IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
ESTILO ARAZOAK


AURKIBIDEA


Sarrera

Administrazio hizkera
Ezaugarriak
Erronka: kalitatea
Estilo-arazoak

HAINBAT ARAZO

Betelanak: putz eta putz, mezuak huts

Perifrasiak: ez hitz bitan esan bakar batean esatekoa

Nominalizazioa: eman haizea aditzari

Egitura pasiboak ez du mezua aktibatzen

Ezezko esaldia, baiezkoa baino ilunagoa

Perpaus txertatuak: irakurketa oztopo-lasterketa denean

Ez pilatu aposizioak

Atzerakarga: ez zamatu esaldia
Erlatibozko esaldien kasua
Lexikoa: kontuz erabili hitzak!
Hitz desegokiak baztertu
Hitz ez-adostuak laga, ulertzean bat egiteko
Polisemia: esanahiak bi, gaizki-ulertuak hamabi
Hitz ezagunena erabili, guztiok ulertuko badugu
Ohikoak ez diren hitzak: jatortu nahi, testua arroztu bai
Hizkera sexista baztertu
Kalkoak: itxurak iruzur
Gerundioa: zaindu euskararen sena

Puntuazioa lagun
Koma
Puntu eta koma
Puntua
Bi puntuak
Galdera eta harridura marka
Parentesi eta marra luzeen erabilera
Ariketen soluzioak

BIBLIOGRAFIA

 

estilo arazoak

 sarrera
Administrazio hizkera

Gure administrazioetan, erdarak izan dira —eta oraindik ere badira— nagusi. Eremu horretan, aspaldi hartu zioten aurrea (—baita lekua ere)— auzo-hizkuntzek euskarari, eta aspaldikotasun horrek aukera eman die baliabide ugari sortzeko, baita arlo horretako hizkera berezitua garatzeko ere.

Euskarak, ordea, arlo horretan sarberria denez, tradizio urria dauka eta, gainera, ez behar bezain ezaguna. Areago, hizkuntzaren corpus-aren normalkuntzan urrats handiak eman badira ere, ezin esan guztiz normalizatuta dagoenik, hainbat gauza lotu eta finkatu gabe daude eta. Hortaz, hutsune asko Hutsune asko ditu oraindik ere. Eta hutsune horiek betetzeko, arazo eta zalantza frankori erantzun behar dioasko topatzen ditu egunero euskaraz lan egin behar duen administrazioko langileak.

Ezaugarriak

Kontuan hartzekoa da administrazioarena oso hizkera formala dela, eta honako ezaugarri nagusi hauek dituela: zehaztasuna, argitasuna eta zuzentasuna. Ezaugarri horiek arazo bihurtzen dira gurean, gure hizkuntzaren —eta gure hiztun gehienen— egoera dela eta.

Zuzentasuna

Administrazio hizkera, hizkera berezitu guztiak bezala, estandarraren gainean oinarritu eta eraikitzen dira. Euskararen corpus-aren normalkuntzan urrats handiak eman badira ere, ezin esan guztiz normalizatuta dagoenik, hainbat gauza lotu eta finkatu gabe baitaude. Areago, erabaki asko oraindik ere guztiz gizarteratu gabe daude; hau da, tarte luze-luzea dago erabakiak hartzen direnetik euskaldun arruntak (filologo, irakasle, euskara teknikaria edo itzultzailea ez denak, esan nahi dugu) bereganatzen dituen arte.

Zehaztasuna

Aurrekoari lotuta dugu terminologiaren arazoa. Hainbat termino-eta finkatu eta normalizatu gabe daudelanez, zaila da mezua ematea, administrazioan behar den zehaztasunaz; are zailagoa hartzaileak ondo ulertzea. Zer dela eta? Bada, termino asko oso berriak dira eta hiztunak ez ditu oraindik bere egin. Edota kontzeptu bera adierazteko aldaera asko daude, eta ez dituzte beti ñabardura berberak adierazten.

Argitasuna

Ospe txarra dute administrazioko testuek: ulerkaitzak, jatortasunik gabeak … Euskaraz sortuak barik, itzulpenak dira euskarazko administrazio idazkiak hein handi batean gehienak: batzuetan, jatorrizko testua erdaraz dagoelako; baina, besteetan, testua euskaraz bakarrik idatzita egon arren, erdaraz pentsatua izan delako. Zer dela eta? Tradizio handirik gabe, eredu estandarrik gabe, erdaraz oso finkatuta dauden esamoldeak eta fraseologia euskaratzerakoan, buruhauste eta denbora gutxien eskatzen omen duen jokabidea hartu ohi dugu: eskura dugun erdararen estilobidea imitatzea. Eta ez bakarrik erdaraz zuzen dagoena, baita oker dagoena ere bai. Ondorioak , begibistan: testu korapilatsuak, ilunak, naturaltasunik gabekoak.
Erronka: kalitatea

Hizkuntza normalizatuagoa duten administrazioetan kexu dira beren hizkuntzaren kalitateaz. Horregatik, guk ere beste horrenbeste egin beharko genuke geureaz; beste horrenbeste, edo askoz gehiago, zeren geure hizkuntzaren autonomiberezkotasuna bainoeta kalitatea jokoan baitaude baldin eta, geure hizkuntzaren baliabideetara jo beharrean, errazkeriaz auzokoaren berdin-berdina egiten badugu.
Ezin dugu ahaztu hizkuntza bakoitzak berezko bideak dituela informazioa esaldi modu egokietan antolatzeko eta esaldi horietako elementuak han edo hemen kokatzeko. Aldiz, hizkuntza baten hiztunentzat arrotzak diren bideak, edo berezkoak ez direnak, hautatzen baditugu, irakurleak nekez ulertuko du testua, urrun ikusiko du bere ohiko hizkeratik. Euskarazko testua bazter utzi eta aise lerratuko da ondoko zutabeko hizkuntzara…
Estilo-arazoak

Asko eta mota askotakoak dira euskaraz idaztean agertzen diren estilo-arazoak. Liburu ederra eta mardula osa liteke, handik eta hemendik adibideak hartuta kasuistika osoa luze-zabal emateko. Tamalez, orrialde hauek ez dute horrelako asmorik, ezta luzerarik ere. Administrazioko idazkigintza dugu aztergai eta, horregatik, sarrien agertzen diren arazoen erakusleihoa eskaini besterik ez dugu egingo.
Ondoren plazaratuko ditugun arazo eta adibideak aztertu aurretik, ohartxo bat egin nahi genizuke, irakurle: arazo askok, banan-banan eta soil-soilean hartuta, ez dute arazo direnik ere emango, beharbada. —Bada, esaldi hori ondo dagoela uste dut nik; Euskaltzaindiak, behintzat, ez du txartzat jotzen!— esango du urliak; —Lerro bateko esaldi hori, iluna? — harrituko da sandia; —Hori ez da administrazioko estilo jasoa!— oldartuko da berendia.

Argi dezagun bidea, hasi baino lehen estropozuka ibil ez gaitezen:

Batetik, hemen ez gara gramatika-zuzentasunaz arituko. Harantzago egin dugu. Esaldi bat zuzena izan arren, ulergaitza izan daiteke: esaterako, 20 lerroko erlatibozko esaldi bat, joskera-injinerutzako maisu-lana izan arren, ez du inortxok ulertuko, naturak hautatutako gutxi batzuek izan ezik. Hemen, testuak eta testu barruko esaldiak argiago emateko bide eta bide-zidor batzuez arituko gara. Jakina, guk proposatutakoak ez dira denon gogoko izango; hala ere, gustura hartuko ditugu bestelako bideak, komunikazioa eta idazkiak argiagotuko badituzte.

Bestetik, estiloaz ari gara; hau da, norberaren idazkerari ukitu berezia ematen dion horretaz, idazki bat halako egoera batean edo bestean egokia dela erakusten digun horretaz. Bide batzuk erabilita zein erabili gabe, besteak errepikatuaz, estilo bat agertzen dugu. Kontua ez da zelan egiten dugun esaldi soila, baizik eta, testua osatzean, erabiltzen ditugun esaldi eta esaera moten arteko oreka; hots, testuari kolore bat emateko erabiltzen ditugun bideak. Hortaz —hona hemen aurretik iragarri duguna— banan-banan eta soil-soilean hartutako egitura edo esamolde itxuraz kaltegabea, arazo bihur daiteke testu batean, behin eta berriz errepikatuta testua astundu eta trabatu egin dezake eta.

Irakurgarritasuna (idatzizkoaren ulergarritasuna) azpimarratu nahi dugu, berak gidatuko baititu hizkera argiaren bidetik eman behar ditugun urratsak. Izan ere, iraganekotzat jotzen dugu administrazioaren ohiko antilingua, ustezko maila jaso bat ematearren azalpen sinpleena ere itxuragabetu eta nahaspilatzen duen kriptohizkera.

