IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Jarduera sailkatugabeak


Jarduera sailkatugabeen espedientearen diagrama

 

ALKATEARI ESKABIDEA
JARDUERA SAILKATUGABEEN ESTABLEZIMENDUA
IREKITZEKO BAIMENA

¯

INTERESDUNARI JAKINARAZPENA
EBAZPENA EMATEKO EPEA ETA
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA

¯

TEKNIKARIAREN TXOSTENA
JARDUERA SAILKATUGABEEN ESTABLEZIMENDUA
IREKITZEKO ESKABIDEA

¯

JAKINARAZPENA
OSASUN-IKUSKATZAILEAREN ETA TEKNIKARIAREN IKUSTALDIAK

¯

OSASUN-IKUSKATZAILEAREN TXOSTENA
OSASUN- ETA SEGURTASUN-BALDINTZAK

¯

TEKNIKARIAREN TXOSTENA
ZUZENKETA-NEURRIAK

¯

IDAZKARIAREN PROPOSAMENA
IREKITZEKO BAIMENA

¯

ALKATEAREN DEKRETUA
IREKITZEKO BAIMENA

¯

JAKINARAZPENA
ALKATEAREN DEKRETUA

 

Legeria

1.- Reglamento de Servicios de las Corporaciones Locales [ Toki Korporazioen Zerbitzuen Erregelamendua(1)]

1. kapitulua.

(BOE, 196 zenbakia, 1955eko uztailaren 15ekoa).

 

(1) Araua ez dago euskarara itzulia. Arauaren izenburua guk itzuli dugu.

Agiri-zerrenda

1 Alkateari eskabidea
Jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko baimena

2 Interesdunari jakinarazpena
Ebazpena emateko epea eta administrazio-isiltasuna

3 Teknikariaren txostena
Jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko eskabidea

4 Jakinarazpena
Osasun-ikuskatzailearen eta teknikariaren ikustaldiak

5 Osasun-ikuskatzailearen txostena
Osasun- eta segurtasun-baldintzak

6 Teknikariaren txostena
Zuzenketa-neurriak

7 Idazkariaren proposamena
Irekitzeko baimena

8 Alkatearen dekretua
Irekitzeko baimena

9 Jakinarazpena
Alkatearen dekretua

Espedientea

Jarduera sailkatugabeak

 

Jarduera:.................................

Espediente-zenbakia: .................

Artxiborako sailkapena*:...........

 

* Artxibarien Elkarteak egindako sailkapen-taularen arabera.

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: ...............................................................

Espediente-zenbakia: .............................................

 

........................................................

....................(e) ko Udaleko alkatea

Alkateari eskabidea

Jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko baimena

 

Eskatzailearen datuak

Izen-abizenak: .......................................................

Nortasun-agiria: .....................................................

Helbidea: ...............................................................

...............................................................

Telefonoa: .............................................................

Jarduera-tokia

.................................................................................

Azalpena

Eskabide honi erantsita, honako agiri hauek bidaltzen ditut:

¨ Ekonomia-jardueren zergako alta.

¨ Lokalaren jabetza-eskrituraren fotokopia.

¨ Errentamendu-kontratuaren fotokopia.

¨ Txostena eta planoak.

¨ Teknikariaren ziurtagiria, segidan datozenak legeriaren arabera jarri direla adierazten duena: argiak, berogailua, egurasteko tresna eta suaren aurkako neurriak.

Eskaria

Jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko baimena ematea.

 

........................., ..........(e)ko ....................aren .....(a)

 

 

 

 

........................................

Gaia: IGOKA

Jarduera: .................................................................

Espediente-zenbakia: .............................................

................................

................................

Interesdunari jakinarazpena

Ebazpena emateko epea eta administrazio-isiltasuna

Organo honetan espedientea hasteko eskabide hau jaso dugu:

Eskabidearen ezaugarriak

Noizkoa: .....................................................................................

Eskabide-egilea: ..........................................................................

Gaia: ..........................................................................................

Helburua: ...................................................................................

Eskabide hori dela-eta, hauxe jakinarazten dizut:

1.- Espedienteari buruzko ebazpen adierazia emateko egongo den gehienezko epea hilabetekoa/bi hilabetekoa izango da, prozedura hasteko erabakiaren egunetik hasita.

