IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Egiaztagiria

0. Sarrera

Zerbaitetan oinarriturik, zerbaiten baieztapena egiten ikasiko duzu unitate didaktiko honetako ariketak direla bide.

Zehar eta zuzeneko estiloz idatziriko era desberdinetako egiaztagiri-testuak dira ariketak, aniztasunak berekin baitarama hizkuntza aberastea.

Ariketa horien erantzuna ere unitate honetan bertan daukazu, zuk emandakoarekin aldera dezazun. Ez dezazula har gure erantzuna eredu bakartzat -horretarakoxe dago Administrazioa Euskaraz aldizkaria- beste aukera bat gehiagotzat baizik.

Halaber, egiaztagiri-testuetan agertu ohi diren esamoldeen zerrenda ere zeure eskura daukazu unitate honetan.

Azkenik, guzti horrez gain, zure buruak unitate honen bidez ikasitakoari antzemateko, ebaluaketa-frogarik ere baduzu, egin duzun aurrerakada neur dezazun, eta duzun gabeziaz ohar zaitezen.

1. Hasierako ariketak

1.1. ARIKETA: euskaratu egiaztagiria

Saia zaitez euskaratzen erdarazko egiaztagiri hau:

Dirección General de Hacienda de
la Diputación Foral de Gipuzkoa.

Yo, Dña. Marta Arruabarrena Gil, Jefe de la Sección de Contabilidad
Tributaria, por delegación del Jefe de Servicio, CERTIFICO:

Que de acuerdo con los datos obrantes hasta el momento en este
Servicio D. ASIER AGOTE VAQUERIZA, con número de DNI
72.416.447, cumple con sus obligaciones fiscales formales.

Y para que conste, expido la presente certificación, a petición

del interesado, a los efectos oportunos.

Donostia-San Sebastián, a 24 de Noviembre de 1992.

1.2. ARIKETA: agertu zailtasunak
Azaldu aurreko ariketa egiterakoan agertu zaizkizun zailtasunik handienak:

1.2 ARIKETA: agertu zailtasunak

______________________________________________________________

_______________________________________________________________

1.3. ARIKETA: bete hutsuneak

Bete segidako testuko hutsuneak, ondorengo hitzak erabiliz:

oniritziz

o.e.

ez diola

guzti hori

nik

EGIAZTAGIRIA

Udala: Gazeo

__________________

_____________, Miren Ortega Callejak, herriko idazkariak, honako

hau EGIAZTATZEN DUT:

Jone Albistegi Adunak herri honetako Txindoki 1 zenbakiko etxe azpian arrandegi bat eraikitzeko asmoz egindako baimena-eskaerari _____________ inork ere eragozpenik jarri.

_____________ agerian egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, egiaztagiri hau luzatzen dut, alkatearen ____________,

Gazeon, mila bederatziehun eta laurogeita bederatziko urtarrilaren hemeretzian.

ALKATEAK IDAZKARIAK
1.4. ARIKETA: bilatu sinonimoak

Aurreko egiaztagiritik atera ditugun hitz eta esaldien sinonimoak nahiz baliokideak bilatu:

1.4.1.

Eraikitzeko asmoz:

______________________________

______________________________

1.4.2.

Eragozpenik:

______________________________

______________________________

1.4.3.

Guzti hori:

______________________________

______________________________

1.4.4.

Agerian egon dadin:

______________________________

______________________________

1.4.5.

Luzatzen dut:

______________________________

______________________________

1.4.6.

Alkatearen oniritziz:

______________________________

______________________________

1.5. ARIKETA: aukeratu zuzena

Ondorengoetatik aukeratu galdera bakoitzari dagokion erantzun zuzena:

1.5.1. Nork egiaztatzen du?

a) Idazkariak eta alkateak.

b) Idazkariak.

c) Alkateak.

1.5.2. Zeri ematen dio oniritzia alkateak?

a) Agiriak egiaztatzen duen datuari.

b) Miren Ortega Calleja herriko idazkaria delako baieztapenari.

1.5.3. Zer da egiaztagiria?

a) Gertaera, erabaki, idazti eta abarren aitorpen ofizial eta idatzizkoa.

b) Gertaera, erabaki, idazti eta abarren aitorpen ofizial eta idatzizkoa; aitorpena arrazoitu eta frogatu egin behar da agiriak baliorik izango badu.