Psikolinguistikak ikerketa ugari egin ditu mende honetan, irakurgarritasuna errazten duten eragingarrien bila. Saio horien ondorioz, honako bide hauek erabiltzea aholkatzen dute adituek:

aukeran, hitz laburrak eta ezagunak
esaldi laburrak
hizkera konkretua, abstraktuaren ordez
esaldian informazioa aurreratzen duten egiturak
errepikapenak, neurriz, kohesioa indartzeko
testu-antolatzaileak
aditza leku logikoan
tipografia aberatsa: zenbakiak, letra lodia, etzana…

Horietaz gain, hizkera argiaren aldekoen hainbat gomendio ere erantsi nahi ditugu:

Diseinatu idazkia era funtzional eta argian.
Egituratu lerroaldeak.
Eman adibideak, egoera ulergarriekin.
Erabili tipografia, zentzuz eta argi hierarkizatuta.
Egokitu hizkera maila hartzaileari eta gaiari.

Kontuan hartu komunikazio-zailtasunak mesfidantza sortzen duela eta administrazioa herritarrarengana hurbiltzeko ahalegina oztopa dezakeela. Eta ez ahaztu: gure lanerako ere oztopo izan daiteke; izan ere, denbora luzetxoa eman ohi da sortutako zalantzak eta gaizki-ulertuak zuzentzen.
Baliteke proposatu ditugun bideak inork gogoko izan ez eta bestelakoak eskaintzea: prest gaude ekarpen guztiak aztertu eta zabaltzeko, gure idazkien kalitatea hobetuko bada.


estilo arazoak

 hainbat arazo
Betelanak: putz eta putz, mezuak huts

Askotan, testua dotore jantzi nahirik, esaldiak puztu, luzatu eta trinkotzeko ohitura izan ohi daugu. Erdarazko estiloari jarraiki eta ustezko maila jaso baten bila, gora-behera eta handik hona ibili ohi gara esaldian barrena eta, sarritan, testua puztu egiten dugu informazio berririk ematen ez duten osagarriekin. Horren ondorioz, xedezko zehaztasuna eta dotorezia hura lortu beharrean, testu korapilatsu bezain ilunak sortzen ditugu. Ez dugu horrela, ez, dotorezia topatuko; bai, ordea, argitasuna begi-bistatik galduko. Apaingarriz jantziko dugu esaldia; baina, horrela, gure testuen helburu nagusia erantziko diogu: ideiak argi azaltzea. Horrela, apaingarriekin irakurlea erakarri beharrean, litekeena da kontrakoa gertatzea: irakurlea uxatzea.

Ondoko testua adibide gisa erabiliko dugu. Testu luzeago baten zatia da, iritzi artikulu edo egunkari baten zuzendariarentzako gutunaren sarrera, hain zuzen ere. Sarrera baten helburuen arabera, adierazi beharko genuke zein gai jorratuko dugun baita zein arrazoik bultzatu gaituen idaztera. Eta ez ahaztu sarreraren beste helburu bat irakurlea irakurtzen animatzea dela; baina


Azken bolada honetan, edozein egunetan, mota guztietako komunikabideetan gure herriarentzat zama larria den langabeziari buruzko hainbat aburu eta iritzi agertu direla ikusirik —eta guzti-guztiak begirunez entzutea merezi dutelarik—, langabeziari aurre egiteko neurriak ahaztu gabe, gure sailaren hausnarketak eta gogoetak agertzea ere komenigarria ez ezik, beharrezkoa, areago, ezinbestekoa ere delakoan, egunkari honetan argitaratzen diren artikuluetako baten bidez gure gai lazgarri honetarako jarrera eta jitea helarazi nahi dut zuregana.

Ikusten denez, idazlea jirabiraka dabil, hainbat ideia errepikatuz, zioa, nahiak eta gaia nahastuz. Eta ez hori bakarrik, zazpi lerroko esaldi bakarrean mendeko perpaus ugari sartu duela, irakurketa zangotrabatu ere egin du. Ez ote litzateke hobe izango ideiak esaldi txikiagotan bildu eta errepikakeriak saihestuko bagenitu? Esaterako:

Azkenaldi honetan, langabeziari buruzko iritziak sarri agertu dira komunikabideetan. Ezin ukatu iritzi guztiak entzutea merezi duela; ezinbestekoa da, arazo larria baita gure herrian. Horregatik, gure sailaren hausnarketak ere ekarri nahi ditugu orrialde hauetara, gure sailaren jarrera agertzeko, baita langabeziari aurre egiteko zein neurri hartu edo proposatu ditugun.
Ez dirudi zaila denik; kontua da argi edukitzea zer esan nahi dugun eta egoki antolatzea, amankomuneko ideiak esalditan bilduz eta esaldien artean lotura logiko egokiak agertuz, gehiegizko betegarriak bazter utzita. Jarraian, gure testuak arintzeko eta argiro emateko hainbat aholku emango dizkizugu, administrazioko idazkiak puzten eta trakesten dituzten hainbat arazo identifikatzen laguntzeko.

Perifrasiak: ez hitz bitan esan bakar batean esatekoa

Askotan, erdaraz ere baztertu nahi den ohiturari atxikita, behar ez diren perifrasiak egiten ditugu, aditz soila erabili beharrean. Esan gabe doa perifrasia ez dela gaiztoa per se, hots, ez dela berez txarra: batzuetan baliagarriak izan daitezke, larregi errepikatzen diren hitzak saihesteko, esaterako. Hala ere, perifrasia erabiltzeko gehiegizko joera erakusten dugu administrazioko idazkietan, testuari maila jasoa eman nahian; baina, horrela, beharrik gabe luzatzen ditugu esaldiak, eta mezua azkar jasotzea oztopatzen dugu sarritan:

Helburua lortu ahal izateko aukera izan dezagun beharrezkoak diren baldintzak aztertu beharko ditugu.

Helburua lortzeko behar diren baldintzak aztertu beharko ditugu.


Sarritan, informazio berririk eman ez eta behar ez diren errepikapenak egiten ditugu:

Kultur Arloak ekingo dio partaideen arteko koordinazio-lanari.

Kultur Arloak koordinatuko ditu partaideak.

Foru Aldundia arduratuko da kudeaketa-lanaz.

Foru Aldundia arduratuko da kudeaketaz.

Foru Aldundiak kudeatuko du.

Foru Aldundia izango da kudeatzailea.

Bestaldetik, badirudi hainbat aditzen lotsa garela: antza denez, nahiago ditugu honako hauek…

Udalbatzak biltzeari ekin dio.
Bildutako guztien aurkako botoekin baztertuta suertatu zen proposamena.
Herritar guztien artean, diru bilketa burutuko da.

…hurrengo hauek baino:

Udalbatza bildu zen.
Bildutako guztien aurkako botoekin baztertu zen.
Herritar guztien artean, dirua bilduko da.
Nominalizazioa: eman haizea aditzari

Administrazioan bakarrik ez, kazetaritzan eta zientzian ere estilo nominalerako joera handia dago. Ez diogu zeharo baztergarria denik; aitzitik, baliagarria da testuari objektibitate, inpertsonaltasuna eta halako maila jasoa edo eman nahi badiogu.

Baina — ai, baina! — gehiegikerian erortzen gara maiz. Kontua da, sarriegi, beharrik gabe jotzen dugula estilo honetara (eta honetara bakarrik). Ordaina: idazki gehienak berdinegiak eta hotzegiak dira; fraseologia-eta erdararen morroi: dela eta, euskararen berezko estilobideak jorratu beharrean, erdararen morroi izaten gara, inertziagatik edo. testu ilunak direnez,edo; testu ilun eta astun hauek irakurtzeko abiada motelarazi egiten da:...

Korporazioa eratzeko egiten den bilera berean egiten da Alkatearen aukeratzea ere...

Korporazioa eratzeko egiten den bilera berean aukeratzen da alkatea.

Izangaien hautaketarako irizpide subjektiboen erabilpenaren salaketa egin dute langileen ordezkariek.

Izangaiak hautatzeko irizpide subjektiboak erabili direla salatu dute langileen ordezkariek.

Itxumendiko iturriaren ur-probetxamenduari buruzko hitzarmena.

Itxumendiko iturriko urak ustiatzeko hitzarmena.
3. pertsona
Egitura pasiboak ez du mezua aktibatzen

Esaldi pasiboen alde txarra: informazio gutxiago ematen dute, askotan ez delako argi gelditzen subjektua zein den; luzeagoak izaten dira eta erritmoa moteldu egiten dute. Hori dela eta, esaldi aktiboak erabiltzea hobesten da, argiago uzten baitute subjektua eta objektuaren arteko erlazioa.

Horretaz gain, badirudi gaztelaniak, berez, joera handia eta bide erraza daukala egitura pasiboetarako. Euskarak, ordea, egitura aktiboak onartzen ditu errazago, nahiz eta subjektua zein den agertu ez, bigarren adibidean gertatzen den bezala.

Arartekoaren legea Legebiltzarraren atzoko bilkuran onartua izan da.

Legebiltzarrak Arartekoaren Legea onartu du, atzoko bilkuran.

Aurtengo aurrekontuak eztabaidatuak izan dira gaurko bileran.

