

Halaber, eskabideak aurkeztu daitezke Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legeak, 38.4 artikuluan, ezartzen duen edozein modutan.

 

Deialdi honen barruan pertsona berberak ezin izango du bi ikerlan desberdinetarako eskaria egin.

 

Eskabidearekin batera dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

 

-ENAren fotokopia.

 

-Ikasketa-titulua. Deialdi honetako hirugarren oinarrian jaso direnetako bat izan behar du. Zein unibertsitatek eman dion agiria eta noiz bukatu zituen ikasketak zehaztu beharra du.

 

-Ikasketen ziurtagiria, zein emaitza eta irakasgai bakoitza zein deialditan lortu dituen ondo zehaztuta.

 

-Ez besteren kontura, ez bere konturako lanik, ezta bestelako dirulaguntza edo bekarik ez duen zinpeko aitorpena (eskabide-ereduan sartuta).

 

-Herri-administrazioko alorrean prestakuntza lortzeko eta ikerketak egiteko, lehen, bekarik lortu ez duela dioen zinpeko aitorpena (eskabide-ereduan sartuta).

 

-Curriculum vitae. Bertan azalduko dira laneko eta ikerlanetako esperientzia, argitalpenak, zein kongresu, jardunaldi, mintegi eta abarretara joan edo parte hartu duen eta euskara eta beste hizkuntzen ezagupenak. Guzti hau, hala balegokio, ziurtagiri, diploma edo bestelako dokumentuen bidez egiaztatuko da. Horrela egiten ez bada edo eskabideak aurkezteko epez kanpo aurkezten ba dira merezimenduen egiaztagiriak, ez dute baliorik edukiko.

 

-Makinaz idatzitako gehienez ere bost orrialdeko txostena. Bertan izangaiak txukun eta argi azalduko du:

 

     a) zein den proposatzen duen ikerlana burutzeko gai zehatza, beti ere bigarren oinarrian aipatutako arloen barruan.

     b) zein arrazoirengatik eskatu nahi duen beka, eta zergatik aukeratu duen ikerlana burutzeko gai hori.

     c) zein den proposatzen duen ikerlanaren egitarau-aurkibidea.

     d) zein metodologiari jarraituko dion.

 

Prozesu honetan jasotako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean bilduko dira, prozesu hau kudeatu ahal izateko besterik ez. Beti ere, Datu Pertsonalak babesteari buruzko legeria betez. Fitxategiko datuetara sartzeko, datuok aldatu eta deuseztatzeko edo inori ematen ez uzteko eskubidea erabili nahi izanez gero, izangaiek HAEEko Idazkaritza Nagusira jo ahal izango dira.

 

Hamargarrena.- Honako hauek izango dira hautaketa-batzordekideak:

 

Mahaiburua:

 

-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari jauna edo horren ordezkoa.

 

Mahaikideak:

 

-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusi anderea edo horren ordezkoa.

 

-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Prestakuntza-Zerbitzuko burua edo horren ordezkoa.

 

-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Hautaketa-Zerbitzuko burua edo horren ordezkoa.

 

Idazkaria:

 

-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuko burua edo horren ordezkoa. Azken honek hitza eta botoa duela.

 

Halaber, hautaketa-batzordeak, egoki baderitzo, aholkulari espezialistak eduki ahal izango ditu bere kideei laguntza emateko. Aholkulariok beren espezialitate teknikoetara mugatuko dute jarduna, izaera horrekin bakarrik hartzen baitute parte kalifikazio-organo horretan.

 

Batzordeak hartuko duen edozein erabaki aurrera ateratzeko beharrezkoa izango da, gutxienez, bost kideetatik hiruk haren aldeko botoa ematea.

 

Hamaikagarrena.- Lehiaketaren balioespenerako puntuak bi alditan neurtuko dira, honako baremo honen arabera:

 

Lehiaketaren lehenengo aldia

 

    A) Ikasketa-espedientea: 40 puntu.