2.- Ebazpena emateko gehienezko epea igaro eta ebazpen adierazia jakinarazi ez bada, administrazio-isiltasuna dela-eta, 30/1992 Legearen(1) arabera (42-44. artikuluak), eskabidea baietsi egin dela ulertu behar da. Administrazio-isiltasunez baiestea, prozedura amaitzen duen egintzatzat joko da, ondorio guztietarako.

Administrazio-isiltasunaren bidez prozedura amaitu ondoren, ebazpen adierazia eman liteke. Ebazpen adierazia ematekotan, berresteko izango da.

Administrazio-isiltasunez egindako administrazio-egintzak edozeinen aurrean baliarazi ahalko dira, dela administrazioan dela edozein pertsonaren aurrean, fisiko nahiz juridiko, publiko nahiz pribatu. Ebazpen adierazirik ematen ez bada, egintza horiek ondorioak izango dituzte ebazpen adierazi hori eman eta jakinarazteko dagoen gehienezko epea amaitzen denetik; eta, egiaztatu, zuzenbidean onartutako edozein frogabidez egiazta daitezke, baita ebazteko eskumena duen organoak isiltasuna gertatu dela egiaztatzeko emandako ziurtagiriaz ere. Ziurtagiria eskatzen bazaio, organo horrek, gehienez ere, hamabost eguneko epean eman beharko du.

........................., ..........(e)ko ....................aren .....(a)

 

........................................

Idazkaria

(1) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: ...............................................................

Espediente-zenbakia: .............................................

 

 

 

Teknikariaren txostena

Jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko eskabidea

 

Espediente honetako eskabidearekin batean jasotako agiriak aztertu ondoren, hona hemen jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko eskabideari buruzko ondorioa eta azalpena:

Txostenaren ondorioa
¨ Txostena aldekoa da.
¨ Txostena aurkakoa da.

Azalpena
1.- Jarduera honako toki honetan izango da:
.................................................................................................

2.- Eskatzaileak aurkeztutako egitasmoak hirigintzako araudia
¨ betetzen du.
¨ ez du betetzen.

3.- Eskatzaileak honako zuzenketa-neurriak bete beharko ditu, jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko baimena lortuko badu:
3.1.- .........................................................................................
3.2.- .........................................................................................

 

........................., ..........(e)ko ....................aren .....(a)

 

 

 

 

 

........................................

Teknikaria

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: ................................................................

Espediente-zenbakia: .............................................

 

.................................

.................................

 

Jakinarazpena

Osasun-ikuskatzailearen eta teknikariaren ikustaldiak

 

Agiri honen bidez, idazkaria naizenez, JAKINARAZTEN DIZUT osasun-ikuskatzailea
...-...-... (e)an pasako dela jarduera-tokitik, osasun- eta segurtasun-baldintzak bete dituzun ala ez baieztatzeko.

Era berean, jakinarazten dizut, teknikaria ...-...-... (e)an pasako dela jarduera-tokitik, zuzenketa-neurriak bete dituzun ala ez baieztatzeko.

 

 

........................., ..........(e)ko ....................aren .....(a)

 

 

 

 

 

........................................

Idazkaria

 

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: ...............................................................

Espediente-zenbakia: .............................................

 

 

 

 

Osasun-ikuskatzailearen txostena

Osasun- eta segurtasun-baldintzak

 

Jarduera-tokiari ....-....-...(e)an ikustaldia egin ondoren, hona hemen osasun- eta segurtasun-baldintzei buruzko ondorioa eta azalpena:

Txostenaren ondorioa
¨ Txostena aldekoa da.
¨ Txostena aurkakoa da.

Azalpena
1.- Jarduera honako toki honetan izango da:
.................................................................................................
................................................................................................

2.- Jarduera-tokiak osasun- eta higiene-baldintzak
¨ betetzen ditu.
¨ ez ditu betetzen.

3.- Jarduera-tokiak segurtasun- eta zarata-baldintzak
¨ betetzen ditu.
¨ ez ditu betetzen.

 

 

........................., ..........(e)ko ....................aren .....(a)

 

 

 

 

 

........................................

Osasun-ikuskatzailea

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: ...............................................................

Espediente-zenbakia: .............................................