1.5.4. Zer esan nahi du O.I. laburdurak?

a) Egiaztatutakoari "oniritzia" ematen diola izenpetzen duenak.

b) "Oso interesgarria" dela egiaztagirian azaltzen dena.

1.6. ARIKETA:bete hutsuneak

Bete segidako testuko hutsuneak, ondorengo hitzez baliatuz:

naizen aldetik

EGIAZTATUA

halaber

Udala: Gazeo

HERRIKIDE EGIAZTAGIRIA

Gazeoko udal-idazkaria _________________, nik, Miren Ortega Callejak, ________________:

Udal honetan indarrean dagoen biztanleen udal-errolda eta, _____________, nire ardurapeko Idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik, ondoko datuak dituen pertsona udalerri honetako HERRIKIDEA da.

Izen-deiturak:

Jaioterria:

Egoera zibila:

Lanbidea:

Honela izenpetzen dut Gazeon, mila bederatziehun eta laurogeita hamabiko azaroaren hogeita lauean.

O.I.

ALKATEAK IDAZKARIAK
1.7. ARIKETA:bilatu sinonimoak

Aurreko egiaztagiritik atera ditugun hitz eta esaldien sinonimoak nahiz baliokideak bilatu:

1.7.1.

Naizen aldetik:

______________________________

______________________________

1.7.2.

Indarrean dagoen:

______________________________

______________________________

1.7.3.

Halaber:

______________________________

______________________________

1.7.4.

Txostenak azterturik:

______________________________

______________________________

2. Barne-egitura

2.1. ARIKETA: erantzun galderei

Ikusi segidako diagrama eta erantzun oinean dauden galderei, beti ere 1.6. ARIKETAn landutako egiaztagiria kontuan hartuz:

2.1.1. Non dago egiaztaturiko baieztapena?

_______________________________________________________________

2.1.2. Non azaltzen dira herria, eguna eta izenpeak?

_______________________________________________________________

2.1.3. Non dago egiaztagiria idatziz jarria gelditzen delako esaldia?

_______________________________________________________________

2.1.4. Zein ataletan dugu egiaztaturikoaren iturria?

_______________________________________________________________

2.1.5. Non azaltzen da agiria luzaten duen erakundearen izena?

_______________________________________________________________

2.1.6. Non ikus daiteke egiaztatzailearen nortasuna?

_______________________________________________________________

2.1.7. Non dago egiaztagiriaren izenburua?

_______________________________________________________________

2.1.8. Zein ataletan azaltzen dira herritarren datuak?

_______________________________________________________________

Jarraian duzun egiaztagiriaren aldagaian aurreko galderen erantzuna topa dezakezu:

2.2. ARIKETA: berridatzi egiaztagiria

Hona hemen egiaztagiria:

Gazeoko Udala

HERRIKIDE EGIAZTAGIRIA

Herriko idazkaria naizen aldetik, nik , Miren Ortega Callejak,

honako hau EGIAZTATZEN DUT:

Udal honetan indarrean dagoen biztanleen udal-errolda eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik, ondoko datuak dituen pertsona udalerri honetako HERRIKIDEA dela.

Izen-deiturak:

Jaioterria:

Egoera zibila:

Lanbidea:

Honela jasota gera dadin izenpetzen dut agiria.

Gazeo, 1993ko abenduak 11

O.I.

ALKATEAK IDAZKARIAK
Berridatzi goiko egiaztagiria ondorengo antolaketa-proposamenari jarraiki:

Erakundearen izena.

Izenburua.

Herritarraren datuak.

Idazkariaren nortasuna.

Egiaztaturikoaren iturria.

Egiaztapena.

Egiaztagiria idatzirik gelditzen delako esaldia.

Data eta izenpea.

2.3. ARIKETA: berridatzi egiaztapena

Irakurri segidako egiaztagiri-zatia, eta ondoren idatzi lerroaldi banatan egiaztaturikoaren iturria eta baieztapena:

Herriko idazkaria naizen aldetik, Udal honetan indarrean dagoen biztanleen udal-errolda eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik, nik, Miren Ortega Callejak, goian aipaturiko datuak dituen pertsona udalerri honetako herrikidea dela EGIAZTATZEN DUT.