 

    B) Laneko esperienzia: 5 puntu.

 

    C) Ikerlanetako esperientzia eta argitalpenak: 5 puntu.

 

    D) Kongresu, jardunaldi eta mintegietara joatea edo haietan parte hartu izana:

    D.1) 40 ordu baino iraupen handiagoko ikastaroak: 10 puntu.

    D.2) 40 ordu baino iraupen gutxiagoko ikastaroak: 5 puntu.

 

    E) Ikerlanaren memoria: 30 puntu.

 

    F) Euskararen ezagupena: 25 puntu (EGA edo baliokideak).

 

    G) Beste hizkuntzak: 5 puntu. Beken esleipen-prozesuan parte hartzeko derrigorrezkoa ez den hizkuntza ezagupena besterik ez da hartuko merezimendutzat.

 

 

Lehiaketaren bigarren aldia

 

    H) Izangaiak proposatutako ikerlanari eta curriculumari buruzko elkarrizketa: 30 puntu.

 

Elkarrizketara heltzeko, A, B, C, D eta E puntuetako atalen artean gutxienez 35 puntu lortu beharko dira. Lehiaketaren lehenengo aldian gutxienez 35 puntu horiek lortzen ez dituztenak bekak esleitzeko prozesutik baztertuak izango dira.

 

Halaber, lehiaketaren bigarren aldian gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak bekak esleitzeko prozesutik baztertuak izango dira.

 

Hamabigarrena.- Eskabide-orriak aurkezteko epea bukatzean, hautaketa-batzordeak beken esleipenerako prozesura onartu eta baztertu direnen zerrenda egingo du.

 

Halaber, hautaketa-batzordea bildu egingo da eta gero zerrenda bat egingo du hautatuen izenekin. Zerrenda hori hautagaien lan eta ikasketa merituak kontutan izanik egingo da. Gero, elkarrizketa bat egingo zaie jakinaraziko zaien egunean eta orduan.

 

Aurrean aipatutako zerrendak jendaurrean jarriko dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzetako iragarki oholetan Bilbon (Errekalde Zumarkalea, 18), Vitoria-Gasteiz (Donostia kalea, 1), Oñati (Unibertsitatea), eta Donostia-San Sebastiánen (Prim, 7), eta www.ivap.org helbide-elektronikoan.

 

Hamahirugarrena.- Hautatuek, jakinaraziko zaien lekuan, elkarrizketa bana izango dute batzordekideekin. Elkarrizketaren nondik norakoa hau izango da: Herri-administrazioa, norberaren asmo profesionalak, bekaren gaiaz duten interesa eta abar.

 

Hamalaugarrena.- Hautaketa-batzordeak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan eta www.ivap.org helbide-elektronikoan argitaratuko ditu prozesuen azken emaitzak, eta bekarako hautatu dituen bi pertsonak adierazten dituen zerrenda egingo du. Halaber, zerrenda horretan agertuko dira lehentasuna duten hurrengo bien izenak, ordezkapen-ordenaren arabera, inork bekari uko egingo balio edo besterik gertatuko balitz lanean hasteko. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak hartuko duen ebazpen bidez emango dira bekak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

 

Hamabosgarrena.- Bukatutako ikerlanak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko liburutegian gorde egingo dira, eta jabetza intelektualerako eskubideari buruzko arauei loturik besterik ezin izango dira erabili.

 

Bekadunak esleitutako ikerlana jabetza intelektualaren erregistroan inskribatu beharko du, ikerlana Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita urte beteko epean, gehienez ere. Esandako epean inskribatzea ezinezkoa izango balitz, eta beti ere epe hori igaro aurretik, bekadunak, arrazoiturik, agerian jarriko du ezintasuna. Lehen aipatutako urte beteko epean inskribatzeko ezintasuna guztiz egiaztatzen den kasuetan, inskribatzeko epe berri bat ireki ahal izango da. Lehen aipatutako epean inskribatzeko ezintasuna adierazten duen jakinarazpena jasotzen ez bada, eta beti ere epe hori igaro eta gero, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ikerlana inskribatu egin dela ulertuko du.