 

 

 

 

Teknikariaren txostena

Zuzenketa-neurriak

 

Jarduera-tokiari ....-....-...(e)an ikustaldia egin ondoren, hona hemen zuzenketa-neurriei buruzko ondorioa eta azalpena:

Txostenaren ondorioa
Eskatzaileari jardueraren lehen erabilerarako baimena:
¨ ematea
¨ ukatzea

Eskatzaileari agindutako zuzenketa-neurriak
1.-...........................................................................................
2.-...........................................................................................

Eskatzaileak egina
¨ bat dator.
¨ ez dator bat.

Oharra
..................................................................................................
..................................................................................................

 

........................., ..........(e)ko ....................aren .....(a)

 

 

 

 

 

........................................

Teknikaria

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: ...............................................................

Espediente-zenbakia: .............................................

 

 

 

 

 

Idazkariaren proposamena(1)

Irekitzeko baimena

 

Espediente honetako eskabidea dela eta, teknikariaren eta osasun-ikuskatzailearen txostenak aztertu ondoren, honako hau PROPOSATZEN DUT:

1.- Espediente honetako eskatzaileari jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko baimena ematea.

2.- Eskatzaileak............................PTAko udal-tasa ordaintzea.

Nolanahi ere, alkatearen esku dago bidezkoena erabakitzea.

 

 

........................., ..........(e)ko ....................aren .....(a)

 

 

 

 

 

 

........................................

Idazkaria

 

 

 

 

(1) Edo zerbitzuburuarena

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: ................................................................

Espediente-zenbakia: .............................................

Eskatzailea: .............................................................

 

 

Alkatearen dekretua(1)

Irekitzeko baimena

 

Espediente honetako eskabidea dela eta, idazkariaren proposamenari jarraiki, honako hau ERABAKI DUT:

1.- Espediente honetako eskatzaileari Jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko baimena ematea.

2.- Eskatzaileak............................PTAko udal-tasa ordaintzea.

Era berean, adierazten dut, erabaki hau eskatzailearen kontrakoa edo aldekoa izan, eskubidea duela erabakiaren aurka jotzeko. Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik; beti ere, 30/1992 Legearen(2) 116. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzen-zuzenean jar daiteke, aldez aurretik berraztertzeko errekurtsorik jarri gabe. Bi hilabete izango dira horretarako, dekretu honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita; eta, aurkeztu, ..............................ko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkeztu behar zaio.

 

........................., ..........(e)ko ....................aren .....(a)

 

 

 

 

 

........................................

Alkatea

 

(1) Edo Gobernu Batzordearen erabakia.

(2) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: ...............................................................

Espediente-zenbakia: .............................................

 

.................................

.................................

 

Jakinarazpena

Alkatearen dekretua

 

Agiri honen bidez, idazkaria naizenez, alkateak, ...-...-... (e)an hartutako erabakiaren kopia bidaltzen dizut, jakinaren gainean egon zaitezen.

Era berean, alkatearen dekretuak adierazten duen bezala, gogorarazten dizut erabaki zure kontrakoa edo aldekoa izan, eskubidea duzula erabakiaren aurka jotzeko. Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezakezu nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik; beti ere, 30/1992 Legearen(1) 116. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango duzu erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzen-zuzenean jar dezakezu, aldez aurretik berraztertzeko errekurtsorik jarri gabe. Bi hilabete izango dituzu horretarako, dekretu honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita; eta, aurkeztu, ..............................ko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkeztu behar diozu.

 

 

........................., ..........(e)ko ....................aren .....(a)

 

 

 

 

 

........................................

Idazkaria

(1) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.

Espedientea

Jarduera sailkatugabeak

 

Jarduera: aseguru-bulegoa jartzea

Espediente-zenbakia: 99-07-26-150

Artxiborako sailkapena*: 03.01 Obrak eta hirigintza

 

* Artxibarien Elkarteak egindako sailkapen-taularen arabera.

 

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: aseguru-bulegoa jartzea

Espediente-zenbakia: 99-07-26-150

Balentin Etxabe Lasa

Gaztibiako Udaleko alkatea

Alkateari eskabidea

Jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko baimena

 

Eskatzailearen datuak

Izen-abizenak: Iñaki Ortiz Iza

Nortasun-agiria: 72.416.447

Helbidea: Kale Nagusia 20, 2. C

20006 Gaztibia

Telefonoa: 52 01 00

Jarduera-tokia

Zubigain 23, 4 B

Azalpena

Eskabide honi erantsita, honako agiri hauek bidaltzen ditut:

x Ekonomia-jardueren zergako alta.

x Lokalaren jabetza-eskrituraren fotokopia.