Gaurko bileran aurtengo aurrekontuak eztabaidatu dituzte.
Ezezko esaldia, baiezkoa baino ilunagoa

Komenigarria da esaldiak baiezkoan jartzea. Errazago ulertzen dira, informazio gehiago ematen dute eta; aldi berean, alde positiboa eta egin daitekeena azpimarratzen dute:. Gainera, ezezko esaldi asko elkarren segidan jarriz gero, irakurlea nahastuko dugu eta, ziurrenik, behin baino gehiagotan irakurri beharko du gure idazkia, mezua argi eta garbi ulertzeko.

Ikusten denez,ulertuko badu. Ikus, bestela, ondoko esaldia:

Ez dugu uste lanpostuan 4.HE ez dutenak ezin direnik azterketara aurkeztu.
Honelako esaldietan, zaila da jakitea zer uste dugun, baita nortzuk aurkez daitezkeen ere. Behin baino gehiagotan irakurrita, bai, baliteke; baina behar bezalako testu batean ez genuke horrelakorik egin beharko, hots, behin irakurrita nahikoa izan beharko genuke esaldi bat behar den moduan ulertzeko. Uste duguna baiezkoan azalduta, argiago ulertuko da zer nahi dugun:

Honelakoak irakurrita, zaila da jakitea zer uste dugun baita nortzuk aurkez daitezkeen ere (ez bada behin eta berriz irakurrita, baina behar bezalako testu batean ez da horrelakorik gertatu behar). Zer uste dugun baiezkoan azalduta, argiago ulertuko da zer nahi dugun:

Uste dugu 4.HE ez dutenak ere azterketara aurkez daitezkeela.

Antzeko arazoa dugu ondorengoan:

Gure sindikatua ez da izan kalte ekonomiko handiaren kontzeptu barruan sartzen ez ziren fakturak ez onartzearen aldeko.

Esaldian ezezko asko daudenean, hobe da zer nahi dugun azaltzea, zer ez dugun nahi baino, informazio gehiago ematen baitiogu hartzaileari.

Gure sindikatuak kalte ekonomiko handiaren kontzeptu barruan sartzen ez ziren fakturak onartzea nahi zuen.

Erreparatu hurrengo esaldiari; ikusten denez, ezezko galderak eginez gero, ez dago argi zeri esan behar diogun baietz edo ezetz:

Ez al diezu zure seme-alabei behar beste denbora eskaintzen? bai ¨ ez ¨

Baiezkoan emanda, argiagoa izango da galdera:

Zure seme-alabei nahi baino denbora gutxiago eskaintzen diezu? bai¨ ez¨
Perpaus txertatuak: irakurketa oztopo-lasterketa denean

Hasteko, esan dezagun zer den esaldia: prosa periodoa, joskera eta semantika aldetik autonomoa dena eta puntuazio gogorrez (puntua, harridura…) zein semigogorrez (puntu eta koma, bi puntuak…) bereizia.

Oso normala izaten da, administrazioko idazkietan, esaldi luze bakarreko lerroalde potoloak aurkitzea. Eta are normalagoa, zoritxarrez, testu horiek behin baino gehiagotan irakurri beharra, mezua ulertu ahal izateko.

Ez da harritzekoa; psikolinguistikako hainbat ikerketek erakutsi dutenez, gure oroimenak 15 hitz gorde omen ditzake, batez beste, jasotako hurrenkera berean epe laburrean; hortik gora gainezka egiten omen du buruak, jasotako informazioak nahastu eta haria galtzeko arriskua sor daiteke eta.

Eta arriskua handiagoa da gurea bezalako hizkuntzetan, euskaraz aditza edota esaldien arteko loturak perpausaren amaieran kokatu ohi baititugu. Hori dela eta, erdarak iustaposizioa erraz onartzen duen arren, badirudi euskarak koordinazioa eskertzen duela.

Horregatik, esaldi laburragoak erabiltzea gomendatzen da estilo-liburu guztietan; gutxi gora-behera, 20 hitzekoak edo hiru lerrokoak. Espainiako MAPek ere (Ministerio para las Administraciones Públicas), administrazioko estilo-liburuan, gehiegizkotzat jotzen ditu 20-30 hitzeko administrazioko esaldiak.

Baina horrek ez du esan nahi esaldi hiperlaburretara edonola jo behar dugunik, baina. Ez horixe: lotura logikorik agertu barik, nekezago gogoratzen da esaldi laburra, mezua osatzen duten informazio guztiak banan-banan gorde behar ditugu eta, errege godoen zerrenda baten modura.

Zure idatzia jaso ondoren, non azaltzen dizugu Bidezaingo Lurralde Zerbitzuak emandako isun jakinarazpenak ez zuela "Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legea"-ren 8.2. artikuluan ezarritakoa betetzen, jakinarazpenean Euskal Autonomi Erkidegoko hizkuntza ofizial biak erabiltzen ez zirelako, jakinarazten dizugu Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritza honen nahia lege horretan ezartzen dena betetzea denez, zuk jaso duzun jakinarazpenak ez daukala beste iturririk izapideketan suertatu den ustegabeko akatsa baino.

Zure idatziaren bidez adierazten diguzunez, Bidezaingo Lurralde Zerbitzuak emandako isun jakinarazpenak ez du legeria betetzen.

Antza denez, eta legeak adierazten duenaren aurka, jakinarazpenean ez ziren erabili Euskal Autonomi Erkidegoko hizkuntza ofizial biak. (1)

Gertatuak gertatu, jakinarazi nahi dizugu Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritza honen nahia legea betetzea dela, baina, hala ere, tramitazioan ustegabe sortu zen akats batengatik bidali genizun jakinarazpen hura.

(1).- Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legea (8.2. artikulua)
Ez pilatu aposizioak

Aposizioz beteriko erdal testuak ikusten ditugunean, bekatu berean erori izaten gara testu horiek euskaratzean. Leku desegokian aurkitu ohi ditugu aposizio horiek, ahaztu egiten baitugu mezua modu naturalagoan eman dezakegula, jatorrizko testuaren egiturari atxiki barik ulergarritasunaren alde jokatzen badugu.

Horren adibide askotxo izaten ditugu lege, dekretu, agindu eta abarren izenburuetan:

Agindua, 1994ko maiatzaren 2koa, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuarena, martxoaren 17ko 70/1993 Dekretuaren bidez (1993ko martxoaren 28ko EHAA) eta hori garatzeko 1993ko ekainaren 15ean emandako Aginduaren (1993ko uztailaren 3ko EHAA) eta 1993ko urriaren 11ko Aginduaren bidez (1993ko urriaren 20ko EHAA) araututako dirulaguntzak jasoko dituztenen zerrendak argitaratzen dituena.
Testu horretan benetan larria da arazoa, bertan ikusten denez, sei aposizio, sei, baitaude esaldi bakarrean. Administrazioko idazki askotan bezala, erdarazko testuaren egiturari orpoz orpo atxikita, erruz atera ohi zaizkigu honelakoak. Lan honetan, gogaitzeraino esango dugu hizkuntza bakoitzak badituela konexio eta kohesioa emateko egitura eta baliabide propioak, hiztunarentzat naturalak-edo direnak, eta horiexen arabera antolatu behar direla mezuaren osagarriak.

Gaztelaniak errazagoa du menpeko esaldi luzeak egitea; euskarak, ordea, ez: perpausen arteko loturak esaldiaren bukaeran joan ohi direnez, ulerkaitz bihurtzen dira menpeko esaldiz osatutako katea luzeak. Horregatik, euskarak aiseago onartzen du esaldi laburragoak dituen testua. Zilegi da, beraz, erdarazko testuan esaldi bakarra dagoen lekuan bi edo gehiago jartzea euskaraz, ez horretaz zalantzarik izan:

Agindua, 1994ko maiatzaren 2koa, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuarena. Honen bidez dirulaguntza jakin batzuk jasoko dituztenen zerrendak argitaratzen dira.

Dirulaguntza horiek jaso ahal izateko betebeharrak eta gainontzekoak honako xedapenek arautzen dituzte: martxoaren 17ko 70/1993 Dekretuak (EHAA, 1993-03-28) eta dekretu hori garatzeko 1993ko ekainaren 15eko Aginduak (EHAA, 1993-07-03) eta 1993ko urriaren 11ko Aginduak (EHAA, 1993-10-20).
Aposizioz beteriko esaldia konpontzeko, bi esalditan banatu dugu testua. Baina, horretaz gain, bi puntuak (:) erabilita eta zerrendatxo batez emanda, nabarmenago arintzen da:

Ezezkoak baliagarri

Pausaldiak, aposizioak

Erdaraz aposizoz beteriko testuak ikusten ditugunean, pekatu berean erori izaten gara testu horiek euskaratzean. Leku desegokian aurkitu ocgrid

Martxoaren 17ko 70/1993 Dekretua (EHAA, 1993-03-28).
1993ko ekainaren 15eko Agindua (EHAA, 1993-07-03), aurreko dekretua garatzen duena.
1993ko urriaren 11ko Agindua (EHAA, 1993-10-20).