 

Hamaseigarrena.- Bekadunen betebeharrak oinarri hauetan jasotakoak izango dira. Edonola ere, bekadunak antolatutako mintegi eta jardunaldietara joan beharko du, eta tutoreak esandakoari lotuko zaio.

 

Beste aldetik Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antola-arauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.2 artikuluaren arabera, laguntza hauen jasotzaileen betebeharrak honako hauek ere izango dira:

 

a) Dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran egon.

 

b) Dirulaguntza ematen duen erakundeari frogatu behar dio eskatzen diren beharkizunak eta baldintzak bete direla eta jarduera egin dela.

 

c) Erakunde emailearen egiaztatze-jarduketen esanetara egon behar da. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura jasotzen diren laguntza eta dirulaguntzei dagokienez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egiten dituen kontrol-jarduketen esanetara egon behar du, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoenetara ere.

 

d) Erakunde emaileari jakinarazi behar dio bestelako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortu dituztela helburu berbereko, edozein dela ere administrazio edo erakunde (publiko zein pribatu) emailea.

 

e) Erakunde emaileari jakinarazi behar dio dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren arrazoietako edozein, bai objetiboki, bai subjektiboki, aldatu dela.

 

Hamazazpigarrena.- Eusko Autonomia Erkidegoko Administrazioak bekadunei istripu, elbarritasun edo heriotza kasuetarako aseguru bana egingo die.

 

Hamazortzigarrena.- Beka onartzeak deialdi honen oinarri-arauetan ezarritako baldintzak onartu beharra dakarkio jasotzaileari eta baita, ikerlanaren jarraipenari begira, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzak har litzakeen ebazpenak onartu beharra ere.

 

Arau horiek ez betetzeak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antola-arauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan eta abenduaren 17ko 689/91 Dekretuan ohartemandako ondorioak ekarriko ditu bere baitan, dagokion espedientea izapidetu ondoren.

 

Hemeretzigarrena.- Bekadunak bekari uko egiten badio, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak erabakiko du, inguruabarrak kontutan izanik, hartutako diru guztia edo zati bat itzuli behar duen (kasu horretan abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotakoari begiratuko zaio) edo, bakarrik, aurrerantzean jaso behar zuen diru-kopurua ez zaion emango. Dena dela, jabetza hartu eta gero bekari uko egiten dion jasotzaileak, emango zaion epean, uko egitearen egunera arte egindako lana aurkeztu beharko du.

 

Bekari uko egiten bazaio edo hori baliogabetzen bada, izandako uko egitea onartzen duen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpenak, deialdia bukatu arte geratzen den denbora edo bestelako inguruabarrak kontutan izanik, erabakiko du ordezkoak, hurrenkeraren arabera, bekadun gisa hasi ahal izango diren lanean bekaldia bukatzen den arte.

 

Hogeigarrena.- Deialdia indarrean jartzen den egunetik sei hilabete igarota, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ez badago esleipena egiteko erabakirik argitaratuta, interesatuek ezezkotzat hartu beharko dute beren eskaera. Hori dena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44.1 artikuluaren arabera.

 

Hogeita batgarrena.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da ebazpen honen argitalpena egiten den eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtso hori ebazpena hartu zuen organoari aurkez dakioke edota, bestela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari. Errekurtsoari erantzuna ematen ez bazaio, ezezkotzat hartu beharko da.