¨ Errentamendu-kontratuaren fotokopia.

x Txostena eta planoak.

x Teknikariaren ziurtagiria, segidan datozenak legeriaren arabera jarri direla adierazten duena: argiak, berogailua, egurasteko tresna eta suaren aurkako neurriak.

Eskaria

Jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko baimena ematea.

 

Gaztibia, 1999ko uztailaren 26a

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: aseguru-bulegoa jartzea

Espediente-zenbakia: 99-07-26-150

Iñaki Ortiz Iza

Kale Nagusia 20, 2. C

20006 Gaztibia

 

Interesdunari jakinarazpena

Ebazpena emateko epea eta administrazio-isiltasuna

Organo honetan espedientea hasteko eskabide hau jaso dugu:

Eskabidearen ezaugarriak

Noizkoa: 1999-07-26

Eskabide-egilea: Iñaki Ortiz Iza

Gaia: jarduera sailkatugabea

Helburua: aseguru-bulegoa jartzea

Eskabide hori dela-eta, hauxe jakinarazten dizut:

1.- Espedienteari buruzko ebazpen adierazia emateko egongo den gehienezko epea hilabetekoa izango da, prozedura hasteko erabakiaren egunetik hasita.

2.- Ebazpena emateko gehienezko epea igaro eta ebazpen adierazia jakinarazi ez bada, administrazio-isiltasuna dela-eta, 30/1992 Legearen(1) arabera (42-44. artikuluak), eskabidea baietsi egin dela ulertu behar da. Administrazio-isiltasunez baiestea, prozedura amaitzen duen egintzatzat joko da, ondorio guztietarako.

Administrazio-isiltasunaren bidez prozedura amaitu ondoren, ebazpen adierazia eman liteke. Ebazpen adierazia ematekotan, berresteko izango da.

Administrazio-isiltasunez egindako administrazio-egintzak edozeinen aurrean baliarazi ahalko dira, dela administrazioan dela edozein pertsonaren aurrean, fisiko nahiz juridiko, publiko nahiz pribatu. Ebazpen adierazirik ematen ez bada, egintza horiek ondorioak izango dituzte ebazpen adierazi hori eman eta jakinarazteko dagoen gehienezko epea amaitzen denetik; eta, egiaztatu, zuzenbidean onartutako edozein frogabidez egiazta daitezke, baita ebazteko eskumena duen organoak isiltasuna gertatu dela egiaztatzeko emandako ziurtagiriaz ere. Ziurtagiria eskatzen bazaio, organo horrek, gehienez ere, hamabost eguneko epean eman beharko du.

Gaztibia, 1999ko uztailaren 29a

Luis Elorza Murga

Luis Elorza Murga

Idazkaria

 

(1) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: aseguru-bulegoa jartzea

Espediente-zenbakia: 99-07-26-150

 

 

 

Teknikariaren txostena

Jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko eskabidea

 

Espediente honetako eskabidearekin batean jasotako agiriak aztertu ondoren, hona hemen jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko eskabideari buruzko ondorioa eta azalpena:

Txostenaren ondorioa
x Txostena aldekoa da.
¨ Txostena aurkakoa da.

Azalpena

1.- Jarduera honako toki honetan izango da:
Zubigain 23, 4 B

2.- Eskatzaileak aurkeztutako egitasmoak hirigintzako araudia
x betetzen du.
¨ ez du betetzen.

3.- Honako zuzenketa-neurri hauek bete behar ditu, jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko baimena lortzeko:
Arau Subsidiarioetako 11. atalak jasotzen duena betetzea.

 

Gaztibia, 1999ko abuztuaren 16a

Imanol Landabaso López

Imanol Landabaso López

Teknikaria

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: aseguru-bulegoa jartzea

Espediente-zenbakia: 99-07-26-150

 

Iñaki Ortiz Iza

Kale Nagusia 20, 2. C

20006 Gaztibia

 

Jakinarazpena

Osasun-ikuskatzailearen eta teknikariaren ikustaldiak

 

Agiri honen bidez, idazkaria naizenez, JAKINARAZTEN DIZUT osasun-ikuskatzailea 99-08-19an pasako dela jarduera-tokitik, osasun- eta segurtasun-baldintzak bete dituzun ala ez baieztatzeko.