Atzerakarga: ez zamatu esaldia

Uste zabaldua da euskaraz aditza esaldiaren azkenean kokatu behar dela. Esaldi laburretan ondo funtzionatzen du uste horrek, dirudienez, euskarak eskatu eta eskertu egiten duelako bide hori. Baina, uste horri itsu-mustuka jarraitzeak ulergarritasun arazo franko ekar ditzake, batez ere esaldi luzeetan, atzerakarga deritzan arazoagatik; hau da, informazioaren zutabe nagusiak esaldiaren amaierara bidali edo elkarrengandik urruntzen baditugu.

Izan ere, aditzak eta subjektuak biltzen dute esaldiaren informazio nagusia, eta, horregatik, atzerakarga dagoenean, oztopo itzelak sortzen dizkiogu hartzaileari, atzeratu egiten baitugu informazio nagusiaren pertzepzioa. Gainera, administrazio-idazkietako ohiko luzerari erreparatzen badiogu, kontu handiz ibili beharko genuke alderdi honetan.

Hau ez da beti horrela izan euskarazko prosagintzan. Izan ere, hainbat bide jorratu eta proposatu izan dira, aspalditik, argitasunaren mesederako: esaldi laburragoak egitea, lokailuak erruz erabiltzea, mendeko esaldiak iragartzeko zenbait lotura-partikula aurreratuta erabiltzea (nahiz eta, baldin eta, baizik eta, harik eta…), klasiko batzuek erabiltzen zituzten zein, ezen, non eta, zeren eta… (gaur egun, zaharkitu baino, anatema bihurtu diren arren). Hala eta guztiz ere, hor dirau arazoak.

Guk bide honako bide hauek proposatzen ditugu:

Esaldiak moztea, luzeegiak direnean…

Sailak hiesaren aurkako plangintza bat eratu du, zeinak MOE-k eta Europako Biltzarrak emaniko gomendioetan oinarriturik, arrisku talde batzuen artean HIES-ek izaten duen maiztasuna gutxiagotuz gain, populazioenganako hedapenaren aurkako neurriak aldez aurretik hartzeko ere balio baitu.

Sailak hiesaren aurkako plangintza bat eratu du, MOEk eta Europako Biltzarrak emandako gomendioetan oinarriturik. Horren bidez, aukera izango dugu, batetik, arrisku talde batzuetan hiesak duen maiztasuna gutxiagotzeko, eta bestetik, neurriak aldez aurretik hartzeko, populazioarengana heda ez dadin.
Subjektua eta aditza ahalik eta hurbilen jarri

Esaldiak moztu:

Azken bolada honetan edozein egunetako komunikabideetan langabeziari buruzko hainbat aburu agertu direla ikusirik, langabeziari aurre egiteko neurriak ahaztu gabe, nire sindikatuaren iritzia agertzea ere komenigarria ez ezik, beharrezkoa ere delakoan, egunkari honetan argitaratzen diren artikuluetako baten bidez gure gai lazgarri honetarako jarrera helarazi nahi dizut.

elkarrengandik…

Azterketariek administraziora sartzeko egiten diren hautaketa prozesuetan autonomi erkidegoko edozein hizkuntza ofizial erabiltzeko aukera izango dute.

Aztertzaileek aukera izango dute autonomi erkidegoko edozein hizkuntza ofizial erabiltzeko, administraziora sartzeko hautaketa prozesuetan.

Galdegai denean, aditza aurreratzea…

XX. mende honetan, komunikabideen zabalkunderako teknologien garapenean izan ditugun aurrerapenak ikaragarriak izan direla ezin dugu ukatu.

Ezin dugu ukatu ikaragarriak izan direla XX. mende honetan izan ditugun aurrerapenak, komunikabideen garapenean.

Ahal denean, galdegai faltsua jartzea aditzaren aurrean…

Zure erakundetik bidali eta HAEEko errejistroan hil honetako 22an jasotako idazkia bidaltzen dizut.

Honekin batera bidaltzen dizut zure erakundetik bidali eta HAEEko errejistroan hil honetako 22an jasotako idazkia.

Aditz deklaratiboak aurrera pasatzea...

Eskatutako dokumentazioa jaso arte ez dela dirulaguntzarik emango esan digute.

Esan digute ez dela dirulaguntzarik emango eskatutako dokumentazioa jaso arte.

Batzuetan, baiezko esaldi menpekoak ezezko bihurtuta, esaldi nagusiarekiko loturazko hitza aurrera daiteke, alegia...

Eskola eta Kirola egitasmoa bertan behera utzi behar dugu, datozen asteetan egin beharko genituzkeen lehiaketetarako behar baino partaide gutxiago baitago.

Eskola eta Kirola egitasmoa bertan behera utzi behar dugu, ez baitago behar beste partaiderik datozen asteetan egin beharko genituzkeen lehiaketetarako.
Erlatibozko esaldien kasua

Hizkuntza bakoitzak baditu informazioa emateko eta antolatzeko berezko estrategiak. Estrategia horiek garatzeko hainbat hizkuntz baliabide erabiltzen dira, hizkuntzaren senaren araberakoak. Horrekin esan nahi dugu hizkuntza batean mezu bat antolatzeko funtzionalak diren egiturek ez dutela bestean zertan egoki izanik; mezua koherentziaz emateko, esaldi barruko osagaiak ordenatzeko eta esaldiak elkarri lotzeko bide ezberdinak eduki ohi dituzte eta. Horregatik, itzulpenak egitean, aldatu egin behar ohi da jatorrizko testuko hainbat egitura; bestela, ulergarritasun arazoak sor litzake itzulitako testuak, egitura horiek mantenduz gero.

Testuak euskaratzean, bada arazo franko ematen duen egitura bat: erlatiboa. Erlatibozko kate luzeak eginez ere, gaztelaniak erraz eman ditzake mezu argiak, erlatibozko erdal partikulak —que, el cual, de quien, con el cual, a la que…— erlatibozko menpeko perpausaren aurrean kokatzen baitira, atzean daukatenaren funtzioa iragartzen-edo dutelako. Baina, erdarazko erlatibozko esaldi luzeak euskaratzean, arazo ugari izaten dugu, zeren, jatorrizko egitura hitzez hitz-edo mantendu nahi izanez gero, atzerakarga ikaragarria sortzen baita.

Hala ere, kontua da gaztelaniazko erlatibozko esaldi asko ez direla, nahitaez, erlatiboaren bidez euskaratu behar. Gorago esan bezala, hizkuntza bakoitzaren berezko naturaltasunari eutsita, hobe irakurketa eta ulermena errazagotzen duen egitura hautatzen badugu, nahiz eta jatorrizko testukoa izan ez. Honi "itzulpen dinamikoa"itzulpen dinamikoa deritzogu: adiera berbera kategoria gramatikal desberdinekin ematea. Hots, beti ez dugu zertan eman izena izenaren truke, ezta aditza aditzaren ordez ere (baldin eta mezu bera bada).

Esas son las razones que nos impulsan a pensar que la propuesta de asumir la gestión del área de cultura es digna de tener en cuenta.

Horiek dira Kultur Arloaren kudeaketa gureganatzeko proposamena kontuan hartzeko modukoa dela pentsarazten diguten arrazoiak.

Arrazoi horiexek pentsarazten digute Kultur Arloaren kudeaketa gureganatzeko proposamena kontuan hartzeko modukoa dela.

Arrazoi horiexek pentsarazten digute kontuan hartzeko modukoa dela Kultur Arloaren kudeaketa gureganatzeko proposamena.

No serán tenidas en cuenta las respuestas sobre posicionamiento electoral que muestren cierta indecisión del encuestado


Inkestatua zalantzatan dagoela erakusten duten hauteskundeetan emandako botoari buruzko erantzunak ez dira kontuan hartuko.

Ez dira kontuan hartuko hauteskundeetan emandako botoari buruzko erantzunak, inkestatua zalantzatan dagoela erakusten dutenean.

Hauteskundeetan emandako botoari buruzko erantzunak ez dira kontuan hartuko baldin eta inkestatua zalantzatan dagoela erakusten badute.

Orain arte, sarri aipatu dugu itzulpena, baina, hala ere, arazoa ez da itzulpenetan soilik gertatzen; nahita eta konturatuta egiten ditugunetan bakarrik ez, behintzat: konturatu gabe edo egiten ditugunetan ere agertzen da. Ez da harritzekoa; administrazioan gabiltzan gehienok idatzizko mezu gehiago hartu ditugu erdaraz, gure bizitzan, euskaraz baino: egunkariak, liburuak, publizitatea, idazki ofizialak... eta horiei telebista eta irratia gaineratu beharko genizkieke, diskurtsoak antolatzeko zabaltzen dituzten ereduen garrantziagatik.

