IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Gramatika Arazoak


Aitor Gorostiza

Aurkibidea

1.-Letra larrien erabilera

2.-Laburtzapenak

Siglak

Ikurrak

Laburdurak

3.-Hitz-elkarketa

4.-Dataren idazkera

5.-Euskaltzaindiaren beste arau-gomendio batzuk

 

LETRA LARRIEN ERABILERA

Euskaltzaindiak aholkatzen digunez, ez da komeni letra larriak beharrik gabe erabiltzea, sarriegi erabiltzen baititugu letra larriak administrazioko testuetan. Batzuetan, kategoria edo maila igotzeko; besteetan, euskararen arauak kontuan hartu ezik, gaztelaniaren arauei jarraitzen diegulako. Arazo eta zalantza horiek saihesteko, hona hemen noiz erabili behar diren letra larriak.

Testu baten hasieran, puntuaren ondoren dauden hitzetan.

Honen bidez bidaltzen dizut…

Bi puntuen ondoren, aipamen zuzena baldin bada, hots, hitzez hitzekoa denean.

Mitxelenak esan zuenez: "Atseginago zaizkigu sarritan ardi galduen ibilerak, birtute bidetik sailean dabiltzanenak baino".

Izen ofizial osoetan:

Erakunde pribatu nahiz publikoen izenekin:

Udalaren Kirol Erakundea (baina "eskualdeko udalen kirol erakundeak…")

Alderdi politiko eta sindikatuekin.

Eusko Alderdi Jeltzalea (baina "talde jeltzaleko diputatuak")

Euskadiko Alderdi Sozialista (baina "zinegotzi sozialistak")

Instituzioen izenekin (izen ofizial hori pluralean dagoenean, ordea, letra xehez).

Bermeoko Udala (baina "Bizkaiko udaletan…")

Euskal Herriko Unibertsitatea (baina "Euskal Herriko unibertsitateetan…")

Hezkuntz Zientzietako Fakultateko Pedagogi Saila (baina "unibertsitate honetako fakultateetako sailetan…")

Baina kontuz: izen batzuk berez dira bereziak, nahiz eta plurala izan.

Batzar Nagusiak

Langile Abertzaleen Batzordeak

Lege testuetan.

Dekretu, lege, erabaki eta horrelakoetan, izen osoa agertzen denean.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea (hala ere, "...eta legeak dioenez...").

Abenduaren 12ko 271/1983 Dekretua (hala ere, "...dekretu bidez arautuko da...").

Izen berezietan: pertsona izenak, ezizenak, animalien izenak, baita bestelakoak ere…

Evaristo Bustintza ‘Kirikiño’

Baina, hala ere, Pintto gure txakurra da.

Argia aldizkaria

Erlijio jaietan eta entzute haundiko egunetan:

Aste Saindua, Eguberri, Aberri Eguna, Maiatzaren Lehena, Urriko Iraultza

Estatu, herri, herrialde eta administrazio entitateen izenetan:

Donostia, Euskal Herri, Europa, Hirugarren Mundua, Ekialde Urruna

Herritarrak izendatzeko ere bai, NONGO kasua erabiliz gero:

Donostiako, Euskal Herriko, Europako, Hirugarren Munduko biztanleak

Hala ere, -TAR atzizkia erabiltzen badugu letra xehea erabili beharko:

donostiar, euskal herritar, europar, italiar

Era berean, hizkuntzen izenak letra xehez emango ditugu:

euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa

Sarien izenetan: (dena dela, "sari" hitza, xehez hasita)

Nobel saria, Euskal Letren Merezimenduzko saria, Urrezko Mazkorra

Aita Saindua, Errege, Erregina eta erregezkoen izenak bakarrik idazten ditugunean:

Espainiako Erregea, Ingalaterrako Erregina, Asturiasko Printzea, Aita Saindua

Baina, hala ere, pertsona izena aldean badute, xehez idatziko ditugu:

Juan Carlos erregea, Charles printzea, Joan Paulo aita saindua

Egoitza ofizialen izenetan:

Eibarko Udaletxea, Ajuria Eneako jauregia, Etxe Zuria

 

Astronomiaz ari garenean, planeta, izar eta konstelazioen izenetan:

Lurra (baina "lur jota nago"), Eguzkia (baina "hondartzan dago, eguzkitan")

Erreferentzia kardinaletan, izenak direnean bakar-bakarrik, ez izenondo direnean:

Iparra, Hegoa, Mendebalea (baina "Igorreko iparraldetik, Debako hegoaldean…")

Zientzia eta ikasgaien izenetan:

Filologia, Zuzenbidea... (baina "euskal filologian prestakuntza berezia behar du")

Estatuaren botereen izenetan, maila guztietan:

Senatua, Legebiltzarra, Osasun Saila, Ikerketa Zuzendaritza, Euskara Zerbitzua

Erakundeetako batzordeen izenetan, beti eta ofizialak badira (baina "batzorde" hitza xehez idatzita).