2.4. ARIKETA: berridatzi egiaztagiri-zatia

Berridatzi egiaztagiria, baina begiraturiko agiriak zerrendatuz.

Gazeoko Udala

ONDASUNIK EZAREN EGIAZTAGIRIA

Eskatzailea:

Helbidea:

ENA:

Lanbidea:

Herriko idazkaria naizen aldetik, Udal honetan indarrean dauden biztanleen udal-errolda, jarduera ekonomikoen gaineko errolda, eta onibarren gaineko zergaren errolda begiratu ondoren, goian aipaturiko herritarra ez dela agiriotan zergadun agertzen, eta zerga horiek direla eta, ez duela ezer ordaintzen EGIAZTATZEN DUT.

2.5. ARIKETA: berridatzi egiaztagiri-zatia
Berridatzi ondorengo egiaztagiri-zatia, herritarraren datuak eskema baten bidez eman beharrean testuan lerroturik emanez:

HERRIKIDE EGIAZTAGIRIA

Eskatzailea: .................................Olatz Intxaurraga Go¨i

Helbidea: ......................................Senpere 32, 2

ENA: ..............................................72.322.788

Lanbidea:.......................................abokatua

Adina: ............................................45 urte

Jaioterria: .....................................Oion

Egoera zibila: ..............................ezkondua

Nik, Itziar Galarraga Etxeberriak, Luluagako idazkaria naizenez, udal honetan indarrean dagoen udal-errolda eta idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik, datu horiek dituen pertsona udalerri honetako herrikidea dela EGIAZTATZEN DUT.

3. Egiaztagiriaren izenburua

3.1. ARIKETA: asmatu izenburua

Asmatu ondoko egiaztapenei dagokien izenburu aproposena:

3.1.1. "... herri honetan erroldatuta dagoela EGIAZTATZEN DUT."

_______________________________________________________________

3.1.2. "... goian aipatutako datuak dituen pertsona udalerri honetako herrikidea dela EGIAZTATZEN DUT."

_______________________________________________________________

3.1.3. "... eskatzailea adingabeko seme-alabekin batera bizi dela EGIAZTATZEN DUT."

_______________________________________________________________

3.1.4. "... eskatzaileak ondasunik ez duela EGIAZTATZEN DUT."

_______________________________________________________________

3.1.5. "... herritarrak Familia Ugariaren Onuradun Titulua erakutsi duela EGIAZTATZEN DUT."

_______________________________________________________________

4. Zehar eta zuzeneko estiloa

4.1. ARIKETA: euskaratu egiaztatzailearen nortasuna

Ondoren egiaztatzailearen nortasuna adierazten duten bi atal dituzu gaztelaniaz; saia zaitez horiek euskaratzen:

4.1.1.

Yo, Miren Ortega Calleja, como Jefe de la Secci½n de Contabilidad,

CERTIFICO:

_______________________________________________________________

_______________________________________________________________

4.1.2.

Yo, Miren Ortega Calleja, por delegaci½n del Jefe de Servicio,

CERTIFICO:

_______________________________________________________________

_______________________________________________________________

4.2. ARIKETA: aldatu estiloz

Berridatzi segidako egiaztagiri-zatia -(E)LA marka duen zehar-estiloko esaldia esaldi nagusia bihurtuz:

Nik, Miren Ortega Callejak, herriko idazkariak, honako hau EGIAZTATZEN DUT:

Jone Albistegi Adunak herri honetako Txindoki 1 zenbakiko etxe azpian arrandegi bat eraikitzeko asmoz egindako baimena-eskaerari ez diola inork ere eragozpenik jarri.

4.2 ARIKETA: aldatu estiloz

_______________________________________________________________

_______________________________________________________________

_______________________________________________________________

_______________________________________________________________

4.3. ARIKETA: aldatu estiloz

Aurreko ariketan egin duzunaren kontrakoa nahi dugu orain, hots, berridatzi zehar-estiloa erabiliz ondorengo egiaztagiri-zatia:

Gazeoko idazkaria naizen aldetik, nik, Miren Ortega Callejak, EGIAZTATUA:

Udal honetan indarrean dagoen biztanleen udal-errolda eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik, ondoko datuak dituen pertsona udalerri honetako HERRIKIDEA da.

