IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Ofizioa


 0. Sarrera

Ofizioa eta gutuna bereizten, ofiizoaren idazpurua antolatzen, gaia azaltzen, helburuaren berri ematen eta zergatikoa nahiz zertarakoa adierazten ikasiko duzu unitate honetako ariketen bidez eta irakaslearen laguntzaz.

Ofizioaren eredua ematea gure zeregina ez denez, Administrazioa Euskaraz aldizkaria arduratzen baita, besteak beste, horretaz, zenbait aldagai besterik ez dira hemen ariketatzat erabilitako ofizio-testuak.

Halaber, ofizo-testuetan agertu ohi esaldiak ere eskura dauzkazu, baliabide gisa.

Azkenik, zure burua ebaluatzeko frogarik ere baduzu, egin duzun aurrerakadari antzeman diezaiozun eta duzun gabeziaz ohar zaitezen.

 

 1. Hasierako ariketak

1.1. ARIKETA:egizu ofizioa

Zeure saileko zerbitzuburua zara, eta Zerbitzu Orokorretako arduradunari Gabonetan jai egingo duten langileen zerrenda bidali nahi diozu ofizio baten bidez.
1.2. ARIKETA:bereizi testuak

Segidako A eta B idazki hauetatik zein da ofizioa eta zein gutuna?

A Idazkia

A idazkia

Toki-egunak: Gasteiz, 1993ko maiatzak 1
Gaia: hondamen-espedientea
Zk.: 92/199
Nork: Hirigintzako zerbitzuburuak
Nori: Gazeoko alkateari

GAZEOKO UDALA
Jon Aranzabal Olite
Plaza Zaharra 10, 5.a
01029 Gazeo

Joseba Goibururen baserria erortzeko zorian dagoela eta, honekin batera bidaltzen dizut udal-teknikariak gaurko egunez eginiko txostena.

Hirigintzako zerbitzuburua
Pablo Iriarte Atutxa

B idazkia

HERNANIKO UDALA
Asier Olite Arretxe
Kale Nagusia z/g
28020 Hernani

Jaun hori,

Euskara sailean sartuko den Administrazio Orokorreko administrari-lanpostua betetzeko hautaketa-prozesuari dagokionez, honako puntuok adierazten dizkizut:

1. Hizkunta-eskakizuna egiaztatzeko helburua zuen frogarako, HAEEk Idoia Gomezkorta izendatu zuen, hasieran; baina, hizkuntza-eskakizunik neurtuko ez denez, aipaturiko pertsonak ez du hautaketan parte hartuko.

2. Lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna (teknikari gaitua) egiaztatzeko frogarik ez denez gero, HAEEk ez du bere gain hartzen lanpostua beteko duen pertsonari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko erantzunkizunik.

3. Hautaketako gainerako frogetarako, HAEEk honako izendapenok eginak ditu:

Jon Sarriegi Berakoetxea
Bittor Retana Garai

Besterik gabe, agur.

Mikel Antero Leza
Euskalduntze zerbitzuburua

Gasteiz, 1993ko otsailak 20

1.3. ARIKETA:erantzun galderei

Ondorengo galderak A idazkiari dagozkio, hau da, ofizioa den idazkiari. Saia zaitzez erantzuten, eta berehala ikusiko duzu zeintzun diren ofizio eta gutunaren arteko ezberdintasunak. Ez ahaztu, galderak A idazkiari dagozkio.