 

II ERANSKINA

 

HERRI-ADMINISTRAZIOAREN ALORREAN PRESTAKUNTZA LORTZEKO ETA IKERKETAK EGITEKO 2007-2008 BEKATARAKO ESKAERA

 

BECAS 2007-2008 PARA LA FORMACIÓN E INVESTIGACIÓN EN EL CAMPO DE LA ADMINISTRACIÓN PÚBLICA: SOLICITUD

 

 


IZEN‑ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:

 

 

ENA / D.N.I.:

PROPOSATZEN DUEN IKERKETARAKO GAIA / TEMA DE INVESTIGACIÓN QUE PROPONE:

 

 

 

 

 

PROPOSATZEN DUEN GAIA HONAKO IKERKETARAKO ARLOAREN BARRUAN DAGO / ÁREA DE INVESTIGACIÓN A LA QUE PERTENECE EL TEMA PROPUESTO:

 

 

 

 

HELBIDEA / DOMICILIO:

 

 

TELEFONOA / TELÉFONO:

 

 

A. Aurkezten ditudan agiriak / Documentación que acompaño:

(gurutze bat egin dagokion tokian/ señale con una cruz lo que corresponda)

 

ENAren fotokopia / Fotocopia del D.N.I.:

 

Ikasketa-titulua / Título académico

 

Ikerlanaren memoria / Memoria relativa al trabajo de investigación

 

Ikasketen ziurtagiri zehatza (emaitzak eta horiek lortu ziren deialdiak) / Certificación académica detallada (calificaciones y convocatorias en que se obtuvieron)

 

Curriculum vitae

 

Laneko esperientza egiaztatzen duten agiriak / Justificantes de experiencia profesional

 

Ikerlanetarako esperientzia eta argitalpenak egiaztatzen dituzten agiriak / Justificantes de experiencia investigadora y publicaciones

 

Prestakuntza ekintzetan parte hartu izanaren egiaztagiriak / Justificantes de participación en actividades formativas

 

Euskara ezagupenaren egiaztagiriak / Justificantes del conocimiento de euskera

 

Beste hizkuntzetako ezagupenaren egiaztagiriak / Justificantes del conocimiento de otros idiomas

 

 

B. Zinpeko aitorpenak / Declaraciones juradas

 

Zin dagit ez besteren kontura, ez nere konturako lanik, ezta bestelako dirulaguntza edo bekarik ez dudala

Declaro bajo juramento que no realizo ningún trabajo, por cuenta propia o ajena, ni disfruto de ninguna otra ayuda o beca.

Zin dagit herri-administrazioko alorrean prestakuntza lortzeko eta ikerketak egiteko, lehen, bekarik lortu ez dudala

Declaro bajo juramento que no he disfrutado anteriormente de ninguna beca para la formación e investigación en el campo de la Administración Pública.

Zin dagit ez nagoela diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren batean edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen batean sartuta (emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehapenak ere barruan direla)

Declaro bajo juramento no estar incurso en ninguna prohibición o en sanción administrativa o penal que conlleve la imposibilidad de obtención de subvención o ayuda pública (incluida la introducida por la Ley 4/2005 de 18 de febrero de 2005, para la igualdad de mujeres y hombres).

 

 

Lekua eta data / Lugar y fecha:

 

Izenpea/ Firma:

 

 

Eskabide honetako datuak eta izangaiek aurkeztutako beste datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean bilduko dira bekatarako prozesu hau kudekatu ahal izateko besterik ez. Beti ere, Datu Pertsonalak babesteari buruzko legeria betez. Fitxategiko datuetara sartzeko, datuok aldatu eta deuseztatzeko edo inori ematen ez uzteko eskubidea erabili nahi izanez gero, HAEEko Idazkaritza Nagusira jo dezakezue: Donostia-San Sebastian kalea, 1-01010 Vitoria-Gasteiz./Los datos contenidos en esta solicitud y cuantos otros datos personales aporte el aspirante van a ser almacenados en un fichero automatizado, con el único objeto de gestionar este proceso de becas, y ello, en el marco de la legislación relativa a protección de datos.  Para ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición pueden dirigirse a la Secretaría General del IVAP: C/Donostia-San Sebastián, 1-01010 Vitoria-Gasteiz.

Azken eguneratzea: 2007/06/21