4.3 ARIKETA: aldatu estiloz

_______________________________________________________________

_______________________________________________________________

_______________________________________________________________

_______________________________________________________________

4.4. ARIKETA: zuzendu okerrak

Zer ez dator ondo egiaztagiri-zati honetan? Saia zaitez zuzentzen:

ZIURTAGIRIA

Nik, Miren Ortega Callejak, herriko idazkariak, honako hau

EGIAZTATZEN DUT:

4.4 ARIKETA: zuzendu

_______________________________________________________________

_______________________________________________________________

_______________________________________________________________

4.5. ARIKETA:euskaratu egiaztagiria

Euskaratu ondorengo egiaztapena:

(... CERTIFICO:)

Que Elena Sagasta Urrutia trabaja como arquitecto en calidad de funcionaria de este ayuntamiento.

4.5 ARIKETA: euskaratu egiaztagiria

_______________________________________________________________

_______________________________________________________________

_______________________________________________________________

5. Azken ariketa

5.1. ARIKETA: euskaratu egiaztagiria

Egizu berriro hasierako 1.1 ARIKETA, hots, euskaratu erdarazko hau:

Dirección General de Hacienda de
la Diputación Foral de Gipuzkoa.

Yo, Dña. Marta Arruabarrena Gil, Jefe de la Sección de Contabilidad
Tributaria, por delegación del Jefe de Servicio, CERTIFICO:

Que de acuerdo con los datos obrantes hasta el momento en este
Servicio D. ASIER AGOTE VAQUERIZA, con número de DNI
72.416.447, cumple con sus obligaciones fiscales formales.

Y para que conste, expido la presente certificación, a petición

del interesado, a los efectos oportunos.

Donostia-San Sebastián, a 24 de Noviembre de 1992.

5.1 ARIKETA: euskaratu egiaztagiria

6. Eraskina

EGIAZTAGIRIETAN GEHIEN ERABILTZEN DEN FRASEOLOGIA

A. ZENBAIT EGIAZTAGIRIREN IZENBURU.

A.1. Erroldatze-egiaztagiria / ziurtagiria.

A.2. Herrikide-egiaztagiria / ziurtagiria.

A.3. Bertaratze-egiaztagiria / ziurtagiria.

A.4. Ikasketa-egiaztagiria / ziurtagiria.

A.5. Familia ugariaren egiaztagiria / ziurtagiria.

B. EGIAZTATZAILEAREN NORTASUNA AGERTZEKOAK.

B.1. Nik, Miren Ortega Callejak, Gazeokoko idazkariak, honako hau

EGIAZTATZEN DUT:

B.2. Gazeoko udal-idazkaria naizen aldetik, nik, Miren Ortega

Callejak, EGIAZTATUA:

B.3. Nik, Miren Ortega Callejak, Kontabilitate zerbitzuburua naizen

aldetik(naizenez), honako hau EGIAZTATZEN DUT:

B.3. Nik, Miren Ortega Callejak, zerbitzuburuaren izenean,

honako hau EGIAZTATZEN DUT:

B.4. Nik, Miren Ortega Callejak, zerbitzuburua ordezkatuz, honako hau

EGIAZTATZEN DUT:

B.5. Nik, Miren Ortega Callejak, Gazeoko idazkaria naizen honek,

honako hau EGIAZTATZEN DUT:

B.6. Nik, Miren Ortega Callejak, Gazeoko idazkaria naizenak, honako

hau EGIAZTATZEN DUT:

C. EGIAZTAPENAREN ITURRIAK AIPATZEKOAK.

C.1. ... udal honetako biztanle-erroldaren arabera, ...

C.2. ... idazkaritza honetako agiriak azterturik, ...

C.3. ... idazkaritza honetako agiriak aztertu ondoren ...

D. HERRITARRAREN DATUAK AGERTZEKOAK.

D.1. Eskema bidez:

Eskatzailea: Olatz Intxaurraga Go¨i

Helbidea: Senpere 32, 2.a

ENA: 72.322.788

Lanbidea: abokatua

Adina: 45 urte

Jaioterria: Oion

Egoera zibila: ezkondua

D.2. Eskema erabili gabe, NOR kasuan.