Esan nahi dugu nolabaiteko eredu hartzaile pasiboak garela: jasotako eredu horiek metatu egiten dira gure baitan, eta, txip bat bagenu bezala, automatikoki ateratzen zaigu egitura jakin bat zerbait adierazi nahi dugunean. Azken batean, horrela ikasten dugu hizkuntza, esaldi ereduak errepikatuaz. Dena den, gure idazkeran erdal interferentziarik badago, horrek esan nahi du komunikaziorako hizkuntz estrategia hori euskaraz erdaraz baino gutxiago landuta dugula. Eta ez euskarak eredu gutxi edota bat ere ez duelako, baizik eta, —ohituragatik edo— errazago lerratzen garelako erdararen esamoldeetara, mezua ilunago ematen badugu ere.

Jarraian, horren adibide bat dugu; ez da itzulia, euskaraz sortua izan baitzen testua. Hala ere, azpian erraz antzematen zaio erdal testu berberak edukiko lukeen egituraren usaina


La institución del Defensor del Pueblo goza ya de un viejo prestigio y tradición que han marcado los perfiles y líneas maestras de la institución.

"Herri-Jagolea" delako erakundea, bere zernolakoak eta artezpideak zedarritu dituen aspalditikako ospearen eta tradizioaren jabe da.

Aspaldiko ospea eta tradizioa du "Herri-Jagole" delako erakundeak, eta ezaugarri horiexek zedarritu dituzte erakundearen zernolakoak eta artezpideak.

Jauna,

Honen bidez, EAEko langilegoarentzako lan baldintzak finkatzen dituen Akordio Arautzailean aurreikusitako Gizarte Fondoen laguntza-hartzailea izateko eskakizun hau dagokion Zuzendaritzan -Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritza- bidera dezazun eskatzera natorkizu.
Ez da txantxa, baina atzekoz aurrera irakurriko bagenu askoz arinago ulertuko genuke.

Honelakoak galarazteko hainbat bide ditugu, esaterako: esaldia moztu, bestelako egiturak erabili, informazioa bestela antolatuta eman…

1- Jauna:
Jauna,
(Dakizunez, Gizarte Fondoak aurreikusten dira EAEko langilegoarentzako lan baldintzak finkatzen dituen akordio arautzailean.)
2- Jauna:

Gizarte fondoen laguntza jaso nahi dut; horregatik, eskatzen dizut eskabide hau Negoziazio Kolektiborako Zuzendaritzan bideratzeko.

Dakizunez, gizarte fondoak EAEko langileentzako lan-baldintzak finkatzen dituen akordio arautzailean aurrikusten dira.

3- Jauna:hori dela eta, Gizarte fondoen laguntzajaso nahi dut; horregatik, eskatzen dizut eskatzen dizut nire eskabidea Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzan bideratzeko.
Bitan banatu dugu hasierako esaldi bakarra. Lehenengoan, Gizarte Fondoen berri ematen dugu, gure idazkiaren hartzailea testuinguruan kokatzen laguntzeko. Bigarrenean, ostera, gure nahiaren berri eman, eten bat egin (;) eta eskaera adierazi dugu.


Jakina, badago informazioa lekuz aldatzea, nahia aurrena azalduta eta, ondoren, informazio osagarria emanda:

4- Jauna:

Jauna

Honen bidez bidaltzen dizut gizarte fondoen laguntza jasotzeko eskabide hau, Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzan bideratzeko dezazun.

Dakizunez, gizarte fondo horiek EAEko langileentzako lan baldintzak finkatzen dituen akordio arautzailean aurreikusten dira.
Lexikoa: kontuz erabili hitzak!

Administrazioan hasberria dugu euskara, beste auzo-hizkuntzen aldean, eta ez du, oraindik, zenbait hitzen esanahi berezitua normalizatu (zentzu zehatz horretako erabilpena hedatu, esan nahi dugu). Horrela, arazoak izaten ditugu erdaraz zeharo arrunta eta zehatza den hitz baten ordaina emateko: egokitasuna dela, garbizaletasuna dela, kalkoa dela, batasunik eza dela...

Desegokiak Hitz desegokiak baztertu

Batzuetan, hitz baten ordain desegokia aukeratzen dugu, hizkuntza batetik besterako parez pareko baliokiderik topatzen ez dugunean:

Debido al particular régimen financiero y de hacienda de los tres territorios históricos...
Geure komunitate historikoko hiru lurralde historikoetan dagoen finantza- eta ogasun-erregimen bitxia dela eta...

Baten bat harritu egingo da gure finantza- eta ogasun-erregimena aztertuta, baina ez da hori testuan adierazi nahi den asmoa. Egokiago ikusten dugu ondoko irtenbidea:

Geure erkidegoko hiru lurralde historikoen finantza- eta ogasun-erregimen bitxia dela eta...

Baten bat harritu egingo da gure finantza- eta ogasun-errejimena aztertuta, baina ez da hori testuan adierazi nahi den asmoa. Horregatik, egokiago ikusten dugu ondoko irtenbidea:

Geure erkidegoko hiru lurralde historikoen finantza- eta ogasun-erregimen berezia dela eta...
Hitz ez-adostuak baztertu, denok bat ulertzeko

Besteetan, batasunari jarraitu beharrean, bat-bateko premia dela eta, nork bere kaskotik ateratako aldaerak sortzen ditugu. Hobe, zalantzarik izanez gero, hiztegira jotzea (inoizko eskaintza oparoena dugu gaur egun!):.

Giza azturak: Norberatasun pertsonala;.

Giza azturak: norberaren nortasuna.

Egoera horren jakinean, tabakoaren aurrean jokabide bat jarri du Osasunaren Munduko Antolakuntzak finkatutako helburuak lortzeko (OMA).

Euskadiko Drogazaletasun Instituzioarteko batzordeak, eEgoera horren jakinean, tabakoaren aurrean jokabide bat jarri du Osasunerako Munduko Erakundeak (OME) finkatutako helburuak lortzeko .

 

Hala ere, administrazioko hiztegia oraindik osatu gabe dagoenez, ohikoa da oraindik finkatuta ez dagoen termino baterako, proposamen ezberdinak ikustea.

Kasu bakoitzaren batanaz-besteko kostuak: 122.410.

Kasu bakoitzaren batez besteko kostuak: 122.410.

Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Gara-adinekoa izatea.

Gaur egun, administrazio hiztegia bateratzen ari da eta, garai batean hitz berori proposatu zen arren, gaur egun askoz erabiliagoa eta ulergarriagoa dugu hurrengoa:

Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusia izatea.

Polisemia: esanahiak bi, gaizki-ulertuak hamabi

Aukeratutako hitzak, batzuetan, polisemia arazoak ditu, hau da, esanahi bat baino gehiago. Ondorioz, adierazi nahi duguna ulergaitza izan daiteke, batez ere testuingurua bera ere argia ez denean.

Hartzaile guztiek ez dute ezagutza maila bera ezta administrazioarekiko lotura edo eskarmentu berbera ere; beharbada, batzuk ez dute aukeratutako hitza guk espero dugun

Ondoren, hiesari buruzko gidaliburutik hartutako adibide batzuk ditugu:

zentzuan hartuko.

Ondoren, hiesari buruzko gidaliburutik hartutako adibide batzuk ditugu:

HIES: ikaslearen gida (LH, BBB, UBI, IEE)
GIBen bidezko kutsaduraren espektroa:
Nola jakin daiteke pertsona bat kutsatuta dagoen?

HIES: irakaslearen gida (LH, BBB, UBI, IEE)
GIBen bidezko kutsaduraren mamua:
Nola jakin daiteke pertsona bat kutsatuta dagoen?
Ikusten denez, ikaslearen libururako espektroa hitza hautatu dute, maila jaso samarrekoa bera (edo oso arrunta ez dena, behintzat). Hitz horrek bi esanahi ditu:

1) Gertakari baten maiztasunen zabalera (Fisikan eta Kimikan erabilia).
2) Mamua edo irudi beldurgarria (jatorrizko testuaren esanahia).

Baliteke, eskola inguru batean, lehenengo adiera ulertzea, dela gaia, dela ondoren egiten den galdera. Irakaslearenean, aldiz, ikasleek ere argiago ulertuko zuten hitza hautatu da.

Ikusten denez, ikaslearen libururako espektroa hitza hautatu dute, maila jaso samarrekoa bera (edo oso arrunta ez dena, behintzat). Hitz horrek bi esanahi ditu:

1) Gertakari baten maiztasunen zabalera (Fisikan eta Kimikan erabilia).
2) Mamua edo irudi beldurgarria (jatorrizko testuaren esanahia).

Baliteke, eskola inguru batean, lehenengo adiera ulertzea, dela gaia, dela ondoren egiten den galdera.

Irakaslearenean, aldiz, ikasleek ere argiago ulertuko zuten hitza hautatu da.

Aurtengo ekitaldian 3.000 milioi pezetako galera estimatzen dugu.
Adibide honetan estimatu aditzarekin egiten dugu topo. Horrek bi adiera ditu:

1) Eskertu, preziatu, onetsi.
2) Aurrikusi, gutxi gora-behera kalkulatu, uste izan.