Gramatika batzordea, Kultura batzordea, Hirigintza batzordea

Liburuen izenetan, hitz nagusiak beti larriz:

Hizkera Argiaren Bidetik, Hirigintzari buruzko Jardunaldiak…

Sainduen izenetan:

San Paulo, San Juan, Jondoni Jakue

Aipatu ez ditugun gainerako testuinguruetan, letra xeheak erabiliko ditugu:

 Urtaro, hilabete eta asteen egunetan (astelehena, urtarrila, udaberria).

 Kargu ofizial eta akademikoetan (sailburua, zuzendaria, zerbitzuburua).

 Tituluetan (Baigorriko bizkondea, Peñafloridako kondea)

 Geografia izenetan (Bizkaiko itsasoa, Axularren plaza). Beste hizkuntza batetik hartzen baditugu, ordea, larriz: Buckingham Palace, Oxford Street.

LABURTZAPENAK

Euskaltzaindiak ez du inongo araurik eman laburtzapenen gainean. Hori dela eta, UZEIk Laburtzapenen gidaliburua-n emandako gomendioak ekarri ditugu hona.

Laburtzapenen familiak hiru adar dauzka: siglak, ikurrak eta laburdurak.

Siglak

Hitz bat baino gehiagoko izen baten laburtzapena dira, eta laburtutako izenaren hasierako letrekin osatzen dira. Sigla eratzean, garrantzitsuena erraz irakurtzeko eta ahoskatzeko modukoa izatea da: MHAZT moduko siglek arazoak sortzen dituzte, bai irakurtzean, bai ahoskatzerakoan. Gogoan izan, siglarik-edo asmatu behar baduzu!

Sigla letra larriz eta jarraian idazten da; alegia, letra artean punturik gabe.

HAEE (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea)

IRALE (Irakaskuntzako Langileen Euskalduntzea)

EURONET (Europako Komunikazio Sarea)

Siglak deklinatzerakoan, ahoskeraren eta izen bizigabeen arabera egingo dugu beti. Esaterako: AEDko, eta ez AEDeko; hau da: "a-e-de" ahozkatzen baitugu, "a-e-de-ko" deklinatuko dugu, nahiz eta sigla horren azpian Arrasate Euskaldun Dezagun egon, eta siglaren esanahiaren arabera jokatu izan bagenu Arrasate Euskaldun Dezaguneko egingo genukeen arren.

Kontuan izan behar dugu izen berezitzat ala arruntzat jotzen dugun sigla. Izen berezia bada, artikulurik gabe idatziko dugu leku izenen antzera.

ETBk egiten dituen albistegiak (eta ez "ETBak").

Izen arrunta bada, ordea, artikuluarekin deklinatzen da.

NANa [Nortasun Agiri Nazionala] aurkeztu beharko da.

Hala ere, izen arruntekin ezin esan arau finkorik dagoenik.

Deklinabide atzizkia jarraian eta letra xehez jarri behar da. Gehienetan ez dugu marratxorik jarri behar siglaren eta atzizkiaren artean; hala ere, zenbait kasutan marra jarri egin behar da:

Siglaren amaieran eta atzizkiaren hasieran letra bera dugunean.

FN-n, PR-ri, AEK-ko...

Siglaren amaieran r letra eta atzizkiaren hasieran bokala dugunean.

UER-ek, KOR-i...

Letra larriz doazen testu zatietan eta izenburuetan.

EAE-KO DYA-REN INFORMAZIO TXOSTENA

Ikurra

Batez ere zientzia eta teknika alorrean erabiltzen dugu. Gauza, kualitate, prozesu, kantitate, unitate eta abarren laburtzapena da.

Letrak, zeinu grafikoak edota zenbakiak ditu osagai.

m (metro), cm2 (zentimetro karratu), min (minutu)...

Ikurra punturik gabe idazten da, eta azpian dagoen hitza bezalaxe deklinatzen da.

kg-ko (kilogramoko), As-ak (arsenikoak),

Ikusten denez, ikurraren eta deklinabide atzizkiaren artean marratxoa jartzen da.

Laburdura

Hitz baten edo hitz multzo baten ordezko da. Laburdurak esaldiko edozein elementuren lekua har dezake: aditzarena (ikus: ik.), izenarena (telefono: tf., zenbaki: zenb.), adjektiboarena (luzera: luz., zabalera: zab.).

Siglak eta ikurrak ez bezala, laburdura puntuz idazten da beti. Deklinabide atzizkia ahoskeraren araberakoa da, eta marratxorik nahiz tarterik gabe idazten da.