Era berean, jakinarazten dizut, teknikaria 99-08-21ean pasako dela jarduera-tokitik, zuzenketa-neurriak bete dituzun ala ez baieztatzeko.

 

 

Gaztibia, 1999ko abuztuaren 17a

Luis Elorza Murga

Luis Elorza Murga

Idazkaria

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: aseguru-bulegoa jartzea

Espediente-zenbakia: 99-07-26-150

 

 

 

 

Osasun-ikuskatzailearen txostena

Osasun- eta segurtasun-baldintzak

 

Jarduera-tokiari 1999-08-21ean ikustaldia egin ondoren, hona hemen
osasun- eta segurtasun-baldintzei buruzko ondorioa eta azalpena:

Txostenaren ondorioa
x Txostena aldekoa da.
¨ Txostena aurkakoa da.

Azalpena
1.- Jarduera honako toki honetan izango da:
Zubigain 23, 4 B

2.- Jarduera-tokiak osasun- eta higiene-baldintzak
x betetzen ditu.
¨ ez ditu betetzen.

3.- Jarduera-tokiak segurtasun- eta zarata-baldintzak
x betetzen ditu.
¨ ez ditu betetzen.

 

Gaztibia, 1999ko abuztuaren 19a

Ander Kortabarria Kortazar

Ander Kortabarria Kortazar

Osasun-ikuskatzailea

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: aseguru-bulegoa jartzea

Espediente-zenbakia: 99-07-26-150

 

 

Teknikariaren txostena

Zuzenketa-neurriak

 

Jarduera-tokiari 1999-08-21ean ikustaldia egin ondoren, hona hemen
zuzenketa-neurriei buruzko ondorioa eta azalpena:

Txostenaren ondorioa
Eskatzaileari jardueraren lehen erabilerako baimena:
x ematea
¨ ukatzea

Eskatzaileari agindutako zuzenketa-neurriak
Arau Subsidiarioetako 11. atalak jasotzen duena betetzea.

Eskatzaileak egina
x bat dator.
¨ ez dator bat.

Oharra
Ez dago ezer berezirik.

 

Gaztibia, 1999ko abuztuaren 20a

Imanol Landabaso López

Imanol Landabaso López

Teknikaria

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: aseguru-bulegoa jartzea

Espediente-zenbakia: 99-07-26-150

 

 

Idazkariaren proposamena(1)

Irekitzeko baimena

 

Espediente honetako eskabidea dela eta, teknikariaren eta osasun-ikuskatzailearen txostenak aztertu ondoren, honako hau PROPOSATZEN DUT:

1.- Espediente honetako eskatzaileari jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko baimena ematea.

2.- Eskatzaileak 85.700 PTAko udal-tasa ordaintzea.

Nolanahi ere, alkatearen esku dago bidezkoena erabakitzea.

 

 

Gaztibia, 1996ko abuztuaren 26a

Luis Elorza Murga

Luis Elorza Murga

Idazkaria

 

 

(1) Edo zerbitzuburuarena

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: aseguru-bulegoa jartzea

Espediente-zenbakia: 99-07-26-150

Eskatzailea: Iñaki Ortiz Iza

 

 

 

 

Alkatearen dekretua(1)

Irekitzeko baimena

 

Espediente honetako eskabidea dela eta, idazkariaren proposamenari jarraiki, honako hau ERABAKI DUT:

1.- Espediente honetako eskatzaileari jarduera sailkatugabeen establezimendua irekitzeko baimena ematea.

2.- Eskatzaileak 85.700 PTAko udal-tasa ordaintzea.

Era berean, adierazten dut, erabaki hau eskatzailearen kontrakoa edo aldekoa izan, eskubidea duela erabakiaren aurka jotzeko. Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik; beti ere, 30/1992 Legearen(2) 116. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzen-zuzenean jar daiteke, aldez aurretik berraztertzeko errekurtsorik jarri gabe. Bi hilabete izango dira horretarako, dekretu honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita; eta, aurkeztu, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkeztu behar zaio.

