Joskera lantegi
Garzia, J.
HAEE-IVAP
Gasteiz, 1997
600 or.
Salneurria: 3.200 PTA (BEZ barne)
Ez nahastu, liburu mardul hau ez baita gramatika bat, euskal estiloari buruzko hausnarketa sakona egiteko lanabesa baizik. Lanak bi baldintza edo muga ditu: bata behetik eta bestea goitik. Behekoa irakurleak izan behar duen zuzentasun gramatikalak ezartzen du; eta goikoa, irakurle horren beraren estiloak. Tartean geratzen den guztia ederki asko jorratzen du Juan Garziak: puntuazioa, esaldiaren antolamendua, perpaus menderatuak, erlatibozkoak, eta beste.
|