1.3.1. Zein da bere barne-egitura?

_______________________________________________________________

1.3.2. Ba al du agurrik?

_______________________________________________________________

1.3.3. Espedienteren bateko izapidetzan aurkitzen den idazkia al da?

_______________________________________________________________

1.3.4. Gai bakarra izanik, zein da gaia?

_______________________________________________________________

1.3.5. Zein da helburua?

_______________________________________________________________

1.3.6. Zeintzuk dira idazpuruaren osagaiak?

_______________________________________________________________

_______________________________________________________________

1.3.7. Zeintzuk dira enborraren osagaiak?

_______________________________________________________________

_______________________________________________________________

1.3.8. Zeintzuk dira sinaduraren osagaiak, eta zein ordenatan daude?

_______________________________________________________________

_______________________________________________________________

 

 2. Idazpurua

2.1. ARIKETA:hutsuneak bete

Bete idazpuruaren egitura-laukiko hutsuneak, 0.1. ariketan erabili dituzun datuak berreskuratuz.
Toki-egunak: _________________________________

Gaia: _________________________________

Zk.: _________________________________

Nork: __________________________________

Nori: __________________________________


Laukia bete ondoren, birpasatu eta, beharrezkoa izanez gero, zuzendu idatzi duzuna, honako ohar hauei begira:

 

- TOKI EGUNAK zehazterakoan, herriaren izen ofiziala NOR kasuan azalduko

zaigu. Urtea, zenbakiz eta -KO marka erantsirik emango dugu; hilabetea, letra

xehez eta -K hizkiz; eguna, azkenik, zenbakiz eta deklinabide markarik gabe.

Adb.: Amurrio, 1993ko urriak 8

Beste aukera laburrago bat hauxe litzateke: urtea, hilabetea eta eguna zenbakiz

idaztea, hirurak marratxoaz bereiziz.

Adb.: 1993-10-08

 

- GAIA egoki, labur eta zehatz adierazi; ahal bada, bost hitz baino gutxiagoko

esaldi bakarraz, gehienera, bi esaldiz. Kontuan izan edukiaren berri eman behar

dela, alferrikako hitzak baztertuz eta mamia azpimarratuz.

 

- ZENBAKIA, espedientearen zenbakia alegia, erakunde bakoitzak, bere

erreferentzien arabera, zehaztu behar du. Normalean igorleari dagokion zenba-

kia bakarrik jartzen bada ere, hartzailearentzako hutsunea ere utz daiteke.

 

- Igorleraen kargua NORK kasuan adierazi behar da. Nahi izanez gero, NORK

jarri beharrean, IGORLEA ere erabil dezakegu; kasu honetan deklinabide-

-markak aldatu egin behar dira.

Adb.: IGORLEA: Hirigintzako zerbitzuburua

 

- Hartzailearen kasuan ere, aukera bikoitza dugu: NORI galderari erantzun,

edota deklinabide markak ez erabiltzeko HARTZAILEA jarri.

Adb.: HARTZAILEA: Gazeoko alkatea

2.2. ARIKETA: asmatu idazpuru-gaia

Asma ezazu egoki, labur eta zehatz, ondoko kasuei dagokien idazpuru-gaia:

2.2.1.

HAEEk ofizioa bidali nahi die udalei alfabetatze-ikastaroak zein euskaltegitan emango diren esanez.


2.2.1 Idazpuru-gaia:

_____________________________________________________________


2.2.2.

Orain bi hilabete zure sailak administrari-lanpostu bat betetzeko deialdia egin zuen. Geroztik, deialdiaren arabera, hainbat hautagai aurkeztu izan dira, eta, gaur egunez, Aldizkari Ofizialeko zuzendariari ofizioa bidali nahi diozu onartu eta baztertuen zerrenda argitara eman dezan.


2.2.2. Idazpuru-gaia:

_____________________________________________________________


2.2.3.

Administrazioak ikerketetarako dirulaguntzak eskaini dizkie herritarrei. Joxe Goiburuk, Australiako kuala gorrien ugalketa goiztiarra ikertu nahi duela eta, eskabidea egin du dirulaguntza lortu ahal izateko. Zure sailak aldeko erabakia hartu du, baina beste sail batek ere bere iritzia eman behar du. Zuk beste sail horri ofizioa bidali nahi diozu, zure sailak aldeko erabakia hartu duela, eta beste sail horren erabakiaren zain zaudela esanez.