... honako hau EGIAZTATZEN DUT:

Udalerri honetako biztanle-erroldaren arabera eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza honetan ditudan agiriak azterturik, Olatz Intxaurraga Go¨i andrea, 45 urtekoa, Gazeon jaioa, abokatua, ezkondua eta 72.322.788 zenbakiko ENA duena, udalerri honetako herritarra izan eta Senpere kalean, 32, 2.ean bizi dela.

D.3. Eskema erabili gabe, NORK kasuan.

... honako hau EGIAZTATZEN DUT:

Udalerri honetako ondasun erroldaren arabera eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza honetan ditudan agiriak azterturik, Olatz Intxaurraga Goñi andrea, 45 urtekoa, Gazeon jaioa, abokatua, ezkondua eta 72.322.788 zenbakiko ENA duenak ondasunik ez duela.

D.4. Eskema erabili gabe, NOR eta NORK kasuak daudelarik.

... honako hau EGIAZTATZEN DUT:

Udalerri honetako biztanle-erroldaren arabera eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza honetan ditudan agiriak azterturik, Olatz Intxaurraga Goñi andrea, 45 urtekoa, Gazeon jaioa, abokatua, ezkondua eta 72.322.788 zenbakiko ENA duenak, udalerri honetako herritarra izan, Senpere kalean, 32, 2.ean bizi, eta lau seme-alaba dituela.

E. BAIEZTAPENAK EDO EGIAZTAPENAK EGITEKOAK.

E.1. ... Senpere kaleko 23, 3.ean bizi eta udalerri honetako herrikidea dela.

E.2. ... ondasunik ez duela.

E.3. ... Jon Alonsok, herri honetan bizi izan den denboran, jokabide zuzena izan duela.

E.4. ... Haritz Manterola Artola jauna udal honetako biztanle-erroldan zerrendaturik dagoela.

F. ZEHAR ETA ZUZENEKO ESTILOZ EGITEKOAK.

F.1. Zuzeneko estiloz:

... honako hau EGIAZTATZEN DUT:

udal honetako biztanle-erroldan zerrendaturik dagoELA.

F.2. Zehar-estiloz:

Udal honetako idazkaria naizen honek EGIAZTATUA:

bildutako txostenen arabera, ondoko datuak dituena bere gurasoekin batera bizi da.

G. EGIAZTAPENA AGIRIAN GELDITZEN DELAKO ESALDI ZENBAIT:

G.1. Honela jasota gera dadin izenpetzen dut egiaztagiri hau.

G.2. Honela izenpetzen dut Oionen, mila bederatziehun eta laurogeita hamabiko azaroak hogeita lauean.

G.3. Honela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, izenpetzen dut agiria alkateak agindu eta ontzat emanik, ...

G.4. Eta horrela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, egiaztagiri hau luzatu eta izenpetzen dut, interesatuak hala eskaturik eta alkateak agindu eta ontzat emanik.

7. Zuzenketak

1.3. ARIKETA: hutsuneak bete (zuzenketa)

Gazeoko Udala

EGIAZTAGIRIA

NIK, Miren Ortega Callejak, herriko idazkariak, honako hau
EGIAZTATZEN DUT:

Jone Albistegi Adunak herri honetako Txindoki 1 zenbakiko etxe azpian arrandegi bat eraikitzeko asmoz egindako baimena-eskaerari EZ DIOLA inork ere eragozpenik jarri.

HORI GUZTIA agerian egon dadin eta behar diren ondorioak

izan ditzan, egiaztagiri hau luzatzen dut, alkatearen ONIRITZIZ, Gazeon, mila bederatziehun eta laurogeita bederatziko urtarrilaren hemeretzian.

o.e.

ALKATEAK IDAZKARIAK

1.4. ARIKETA: bilatu sinonimoak (zuzenketa)

1.4.1.

Erakitzeko asmoz:

Eraiki ahal izateko

Eraikitzearren

Zabaltzeko

1.4.2.

Eragozpenik:

Trabarik

Oztoporik

Arazorik

1.4.3.

Hori guztia:

Esandakoa

Azaldutakoa

1.4.4.