Argibideetarako deitu hurrengo tf.ra.

HITZ ELKARKETA

Egunero sortzen dira gertaera, kontzeptu, tresna eta langai berriak, eta horien guztien berri eman behar izaten da hizkuntzaren bidez. Bide bat baino gehiago dugu euskaraz hitz berriak sortzeko, eta horietako bat hitz-elkarketa da.

Orain eratzekoak diren elkarteetan ez da komeni aspaldi galdurik dauden hots aldatze legeak berpizten jardutea. Horrela, -ari(o) eta -te atzizkidunek, adibidez, ez dute aldaketarik izango (unibertsitate-ko) irakasleak eta ez *unibertsital irakasleak).

-ia bukaera dutenak, lehen osagai gisa dihardutenean -a hori kenduta nahiz kendu gabe erabili. Hala ere, -a kenduta erabiltzeak du lehentasuna (ortografi arauak; ortografia arauak; ortografia-arauak.

Lehen osagaia eliza, natura, kultura, literatura, burdina edo hizkuntza (eta hauek soilik) duten elkarteetan aurrekoaren antzera, hau da, -a kenduta nahiz kendu gabe erabili. Lehen osagaiari berezko -a hori kentzen zaionean, marrarik ez erabili (hizkuntz plangintza; hizkuntza plangintza; hizkuntza-plangintza).

Gainerakoetan debeku da lehen osagaiaren -a hori kentzea. Idatz dezagun, bada hezkuntza(-)arloa; jaiotza(-)kontrola eta ez *hezkuntz arloa; *jaiotz kontrola.

Hitz-elkartuen idaztarauak

Bereiztuta idatziko ditugu:

Aposizioan datozen izenak:

Principal antzokia, Aixola urtegia, Aizkorri mendikatea, Azkiola elkartea...

Egin, eragin, eman eta hartu aditzekin osatzen diren aditz elkarteak:

Lo egin, negar egin, barre eragin, parte hartu, bildur eman...

Etxez etxe moduko hitz elkarketak, lehen osagaia deklinaturik, bigarrena ez:

Aurrez aurre, sasirik sasi, bazterrik bazter...

Egin berri modukoak:

Amaitu berri, esan berri, sartu berri...

Hurrengo posposizioen modukoak:

mahai gainean, etxe aurrean, gerra aurretik, ikastetxe mailan, fax bidez, Urola aldeko herriak...

Bigarren osagaia bila, eske, edo falta duten elkarteak:

Argibide eske, aholku falta

Lehen osagaia erdal, euskal, giza, itsas duten elkarte berriak:

Erdal gramatika, giza zientziak, itsas garraioa...

Marrarekin idatziko ditugu:

Gorri-gorri(a) moduko bikoiztapen indargarriak. Kasu hauetan lehen osagaiak ez dauka deklinabide atzizkirik:

labur-labur, argi-argia, alfer-alferrik, zuzen-zuzenean, gehien-gehienak...

Bi osagaiek atzizki bera duteneko bikoiztapenak:

apurka-apurka, tarteka-marteka, polito-polito, aldian-aldian, banaka-banaka...

Seme-alaba, zuri-gorrimoduko elkarteak:

senar-emazte, zeru-lurrak, galde-erantzunak, joan-etorri...

Barra-barra, plisti-plasta eta zehatz-mehatz modukoak:

bor-bor, kili-kili, mara-mara, auzi-mauzi...

Leku izen elkartuak:

Abanto-Zierbena, Gernika-Lumo, Ezkio-Itsaso, Etxarri-Aranatz,

Lizarra/Estella, Arrasate/Mondragón (azkenengo hauek itzulpenak dira)

Loturik idatziko ditugu:

Aditz-erroa + izena elkarteak:

Jarleku, eskabide, erakustoki, emanaldi, agerraldi, lehiakide, ikastetxe...

Aditz-erro + izenondo elkarteak:

Konformagaitz, bateraezin, ulerterraz, nekaezin...

Bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe, -gintza, -zaintzaduten elkarteak:

Hargin, langile, mugazain, dirudun, lotsagabe, burdingintza...

Bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, (k)ide, -(k)ume, -ordeduten izen elkarteak:

Belaunaldi, batzordeburu, legegizon, zerbitzugune, solaskide, zuzendariorde

Lehen osagaia aurre-, azpi-, gain- duten izen-elkarteak:

Aurrekontu, aurreproiektu, azpimultzo, gainbalio...