Kontabilitatean eta estatistikan usu erabiltzen da bigarren adiera honekin. Hala ere, norentzako testua den eta halako zentzuan ulertuko da hitz hori. Demagun herritarrari zuzendutako testua dela, aurrekontua zertan den azaltzekoa. Herritar guztiek ez dute kultur maila bera eta ez dute zentzu berean zertan ulerturik eta baten bati gehiegikeria irudituko zaio horrenbeste diru galtzea ontzat ematea. Irtenbide

Adibide honetan estimatu aditzarekin egiten dugu topo. Horrek bi adiera ditu:

1) Eskertu, preziatu, onetsi.
2) Aurreikusi, gutxi gora-behera kalkulatu, uste izan.

Kontabilitatean eta estatistikan usu erabiltzen da bigarren adiera horrekin. Hala ere, norentzako testua den, halako zentzuan ulertuko da hitz hori. Demagun herritarrari zuzendutako testua dela, aurrekontua zertan den azaltzekoa, esaterako. Herritar guztiek ezagutza maila bera ez dutenez, ez dute esanahi bera zertan ulerturik. Horregatik, baliteke baten bati gehiegikeria iruditzea horrenbeste diru galtzea onestea ematea. Irtenbidea:

Aurtengo ekitaldian 3.000 milioi pezetako galera jotzen / kalkulatzen dugu.

Konturatu, halaber, badirudiela egileak aldeko jarrera adierazten duela. Erreparatu, bestela, ondoko adibideari:

Aurtengo aurrekontuetan 170.000 milioi pezetako defentsarako gastua estimatzen dugu.
Arazoak sortzen dituen beste hitz bat: erdarazko vasco. Ea, ondokoa irakurrita, ez dagoen arartekoari EGA-edo eskatzerik:

Arazoak ematen dituen beste bat: erdarazko vasco hitza. Ea, ondokoa irakurrita, ez dagoen Arartekoari EGA-edo eskatzerik:

Ararteko-izendapenerako honako hauek beharrezkoak izango dira:
a) ...
b) Legez euskaldun izatea.

Ondoko eran emanda, argiago utziko genuke (agian).

Ondoko eran emanda, argiago utziko genuke (agian).J Izendapenerako honako hauek beharrezkoak izango dira:
a) ...
b) Legez euskal herritarra[ ?] izatea.
Kontua da batzuetan ez dela Euskal Herri osoa aintzat hartzen. Horietan, Euskal Herriko baino, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleei dagokienez, hobe honela:

Kontua da batzuetan ez dela Euskal Herri osoa haintzat hartzen. Horietan, Euskal Herriko baino, Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleei dagokienez, hobe honela:

b) Legez EAEko herritarra izatea.
Hitz ezagunena erabili, guztiok ulertuko badugu

Zenbaitetan, hizkuntz maila jasoa edo erabili nahi dugulako, nahita hartzen dugu aukerako bi hitzen arteko gutxien erabiliena, testuaren hartzailea euskara irakaslea dela uste izanda, (edo zonalde bateko hiztuna).

idazlearen euskalki bereko hiztuna).

HIES: irakaslearen gida (LH, BBB, UBI, IEE)
HIES eta sistema inmunea:
Agitz sistema inmuneak nola dihardu?
EAEko herri askotako irakasleek (maila eta irakasgai desberdinak dituztela, askotan) irakurri behar duten testu hau, zergatik ez ikaslearena bezala eman?

EAEko herri eta mota askotako irakasleek irakurri behar duten testu hau, zergatik ez ikaslearena bezala eman?

HIES: ikaslearen gida (LH, BBB, UBI, IEE)
HIES eta sistema inmunea:
Normalean sistema inmuneak nola dihardu?

Ohikoak ez diren hitzak: hitzak jatortu nahi… testua arroztu bai

Badirudi, batzuetan, erdal kutsuko hitz bat erabili beharrean, nahiago dugula hiztegiko hitzik bitxi edo arraroena. Baina, jakingo ote du hartzaileak aukeratutako hitz hori? Ez dakigula? Orduan, hobe hitz arruntago bat erabilita edo esaldia bestela eginda:, gure mezuak kale egin ez dezan.

Behar izan zenuenean, denbora asko ematen al zuten zu artatu bitartean?
asko
asko o normala o gutxi o

Ospitale bateko pazienteek erantzun behar zioten galdera honi. Herrialde osoko herritarrak (baita beste herrialdeetakoak ere) joaten dira horra eta baliteke hitz hori ez ulertzea. Areago, hitza ezagutu barik, gaztelaniarekiko analogiaz modu bitxian uler daiteke galdera. Hobe hitz arruntago bat erabilita:

Zerbait behar izan zenuenean, zenbat denbora eman zuten zuri jaramon / kasurik egin arte? asko o normala o gutxi o asko

...edo esaldia bestela eginda:

Zenbat denbora pasa zen zuk zerbait eskatu eta erantzuna jaso arte?
asko
asko o normala o gutxi o

Hurrengo adibidean badirudi arazoa dela kroniko hitza erabiltzea (erdal kutsu-fobia ote?):

Gauza jakina da tabakoaren kontsumoak elantz edo luzaroko gaitzak jasantzeko arriskua gehitzen duela, erretzaileen bizi-itxaropena murrizten eta ez-erretzaileen osasuna arriskuan jartzen.

Badirudi arazoa dela kroniko hitza erabiltzea (erdal kutsu-fobia ote?):

Ikusirik dago Gauza jakina da tabakoaren kontsumoak gaitz kronikoak jasateko arriskua gehitzen duela, erretzaileen bizi-itxaropena murrizten eta ez-erretzaileen osasuna arriskuan jartzen.

Hurrengo esaldia erretzeari uzteko kanpaina bateko esku-orri batez zabaldu zen:

Erabakia zeurea da; kausitzea ere bai.

Antza denez, hiztegira jo eta, oso arrunta ez den hitza aukeratzeaz gain, okerreko adiera hartu da, zeren kausitu hitzak adiera hauek dauzka:

1) Norbait edo zerbait topatu;
2) Ezkutaturik dagoen edo jakina ez den zerbait aurkitu.

…eta benetan adierazi nahi dena, ostera, erretzeari uzten arrakasta izatea da:

Antza denez, hiztegira jo eta, oso arrunta ez den hitza aukeratzeaz gain, okerreko adiera hartu da:

kausitu: 1) norbait edo zerbait topatu; 2) ezkutaturik dagoen edo jakin ez den zerbait aurkitu.

Erabakia zeurea da; arrakasta ere bai.
Hizkera sexista baztertu

Zorionez edo, ez dugu auzo-hizkuntzek beste arazorik hizkera sexistaren auzian. Hala ere, komenigarria da hainbat ohitura saihestea:

Talde Negoziaziorako zuzendaria
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Lakua
Jaun hori,
(...)

Baliteke zuzendari hori gizonezkoa dela jakitea, baina hartzailearen sexua ez dakigunetan, hobe honela egitea:

Talde Negoziaziorako zuzendaria
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Lakua
Jaun/Andre hori,
(...)

saihestea.

Talde Negoziaziorako zuzendaria
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Lakua
Jaun hori:
(...)

Baliteke zuzendari hori gizonezkoa dela jakitea, baina hartzailearen sexua ez dakigunetan, hobe ondoko moldea erabiltzea.

Talde Negoziaziorako zuzendaria
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Lakua
Jaun/Andre hori,
(...)

Adi gizon hitzarekin! Erdarazko ordaina generikoa bada ere —eta, hala ere, sexistatzat jo izaten da—, euskaraz gizonezkoa bakarrik izendatzen du. Erreparatu hurrengo esaldiari:

Odola beharrezkoa da eta ezin daiteke egin, gizonarenak bakarrik salba dezake gizona.

…hortaz, emakumearenak ez al du horretarako balio? Gizaki hitza erabilita ez dugu inor minduko eta ez digu inork adarrik joko:

Adi! Erdarazko ordaina generikoa bada ere (hala ere, sexistatzat jo izaten da), euskaraz gizonezkoa bakarrik izendatzen du.

Odola beharrezkoa da eta ezin daiteke egin, gizakiarenak bakarrik salba dezake gizakia.

Gogoan al duzu Euskal Mundu Biltzarraren ikurritza? Irudi ederra emango genien bisitariei… euskaraz jakin balute:

Hemen gizona egiten ari da.
Hemen gizakia egiten ari da.

Gogoratu, bestalde, euskarak bikote-hitzekin egiten duela plurala, sexu biak tartean daudela eta bakoitzak hitz ezberdina badu: aita-amak, seme-alabak, jaun-andreak, maisu-maistrak…

Erregeek Zamudioko elkartegia ezagutzeko aukera izan zuten.