Agerian egon dadin:

Jasota gera dadin

Erasota izan dadin

1.4.5.

Luzatzen dut:

Izenpetzen dut

Sinatzen dut

1.4.6.

Alkatearen oniritziz:

Alkatearen baimenaz

Alkatearen onespenaz

1.5. ARIKETA: aukeratu zuzena (zuzenketa)

1.5.1. Nork egiaztatzen du?

b) Idazkariak.

1.5.2. Zeri ematen dio oniritzia alkateak?

b) Miren Ortega Calleja herriko idazkaria dela.

1.5.3. Zer da egiaztagiria?

a) Gertaera, erabaki, idazti eta abarren aitorpen ofizial eta idatzizkoa.

1.5.4. Zer esan nahi du o.e. laburdurak?

b) Egiaztatutakoari "oniritzia" ematen diola izenpetzen duenak.

1.6. ARIKETA:bete hutsuneak (zuzenketa)

Gazeoko Udala

HERRIKIDE EGIAZTAGIRIA

Gazeoko udal-idazkaria NAIZEN ALDETIK, nik, Miren Ortega Callejak,
EGIAZTATUA:

Udal honetan indarrean dagoen Biztanleen Udal-Errolda eta, HALABER, nire ardurapeko Idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik, ondoko datuak dituen pertsona udalerri honetako HERRIKIDEA da.

Izen-deiturak:

Jaioterria:

Egoera zibila:

Lanbidea:

Honela izenpetzen dut Gazeon, mila bederatziehun eta laurogeita hamabiko azaroaren hogeita lauean.

o.e.

ALKATEAK IDAZKARIAK
1.7. ARIKETA:bilatu sinonimoak (zuzenketa)

1.7.1.

Naizen aldetik:

Naizenez

Naizen honek

Naizela eta

1.7.2.

Indarrean dagoen:

Indarrean dirauen

1.7.3.

Halaber:

Era berean

Aldi berean

1.7.4.

Txostenak azterturik:

Txostenen arabera

Txostenetan jasotakoa kontuan hartuz

2.2. ARIKETA: berridatzi egiaztagiria (zuzenketa)

Gazeoko Udala

HERRIKIDE EGIAZTAGIRIA

Izen-deiturak:

Jaioterria:

Egoera zibila:

Lanbidea:

ENA:

Herriko idazkaria naizen aldetik, Udal honetan indarrean dagoen biztanleen udal-errolda eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik, nik , Miren Ortega Callejak, goian aipaturiko datuak dituen pertsona udalerri honetako herrikidea dela EGIAZTATZEN DUT.

Honela jasota gera dadin izenpetzen dut agiria.

Gazeo, 1993ko abenduak 11

o.e.

ALKATEAK IDAZKARIAK
2.3. ARIKETA: berridatzi egiaztapena (zuzenketa)

Herriko idazkaria naizen aldetik, udal honetan indarrean dagoen biztanleen udal-errolda eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza honetan dauden txostenak aztertu ditut.

Ikusitakoaren arabera, nik, Miren Ortega Callejak, goian aipaturiko datuak dituen pertsona udalerri honetako herrikidea dela EGIAZTATZEN DUT.

2.4. ARIKETA: berridatzi egiaztagiri-zatia (zuzenketa)

Gazeoko Udala

ONDASUNIK EZAREN EGIAZTAGIRIA

Eskatzailea:

Helbidea:

ENA:

Lanbidea:

Herriko udal-idazkaria naizen aldetik, Udal honetan indarrean dauden honako errolda hauek begiratu ditut:

-Biztanleen udal-errolda.

-Jarduera ekonomikoen gaineko errolda.

-Onibarren gaineko zergaren errolda.

Ikusitakoaren arabera, goian aipaturiko herritarra ez dela agiriotan zergadun agertzen, eta zerga horiek direla eta, ez duela ezer ordaintzen
EGIAZTATZEN DUT.