2.2.3. Idazpuru-gaia:

______________________________________________________________

Aurreko hiru ariketak egin ondoren, erreparatu lehen aipaturiko ohar honi:

Gaia egoki, labur eta zehatz adierazi; ahal bada, bost hitz baino gutxiagoko

esaldi bakarraz, gehienera, bi esaldiz. Kontuan izan, edukiaren berri eman behar

dela, alferrikako hitzak baztertuz eta mamia azpimarratuz.

 

 3. Norentzakoa

Ofizioa bidaltzerakoan leihatiladun sobrea erabiliz gero, ofizioan bertan jasoko dira hartzailearen datuak. Datu horiek, leihatila horren parean, idazpuruaren ostean eta enborrari ekin baino lehen jarriko ditugu, ordenari dagokionez ondoko aukerok, gutxienez, ditugularik:

Frankiziaren bidez, beste erakunde ofizial bati:

GAZEOKO UDALA

Jon Aranzabal Olite

Plaza zaharra 10, 5. a

01029 Gazeo

Erakundea

Hartzailea

Helbidea

Posta kodea eta Herria

Posta-seiluen bidez, enpresa bati:

VITAL KUTXAko zuzendaria

Jexux Eizagirre Mateos

Foru enparantza 6

01001 Gasteiz

Hartzailearen kargua

Hartzailea

Helbidea

Posta kodea eta Herria

Posta-seiluen bidez, herritar bati:

Pablo Iriarte Agirregomezkorta

Barrenkale 7, 6.A

29021 Barakaldo

Hartzailea

Helbidea

Posta kodea eta Herria

 

 4. Enborra

Enborrari dagokionez, hainbat osagarri bereizi eta azter daitezke: ofizioaren helburua, ofizioaren zergatia, testu-antolatzaileak, e.a.

4.1. ARIKETA: egokitu testu-antolatzaileak

Zedarritu zure aukerako gai bat, bukaeratzat segidako testu-antolatzaileak erabiliz.

4.1.1.

_____________________________________________________ dela eta,

4.1.2.

_____________________________________________-(a)ri dagokionez,

4.1.3.

____________________________________________-(a)ri dagokionean,

4.1.4.

______________________________________________________________

___________________________________________gaia aintzat hartuz,

4.1.5.

_______________________________________________________________

___________________________________________gaia gogora ekarriz,

4.2. ARIKETA: egokitu helburua eta testu-antolatzaileak

Aukeratu duzun gaiaren arabera, finka ezazu ofizioaren helburua edo zeregina (zerbait bidaltzea, zerbaitetarako dei egitea, jakinaraztea...) ondoko testu-antolatzaileak direla bide:

4.2.1.

___/, honekin batera___________________________________________

_______________________________________________bidaltzen dizut.


4.2.2.

___/, ofizio honen bidez_______________________________________

______________________________________________dei egiten dizut.

4.2.3.

___/, ofizio honen bitartez____________________________________

____________________________________________jakinarazten dizut.

4.2.4.

___/, ofizio hau tarteko harturik_____________________________

______________________________________________adierazten dizut.

4.2.5.

___/, ofizio honi atxikirik, __________________________________

___________________________________________ezagutarazten dizut.

4.2.6.

___/, _________________________________________________________

___________________________________________ofizio hau dela bide.

4.2.7.

___/, _________________________________________________________

_________________________________________ofizio hau dela medio.

4.3. ARIKETA: bilatu testu-antolatzaileak

Bilatu zergatikoren/zertarakoren bat aukeratu duzun helburuari, eta erantsi honi ondoko testu-antolatzaileak:

4.3.1.

_______________________________________________________________

____________________________________-(a)ren berri izan dezazun.

4.3.2.

_______________________________________________________________

_________________________________-(a)ren gainean egon zaitezen.

4.3.3.

_______________________________________________________________

_____________jakin dezazun eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

4.3.4.