 

Gaztibia, 1996ko irailaren 10a

Balentin Etxabe Lasa

Balentin Etxabe Lasa

Alkatea

 

(1) Edo Gobernu Batzordearen erabakia.

(2) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.

Gaia: jarduera sailkatugabeak

Jarduera: aseguru-bulegoa jartzea

Espediente-zenbakia: 99-07-26-150

Iñaki Ortiz Iza

Kale Nagusia 20, 2. C

20006 Gaztibia

 

Jakinarazpena

Alkatearen dekretua

 

Agiri honen bidez, idazkaria naizenez, alkateak 1999-09-10ean hartutako erabakiaren kopia bidaltzen dizut, jakinaren gainean egon zaitezen.

Era berean, alkatearen dekretuak adierazten duen bezala, gogorarazten dizut erabaki zure kontrakoa edo aldekoa izan, eskubidea duzula erabakiaren aurka jotzeko. Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezakezu nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik; beti ere, 30/1992 Legearen(1) 116. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango duzu erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzen-zuzenean jar dezakezu, aldez aurretik berraztertzeko errekurtsorik jarri gabe. Bi hilabete izango dituzu horretarako, dekretu honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita; eta, aurkeztu, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkeztu behar diozu.

 

 

Gaztibia, 1999ko irailaren 30a

Luis Elorza Murga

Luis Elorza Murga

Idazkaria

 

(1) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.

 HIZTEGIA

administrazioarekiko auzi-errekurtso (recurso contencioso-administrativo). Erreklamazio judiziala da, errekurtso arruntak administrazio-bidean aurkezteko aukera amaituta, administrazio-auzigaietako justizia-organoei aurkezten zaiena; legearena baino beheragoko maila duten administrazio-xedapenen aurka jar daiteke; baita administrazioaren egintzen aurka ere, administrazio-zuzenbidekoak badira.

arau subsidiarioak (normas subsidiarias). Hiri-antolamenduko plan orokorraren hutsunea betetzeko arauak.

berraztertzeko errekurtso (recurso de reposición). Administrazioari aurkezten zaion errekurtso arrunta, aurkatu nahi den egintza eman zuen organoak berak ebatzi beharrekoa.

gainordain (recargo). Zerga bat ez ordaintzeagatik edo epez kanpo ordaintzeagatik ezartzen den diru-kopuru gehigarria.

gobernu-batzorde (comisión de gobierno). Udalaren baitako organoa, alkateak eta zinegotzien legezko kopuruaren herenak edo gutxiagok osatua. 5.000tik gorako zuzenbidezko biztanleria duten udalerrietan izaten da; baita gutxiagokoetan ere, beraien egitura-araudian hala ezartzen bada edo udalbatzak hala erabakitzen badu. Gobernu-batzordekideak alkateak izendatzen eta kargugabetzen ditu askatasun osoz.

Gobernu-batzordeari dagokio:

a) alkateari laguntza ematea;

b) alkateak nahiz beste udal-organoren batek eskuordetzan ematen dizkion edo legeek aitortzen dizkioten eskurantzak gauzatzea.

irekitzeko baimen (licencia de apertura). Administrazioaren egintza arautua da, jarduera bat jarri nahi denean, instalazio eta lokalen segurtasun eta osasungarritasunari buruzko baldintzak, eta lekuaren erabilerei buruzkoak betetzen direla egiaztatzen duena.

jakinarazpen (notificación). Administrazio-prozeduran erabakitakoaren berri interesdunari ematea.

jarduera sailkatugabeak (actividades no clasificadas). Jarduera gogaikarri, osasun-galgarri, kaltegarri eta arriskutsuak ez direnak.

toki-korporazio (corporación local). Toki-erakundea gobernatu eta kudeatzeko kide anitzeko organo gorena, herritarren ordezkariek osatzen dutena. Hauek dira toki-korporazio: aldundia, udala eta, dauden lekuetan, udalerria baino lurralde-eremu handiago nahiz txikiagoko toki-erakundeetako organo gorenak.

zuzenketa-neurriak (medidas correctoras). Jarduera gogaikarri, osasun-galgarri, kaltegarri eta arriskutsuak instalatu edo irekitzeko baimenean zehazten direnak; jarduerei ekin aurretik bete behar izaten dira, lasaitasuna, osasungarritasuna eta higienea ziurtatzeko.