2.5. ARIKETA: berridatzi egiaztagiri-zatia (zuzenketa)

HERRIKIDE EGIAZTAGIRIA

Nik, Itziar Galarraga Etxeberriak, Luluagako idazkaria naizenez, honako hau EGIAZTATZEN DUT:

Udalerri honetako biztanle-erroldaren arabera eta, halaber, nire arduapeko Idazkaritza honetan ditudan agiriak azterturik, Olatz Intxaurraga Goñi anderea, 45 urtekoa, Oionen jaioa, abokatua, ezkondua eta 72.322.788 zenbakiko ENA duena, Udalerri honetako herritarra izan eta Senpere kalean, 32, 2.ean bizi dela.

3.1. ARIKETA: asmatu izenburua (zuzenketa)

3.1.1. "... herri honetan erroldatuta dagoela EGIAZTATZEN DUT."

Erroldatze-egiaztagiria / ziurtagiria.

3.1.2. "... goian aipatutako datuak dituen pertsona udalerri honetako herrikidea dela EGIAZTATZEN DUT."

Herrikide-egiaztagiria / ziurtagiria.

3.1.3. "... eskatzailea adingabeko seme-alabekin batera bizi dela EGIAZTATZEN DUT."

Bizikidetasun-egiaztagiria / ziurtagiria.

3.1.4. "... eskatzaileak ondasunik ez duela EGIAZTATZEN DUT."

Ondasunik ezaren egiaztagiria / ziurtagiria.

3.1.5. "... herritarrak Familia Ugariaren Onuradun Titulua erakutsi duela EGIAZTATZEN DUT."

Familia ugariaren egiaztagiria / ziurtagiria.

4.1. ARIKETA: euskaratu egiaztatzailearen nortasuna (zuzenketa)

4.1.1.

Yo, Miren Ortega Calleja, como Jefe de la Secci½n de Contabilidad,

CERTIFICO:

Nik, Miren Ortega Callejak, Kontabilitate zerbitzu-burua naizenez, honako hau EGIAZTATZEN DUT.

4.1.2.

Yo, Miren Ortega Calleja, por delegaci½n del Jefe de Servicio,

CERTIFICO:

Nik, Miren Ortega Callejak, zerbitzuburuaren izenean, honako hau EGIAZTATZEN DUT.

4.2. ARIKETA: aldatu estiloz (zuzenketa)

Nik, Miren Ortega Callejak, herriko idazkariak, honako hau EGIAZTATUA:

Jone Albistegi Adunak herri honetako Txindoki 1 zenbakiko etxe azpian arrandegi bat eraikitzeko asmoz egindako baimena-eskaerari ez dio inork ere eragoz-penik jarri.

4.3. ARIKETA: aldatu estiloz (zuzenketa)

Gazeoko udal-idazkaria naizen aldetik, nik neuk, Miren Ortega Callejak, honako hau EGIAZTATZEN DUT:

Udal honetan indarrean dagoen biztanleen udal-errolda eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik, ondoko datuak dituen pertsona udalerri honetako HERRIKIDEA dela.

4.4. ARIKETA: zuzendu okerrak (zuzenketa)

ZIURTAGIRIA

Nik, Miren Ortega Callejak, herriko idazkariak, honako hau ZIURTATZEN DUT:

4.5. ARIKETA:euskaratu egiaztagiria (zuzenketa)

a) (... EGIAZTATZEN DUT:) Elena Sagasta Urrutia udal honetako funtzionaria izan eta arkitektu-lanetan aritzen dela.

b) (... EGIAZTATZEN DUT:) Elena Sagasta Urrutia udal honetako funtzionaria dela, arkitektu-lanetan.

c) (... EGIAZTATZEN DUT:) Elena Sagasta Urrutia udal honetako funtzionaria dela eta arkitektu-lanetan diharduela.

5.1. ARIKETA: euskaratu egiaztagiria

Gipuzkoako Foru Aldundia
Haziendako Zuzendaritza Nagusia

BETEBEHAR FISKALEN EGIAZTAGIRIA

Nik, Marta Arruabarrena Gilek, Tributu Kontabilitateko arloburuak, zerbitzuburuaren ordez, honako hau EGIAZTATZEN DUT:

Une honetan zerbitzuan dauden datuen arabera, ASIER AGOTE VAQUERIZAk, 72.416.447 zenbakiko ENA duenak, bere betebehar fiskalak betetzen dituela.

Interesdunak eskaturik, agiri hau izenpetzen dut hala jasota gera dadin.

Donostia-San Sebastian, 1992ko azaroak 24