_______________________________________________________________

________________________-(a)ri dagozkion neurriak har ditzazun.


4.4. ADIBIDEAK

Hona hemen ofizioaren enborrari dagozkion zenbait adibide:

ZERBAIT ERANTSIRIK BIDALTZEKOAK:

- "...ofizio honekin batera bidaltzen dizut Kultura sailburuak apirilaren 5ean emandako Agindua."

- "Jakinaren gainean jartzeko, ofizio honekin batera, Kulturako ordezkari berriaren Izendapen Dekretua bidaltzen dizut."

- "...jakin dezazun eta dagozkion ondorioak izan ditzan, ofizio honekin batera 1992ko maiatzaren 6an egindako lehiaketan parte hartutakoen zerrenda bidaltzen dizut."

- "...jakinaren gainean egon zaitezen eta erabaki egokia har dezazun, ofizio honekin batera Aitor Artazak zerbitzu honetara helarazitako eskabidea bidaltzen dizut."

ZERBAITEN BERRI EMATEKOAK:

- "...ofizio honen bitartez, datorren ekainaren 15ean, ohizko orduan, saileko zuzendari guztien bilera izango dela jakinarazten dizut."

ERABAKI BATEN BERRI EMATEKOAK:

- "...ofizio honen bidez, Eusko Jaurlaritzak 1992ko apirilaren 5eko bilkuraren ondoren aurrekoa hitzez hitz aldatzen duen erabakia hartu duela jakinarazten dizut".

- "...ofizio honen bitartez, gaurko egunez Kultura sailburuak 1992ko maiatzaren 8ko zure idazkia onartu eta zerbitzu honen ardurapean jarri duela jakinarazten dizut."

 

 5. Ariketa osagarriak

5.1. ARIKETA: osatu ofizioa

Jarraian ematen zaizun testua dela medio, osatu ofizioa, idazpurua, izenpea eta bestelakoak zehaztuz. Beharrezkoa jotzen baduzu, moldatu testua:

"..., honekin batera doakizu urtarrilaren 12an 90-91 ikasturteko lehenengo lauhilabeteko ikastaroetan Donostian hasiko diren zure saileko langileen zerrenda."

5.1 ARIKETA: sortu ofizioa

 

 

 

 

 

5.2. ARIKETA: sortu ofizioa

Osatu ofizioa ematen zaizkizun datuak kontuan hartuz. Argi ibili idazpuruarekin, ez dago osorik eta.

GAIA: alfabetatze-ikastaroa.

Zk.: 92/235

NORK: HAEEko zuzendariak.

NORI: Isabel Loinazi.


5.2 ARIKETA: sortu ofizioa

 

 

 

 

 

 

5.3. ARIKETA: sortu ofizioa

Idatzi ofizioa, ondoko datuak gogoratuz: ofizioaren helburua ikastaroaren zerrenda bidaltzea da eta aitzakia alkatea jakinaren gainean jartzea, honek diren neurriak har ditzan. Idazpurua, oraingo honetan, osorik duzu.

TOKI EGUNAK: Durango, 1993ko otsailak 1

GAIA: alfabetatze-ikastaroa.

Zk.: 92/235

NORK: HAEEko zuzendariak.

NORI: Isabel Loinazi.


5.3 ARIKETA: sortu ofizioa

 

 

 

 

 

5.4. ARIKETA: sortu ofizioa

Zeuk sortu beharreko ofizioa duzu ondorengoa, eskema hau erabiliz.

IGORLEA: udal-idazkaria

HARTZAILEA: Aldizkari Ofizialeko zuzendaria

GAIA: langile-hautaketa.

Zk.: 92/235

HELBURUA: onartu eta baztertuen zerrenda argitara ematea.

ZERGATIKOA/ZERTARAKOA: hautagaiak jakinaren gainean jartzea.


5.4 ARIKETA: sortu ofizioa

 

 

 

 

 

 

5.5. ARIKETA:sortu ofizioa

Egizu ofizioa segidako datuokin:

EGOERA: eman zure sailak atera duen Agindu baten berri; agindu hori bai zure sailari bai gutuna jasoko duenaren sailari dagokie. Agindua ofizioari erantsita doa.