Esaldi hau irakurrita, halabeharrez ulertu behar genuke hainbat lekutako erregeak (guztiak gizonezkoak, jakina) etorri direla Zamudiora bisitan. Edota, Gabonetan, Ekialdeko Magoek gure aurrerapen teknologikoen berri izan dutela. Baina, zoritxarrez, Juan Carlosen eta Sofiaren ibileren berri eman nahi dugunean, atzeko atetik sartzen zaigu erdarazko moldea —los reyes— eta modu okerrean ematen dugu euskaraz: erregeak. Berez, honelaxe eman beharko genuke:

Errege-erreginak Zamudioko elkartegia ezagutzeko aukera izan zuten.
Zorionez edo, ez dugu auzo-hizkuntzek beste arazorik hizkera sexistaren auzian. Hala ere, badugu beste arazo bat erdarazko testuak euskaratzean erdarazko hizkera ez-sexistarekin topo egiten dugunean, hurrengo testuan ikusiko dugunez:

, hizkera sexista saihesteko perifrasi bat topatzen dugunean. Kontua da, perifrasi horiek beharrik gabe gordetzen ditugula batzuetan, jatorrizko testuari atxikiegi jokatzen dugulako. Esaterako:

Triptikoa populazio erretzailearentzat eginda dago , bertan disonantzia sortzeko.
Testu honetan oso gauza bitxia ikus dezakegu: jatorrizko testua erdarazkoa zen eta, bertan, hizkera sexista saihesteko perifrasi bat egin zuten (los fumadores > la población fumadora). Kontua da, euskaratzean, perifrasi hori beharrik gabe gorde dela, jatorrizko testuari atxiki eta ahaztuta euskaraz horrelakoen beharrik ez dugula:

Testu honetan oso gauza bitxia ikus dezakegu: jatorrizko testua gaztelaniazkoa zen eta, bertan, hizkera sexista saihesteko perifrasi bat egin zuten (los fumadores > la población fumadora). Testua euskaratzean, konturatu gabe, beharrik gabe gorde da perifrasi hori, jatorrizko testuari atxikita, eta euskaraz horrelakoen beharrik ez dugula ahaztuta:

Triptikoa erretzailearentzat eginda dago, harengan disonantzia sortzeko.J Triptikoa erretzaileentzat eginda dago, haiengan disonantzia sortzeko.
Kalkoak: itxurak iruzur

Hitz askok ordain bakarra eta parez parekoa dute hizkuntza batetik bestera. Baina beste hitz batzuk, ordea, adiera bat baino gehiago dituzte. Hizkuntza batean adiera guztiak hitz batek hartzen dituen arren, bestean hitz bat baino gehiago erabili behar dugu, adiera guztiak azaltzeko. Bi hizkuntzatako adierak nahasteari kalko semantikoa esaten diogu.

1996ko urriaren 25ean ospatuko da osoko bilkura.
Arazoa hauxe da: erdarazko celebrar hitzak bi adiera dauzka:

a) Giro alaian zerbait ospatu.
b) Bilera, ikuskizuna, ekitaldia… egin, izan, burutu.

Euskararako, baina, erdararen lehenengo adiera (ohikoena, baina desegokiena) hartu ohi da. Beraz, gogoratu: jaiak-eta ospatzen dira; osoko bilkurak, ordea, ez. Hiletak, ezta pentsatu ere.

1996ko urriaren 25ean egingo da osoko bilkura.
— Erdaraz sufrir cambios zilegi bada ere, hori euskaratzean ezin jasan aditzarekin eman, ez bada aldaketa nekez edo gogoz kontra hartu dugula adierazteko.

Udalbatzarrak ez dira ospatu egiten (oso alaiak izan arren): jaiak-eta ospatzen dira. Arazoa hauxe da: erdarazko celebrar hitzak bi zentzu horiek dituela eta, adiera ohikoena (baina desegokiena) hartu da.

Udalak beregain hartuko ditu jantokiko gastuak, beti ere familiaren egoerak aldaketarik jasan ezean.

Udalak beregain hartuko ditu jantokiko gastuak, beti ere familiaren egoeran aldaketarik izan / gertatu ezean.
Erdarazko dar aditzak badu, batzuetan, gertatu adiera; euskaraz, ordea, ez.

Erdaraz sufrir cambios zilegi bada ere, hori euskaratzean ezin jasan aditzarekin eman, ezpada adierazteko aldaketa nekez edo gogoz kontra hartu dugula.

Berdinketa emango balitz, kalitatezko botoarekin erabakitzea du alkateak.
Berdinketa izango balitz, kalitatezko botoarekin erabakitzea du alkateak.
Euskaraz, mantendu aditzak adiera hauek ditu:

-Elikatu, mantenua eman.

-Norbait edo zerbait egoera berean iraunarazi.

Gurasoekin elkarrizketak mantendu dira.
Argi dagoenez, goiko esaldi horretan ez du bietariko ezein ere.

Erdarazko dar aditzak badu, batzuetan, gertatu adiera; euskaraz, ordea, ez.

Gurasoekin elkarrizketak izan dira.

Segidako adibideak gehiegizkoa dirudien arren, hiztegietara arretarik eta irizpide argirik gabe jotzen dugunean erruz gertatzen dira honelakoak:

"Bashkiria" sobietar dantza taldearen osagarriek, Udaletxea bisitatu zuten, non korporaziokideek eta alkateak harrera egin zieten.

Arazo honen zergatia: erdarazko hitza (componente) euskarazko ordainak kontrastatu gabe ematea. Hau da, componente hori zerbait denean egokia da osagarri erabiltzea; ez, ordea, norbait denean: hobe kide edo partaide erabiltzen badugu.

"Bashkiria" sobietar dantza taldeko partaideek / kideek...
Aise saihesten dira horrelakoak euskaratik euskararako hiztegiekin, esanahia euskaraz ematen dutenekin, alegia.

Gerundioa: zaindu euskararen sena

Gaztelerako gerundioa euskarara itzultzean, bide desberdinak hartzen ditugu. Batzuetan ZERTAN galderari erantzuten dioten esaldiak osatzen ditugu ; beste batzuetan, ordea, NOLA galderari, edo bestela -(e)LA, -(e)LARIK atzizkiak erabiliz egiten ditugunak. Adibidez:

Bozeramaleak hitza hartu, eta zera esan zuen:"Gauza bera esaten jarraituko dut..."

Ekonomi Ituneko hemezortzigarren atalean eta hurrengoan dioena erabiliz, Euskal Herriari dagokion diru-kopurua foru aldundien artean banatzea da helburu.

Eta horrek bidea zabaldu du harreman iraunkorrak eratzeko, aurretik ere doakien
Erakundeen arteko lankidetasun gogoak erraztuak zeudelarik.

Sarri askotan, gehiegitan, erabilitako bide horiek ez dira egokienak. Estiloari begira, adibidez, esaldi luzeegiak, eta euskararen izaerarekin zerikusi gutxi daukatenak osatzen ditugu. Egokiak ez direnak ere, jatorriz erdaraz gaizki daudenak, maiz ikusten dira.

Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzaren Legebiltzarrarekiko politikako erantzunkizuna eta haren beharrezko iraunkortasuna elkarri egokitzeko, gaitzespen-eskea modu baikor batez araupetzen da, eske horren seirenak egin eta Eusko Jaurlaritzaren lehendakarigai baten izena barne eraman dezala eskatuz, Legebiltzarrak, biltzarkideen erabateko gehiengoz gaitzespen-proposamena onartzen badu lehendakarigaia lehendakari izendatuta gelditzen delarik.

Epaimahaiaren erabakiak bertan daudenen botoen gehiengoz hartuko dira, berdinketa gertatuz gero lehendakari dagoenaren botoak erabakiz.

Esaldi hauek osatzeko euskarak gerundioa egiteko dituen baliabideak urritu, eta erdarazko gerundioen ordainez, askotan, era desegokian erabiltzen ditugun aditz partizipioa + Z eta -(e)LA, -(e)LARIK atzizkiez baliatzen gara.

Aldi berean, azken bilerako akta bidali beharko da, saio guztiak gainditu dituztenen izen-abizenak agertuz.

Ekintza horiek egite moduaren aldetik gauzatzeko, legeak Zerga-Kidekaketarako Saila sortzen du eta hor ordezkariak Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek dituzte, sailaren osatze modua eta eginkizunak zehazten direlarik.

Instrumentala erabiliko dugu bi ekintzak une beretsuan gertatuz gero, edo bestela zerbait lortzeko erabili dugun bidea adierazteko, hau da, mendeko esaldian datorrena nagusian esaten dena lortzeko izango da.

EAE osorako erakundeek bertako egoera soziolinguistikoaren ñabardurak kontuan izanik, bi hizkuntzen erabilpena bermatuko dute, beroien ofizialtasuna arautuz...
-(e)LA, -(e)LARIK atzizkiak, denbora eta modua zehazteko erabiltzen dira. Sarritan erdal gerundioaren pareko dira aditz trinkoekin erabiltzen ditugunean atzizki horiek. Partizipioa +Z-rekin gertatu bezala, baztergarria iruditzen zaigu atzizki hau nonahi eta nolanahi erabiltzea. Beraz, kasu hauetan erabiliko dugu:

Denborazko esaldietan, mendeko aditzak adierazten duen denbora tartearen erdian beste zerbait gertatzen denean.

Enpresa ordezkaria bertan bileran zegoelarik ezezko erantzuna eman zitzaion.

Era berekoak diren moduzko perpausekin.

Parlamentarioak hitza ahoan zeukala sartu ziren manifestariak.

Iparraldean zabalduta dagoen erabilerarekin, hau da, -enean atzizkiaren parekoa denean.

Eraikuntza horrela ikusi nuelarik, udal teknikaria naizen aldetik, botatzea erabaki nuen.

Bestelako kasuetan ETA juntagailua jartzea proposatzen dugu:

Enpresa ordezkaria bileran bertan zegoen ezezko erantzuna eman zitzaiolarik.

Enpresa ordezkaria bileran bertan zegoen, eta ezezko erantzuna eman zitzaion.

edo bestela etena egitea:

Kaltetutako ondasunen jabeei jakinaraziko zaie erabakitakoa, erantzunik jaso ezean ezarritako kalteordaina onartutzat joko delarik.

Kaltetutako ondasunen jabeei jakinaraziko zaie erabakitakoa. Halaber, erantzunik jaso ezean ezarritako kalteordaina onartutzat joko da.
Puntuazioa lagun

Komak

Puntuazioa beti izan da eztabaidagarria gramatikaren barruan. Normalean kodeari ¾ baldin badago behintzat¾ jaramon handirik egin gabe, geure burua hartzen dugu arau-emaile.

Juan Garziak Administrazioa Euskaraz aldizkarian (13. zenb., 19. orr.) idatzitako artikuluan dio, irakurketan ez dela puntuazioa arnasketaren laguntzaile soila, puntuazioaren zeregina semantikarekin lotu behar dugula. Hau horrela izanik, puntuazioaren eginkizuna esaldien adiera argitzen laguntzea, eta intonazioa islatzea da. Ikus dezagun hurrengo adibidea.

Ez dago Euskalan elkarteari buruz hitz egiterik Arrasaten euskara eta lan munduaren inguruan pilatutako esperientzia aipatu gabe.

Esaldi horrek esanahi iluna eta anbiguoa dauka. Ez dakigu hitz egite hori Arrasaten izango den, ala esperientzia Arrasaten pilatu den... Auskalo!

Egin dezagun jolas komarekin.

Ez dago Euskalan elkarteari buruz hitz egiterik Arrasaten, euskara eta lan munduaren inguruan pilatutako esperientzia aipatu gabe.

Esaldi honetan zer esan nahi den esan beharrik ez dagoela uste dut. Baina komaren lekua aldatuz gero, esanahia zeharo aldatzen da.

Ez dago Euskalan elkarteari buruz hitz egiterik, Arrasaten euskara eta lan munduaren inguruan pilatutako esperientzia aipatu gabe.
Ikusten dugunez esaldiaren adierak agintzen du, sarri askotan, komaren tokia esaldiaren barruan zein den jakiteko.

Arestian aipatu aldizkarian zera ere badio J. Garziak: "Hizkuntza bakoitzaren egiturak bere koherentzia du. Euskarazkoan, atzizkiek edo posposizioek markatu ohi dutenez aurretik daramaten perpausaren ¾ funtzioa ezezik— muga, perpaus hori beste osagaiaren aurretik badoa ez dago zalantzarik zein osagai zein perpausi dagokion, eta ez dago ezer zintzilik utzi beharrik ere esaldia osatzen duten perpausen ( edo sintagmen) artean (erdaraz alderantziz justu, bistan denez )."

Hau esan eta gero arau-proposamen sinple bat egiten du: "Aurretik markatzailerik ez duten esaldi menpekoak( gehien-gehienak), perpaus nagusiaren atzetik badatoz, komaz bereizi, printzipioz."

Nahiz eta dekretua sinatuta egon ez da indarrean jarriko.
Ez da indarrean jarriko nahiz eta dekretua sinatuta egon.
Ez da indarrean jarriko, dekretua sinatuta egon arren.
Dekretua sinatuta egon arren ez da indarrean jarriko.
Bigarren eta hirugarren esaldiak, euren moztasunak ematen duen erraztasuna gogoan izanda, eskatutako etena, batean, bigarrenean, subordinazioaren markatzailearekin lortu dugu. Bestean, ordea, markatzaile hori urruti samar geratu denez, koma batekin lortu dugu ulergarritasunaren mesederako.

Hau ikuspegi posibilista bat besterik ez da. Koma hauen erabilera, laugarren kasuan adibidez, aukerakoa da. Inork ez digu esango laugarren adibide horretan ARREN horren ondoren koma jarriz gero, hanka sartze handirik egin dugunik. Baina, egia esan, ez dago beharrik.

Aurreko adibidean ez dago inongo zalantzarik esaldiak dituen elementuak, bai menpeko, bai esaldi nagusikoak ondo bereizten direlako.

Sar dezagun beste sintagma edo elementuren bat esaldi horretan.

Dekretua sinatuta egon arren adierazitako epean ez da indarrean jarriko.

Kasu honetan ez dakigu sartutako sintagma menpeko esaldiarena den ala nagusiarena. Eta koma jartzeko, lehendabizi, hori jakin beharko genuke.

Dekretua sinatuta egon arren adierazitako epean, ez da indarrean jarriko.
Dekretua sinatuta egon arren, adierazitako epean ez da indarrean jarriko.

Ikusten denez, ez dugu inongo koderik erabili koma arautzeko; kasu hauetan semantikari eman diogu garrantzia. Berez, euskaraz koderik ez daukagunez, gaztelaniaren kodea erabiltzen dugu, itsu-itsuan gainera. Hala ere, kontu izan behar dugu, kode hori ez dagoela euskarara egokitua. Beraz, gaztelaniakoa abiapuntutzat hartzen badugu, erreferentzia gisa izan dadila, eta, gainera, gure hizkuntzaren berezitasunei moldatua.

Dena den, gutxieneko gomendio batzuk emango ditugu:

- Ez jarri koma bakarra subjektuaren eta aditzaren artean.

Itzulpengintza juridiko-administratiboa, hizkuntz normalizaziorako ahaleginen ondorioa da

Koma bakarra diot aukera daukagu eta, betegarri edo osagarria sartuz gero, subjektuaren eta aditzaren artean komak jartzeko.

Itzulpengintza juridiko-administratiboa, lehen esan bezala, hizkuntz normalizaziorako ahaleginen ondorioa da.
- Esaldi barruko esaldiak eta hitz osagarriak edo betegarriak koma tartean. Tarteki hauek perpaus hasieran, amaieran edo erdian jarri daitezke. Jakina, hasieran joanez gero, ez genioke komarik jarriko.

Tarteki hauek kendu edo ez kendu esaldiak esanahi osoa du. Dena den, tarteki horiek esanahia dute: izan daiteke, tartekia, aurreko testuarekin egiten den lotura, kontraste bat...

Hortaz, zuzenbidea lengoaia da, egokiago esanda, zuzenbidearen izatea ere lengoaiatik sortzen da.

- Elkarren kideko zatiak komaz bereizten dira baldin eta elkarren segidan badaude eta esaldi berean.

Eragile juridikoak, besteak beste, honako hauek dira: abokatuak, eskribauak, funtzionarioak, epaileak eta magistratuak.

- Norbaiti edo zerbaiti deitzeko erabiltzen dugun deikia, koma artean idatzi behar da.

Zuek, epaileok, jakin beharko zenukete hizkera juridikoaz ari garenean ezin dugula ulertu hizkera erabakarrekoa balitz bezala. Hizkera juridikoa anitza da.
- ETA juntagailuak, alde batetik, elementuak lotzen ditu; eta, bestetik, esaldiak. Lehenengoak ez baldin badu komarik eskatzen, bigarrenak bai, ordea.

Perpaus batek, beste batekin lotzeko, bere barnean komaren bat badu edo puntu eta koma behar du; edo bestela koma eta juntagailua.

Kalkulatu behar da, beraz, ohiko etxebizitza erosteagatik herritar horrek izan dezakeen dedukzioa; horretarako dedukzio oinarria zehaztu behar da.

Gauza bera egin behar dugu EDO, ALA, BAINA eta BAIZIK juntagailuekin.

Agintaritza Judizialeko Legearen 12.1 artikuluak zehaztu eta garatu egiten du bete behar horren edukia.

Gaur egun udalerrien arabera zatitu da Nafarroa, eta ez euskarak bizirik dirauen zonaldeen arabera.

ETA juntagailuaren atzetik ere egon daiteke koma. Esaldiaren zergatia ematen laguntzeko ipintzen da.

Batzuetan baldintza soziolinguistikoek eraginda, beste batzuetan euskaldunon prestakuntza juridiko eta linguistiko eskasak eraginda eta, nagusiki, plangintza amankomun bat martxan jarri ez delako.
- Berez, menpeko esaldien atzizkiek (-LAKO, -ELA, -ENEAN...) perpausaren muga markatzeko gai dira. Hala ere, esaldi nagusiaren aurretik daudenean markatzailearen atzetik koma jartzeko aukera dago; ez beharr