NORK: zuk.

NORI: beste saileko arduradun bati.


5.5 ARIKETA: sortu ofizioa

 

 

 

 

 

5.6. ARIKETA: sortu ofizioa

Egizu ofizioa segidako datuokin:

EGOERA: herritar batek egindako eskabide baten aurrean, zure sailak aldeko erabakia hartu du, baina beste sail batek ere bere iritzia eman behar du. Beste sail horri zure erabakiaren berri eman eta berarenaren zain zaudela esan.

NORK: zuk.

NORI: arazoarekin zerikusia duen sail horretako arduradunen bati.


5.6 ARIKETA: sortu ofizioa

 

 

 

 

 

 

5.7. ARIKETA: sortu ofizioa

Egizu ofizioa segidako datuokin:

EGOERA: Industria eta Energia saileko langile batek eskari bat egin dizu, lehenengo hiru urtekoa kobratzea dagokiola esanez, baina zure erabakia kontrakoa da.

NORK: zuk, Funtzio Publikoko zuzendaria zarelarik.

NORI: Industria eta Energiako langile bati.


5.7 ARIKETA: sortu ofizioa

 

 

 

 

 

 

 

 6. Azken ariketa

6.1. ARIKETA: berridatzi ofizioa

Egizu berriro hasierako 1.1. ARIKETA, eta alderatu hasieran egindakoa orain egiten duzunarekin ondoren topatuko dituzun galderen bidez. Gogoratu egoera: zeure saileko zerbitzuburua zara, eta Zerbitzu Orokorretako arduradunari Gabonetan jai egingo duten langileen zerrenda bidali nahi diozu ofizio baten bidez.

6.1 ARIKETA: berridatzi ofizioa

 

 

 

 

 

 

 

6.2. KONTROL FITXA:erantzun galderei

Azken ariketa osteko ikaslearen kontrol-fitxa:

6.2.1. Egin al duzu eskemarik?

_______________________________________________________________

6.2.2. Egin al duzu ofizioaren zirriborrorik?

_______________________________________________________________

6.2.3. Idazpuruan daturik falta al zaizu?

_______________________________________________________________

6.2.4. Enborrean gai zedarritua, helburua eta aitzaikia jarri al dituzu?

_______________________________________________________________

6.2.5. Kargua eta izena orden zuzenean jarri al dituzu?

_______________________________________________________________

6.2.6. Zuzendu al dituzu hutsegiteak?

_______________________________________________________________

6.2.7. Garbira pasa al duzu zirriborroa?

_______________________________________________________________

 

 7. Zuzenketak

1.3. ARIKETA:erantzun galderei (zuzenketa)

1.3.1. Zein da bere barne-egitura?

Idazpurua / norentzakoa / enborra / sinadura.

1.3.2. Ba al du agurrik?

Ez.

1.3.3. Espedienteren bateko izapidetzan aurkitzen den idazkia al da?

Bai.

1.3.4. Gai bakarra izanik, zein da gaia?

Baserriaren hondamena.

1.3.5. Zein da helburua?

Teknikariaren txostena bidaltzea.

1.3.6. Zeintzuk dira idazpuruaren osagaiak?

Toki-egunak / igorle-hartzaileak / gaia eta espedientearen zenbakia.

1.3.7. Zeintzuk dira enborraren osagaiak?

Gaiaren zehaztapena eta ofizioaren enborra.

1.3.8. Zeintzuk dira sinaduraren osagaiak, eta zein ordenatan daude?

Kargua eta izen-abizenak, aipatu ordenean.

2.2. ARIKETA: asmatu idazpuru-gaia (zuzenketa)

2.2.1 Idazpuru-gaia:

Alfabetatze-ikastaroak.

2.2.2. Idazpuru-gaia:

Administrari bat hautatzea.

2.2.3. Idazpuru-gaia:

Kuala gorrien ugalketa goiztiarra ikertzeko dirulaguntza.