Marrarekin edo bereiztuta idatziko ditugu:

Hemen sartzen ditugu, bereziki, hiztunak edo idazleak osatzen dituen izen-elkarte berri, bizi eta ugariak:

lan-hitzarmen / lan hitzarmen, batzorde-atal / batzorde atal

Bigarren osagaia aditz-izenkia dutenak, eta bigarrena lehenaren osagarri zuzena denean. Oso ugariak dira hauek:

a) Egile elkarteak:

kale-garbitzaile / kale garbitzaile, odol-emaile / odol emaile

b) Ekintza elkarteak:

adar-jotze / adar jotze, diru-bilketa / diru bilketa, lan-eskaintza / lan eskaintza

Kontu izan, osagai biak letra larriz hasten direnean, hobe dela hitz elkartua marrarik gabe idaztea:

Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Turismo Saila, Garraio Zuzendaritza

DATAREN IDAZKERA

Datak idazterako orduan, hauek dira Euskaltzaindiak hobesten dituenak:

1996ko uztailaren 7a edo1996ko uztailaren 7an

Toki izena erantsiz gero,

Elgeta, 1996ko uztailaren 7a edoElgetan, 1996ko uztailaren 7an

Zenbakiak edozein izen bezala deklinatzen dira, eta zifren atzetik tarterik utzi gabe erantsi behar zaie deklinabide atzizkia.

1996ko uztailaren 7a / 7an / 4ko / 8rako...

Kontuan izan, zifraren atzetik puntua idazten baldin badugu, -GARREN esan nahi duela, eta deklinabide atzizkia puntuari erantsi besterik ez dugula egin behar.

Lekeitio, 1997.eko urriaren 20a

Lekeitio, 1997.ko urriaren 20a

Halaber, urtea zenbakiekin idazten baldin badugu, milakoen eta ehunekoen artean tarteko punturik jarri gabe idatziko dugu.

Elgeta, 1997ko azaroaren 17a

Elgeta, 1.997ko azaroaren 17a

Ez ahaztu AU diptongoa ez dela kontsonantetzat hartzen. Orduan:

Elgeta, 1994ko otsailaren 4an

Elgetan, 1994eko otsailaren 4ean

Eta gogoratu: hilak eta aste egunak letra xehez idatzi behar dituzu:

1996ko azaroaren 7a, astelehena

EUSKALTZAINDIAREN BESTE ARAU-GOMENDIO BATZUK

Bait-

Kontuan hartu bait-partikula, kasu guztietan, aditz laguntzaileari lotuta idatzi behar dela. Gogoratu, halaber, zenbait idazkera-aldaketa gertatzen dela:

 
bait + n-
bait + h-
bait + d-
bait + g-
bait + z-
bait + l-
 
¯
¯
¯
¯
¯
¯
 
bainaiz
baihaiz
baita
baikara
baitzara
bailuke
 
bait naiz
bait haiz
bait da
bait gara
bait zara
bait luke

Bat-batean

Euskaltzaindiak hitz elkartuei buruz eman dituen gomendioen arabera, bat-bateanda esapide honi dagokion idazkera: hitz berbera errepikatzen bada eta lehenengoak inolako atzizkirik ez badu, marra jarri.

alfer-alferrik lehen-lehenik zin-zinez soil-soilik

alfer alferrik lehen lehenik zin zinez soil soilik

Behinik behin, batik bat

Hitz bat segidan errepikatzen denean, lehenengoak atzizkiren bat baldin badu eta bigarrenak ez, marrarik gabe eta bereiz idatziko dira.

behinik behin hurrenez hurren esanak esan

behinik-behin, beñipein hurrenez-hurren esanak-esan

Aurrealde, atzealde

Nahiz eta ahozkoan *aurrekalde,*atzekalde, *barrukalde, *kanpokalde, etab. gaitzetsi ez, esapide osoak eta forma atzizkidun jatorrak baino ez dira idazkera batuan onartzen:

Esapide osoak:

aurreko alde atzeko alde barruko alde kanpoko alde

Forma atzizkidun jatorrak:

aurrealde atzealde barrualde kanpoalde

Fonetismoak, ordea, ahozkorako utziko dira:

aurrekalde atzekalde barrukalde kanpokalde

Hau guztia

Hau guztia eta guzti hauesapideen artean, lehena hau guztiahobesten du Euskaltzaindiak batasunaren izenean, tradizio zaharrari horrexek eusten baitio. Gogoratu: erakuslea ere (hau, hori, hura...) deklinatu egin behar da:

hauek guztiak horrekin guztiarekin haietara guztietara

guzti hauek guzti horrekin guzti haietara

Zain

–aineta aialdaerak duten hitzetan –ainformak erabili euskara batuan:

arrain usain zain dohain orain

arrai usai zai dohai orai

Zio

Euskaltzaindiak –zio, –zino, –ziño, –ziñoeedo zionealdaeren artean zioaldaera hobesten du euskara baturako:

administrazio

*administrazino, *administraziño, *administraziñoe, *administrazione

Nonahi

Galdetzaile batez (zer, nor, nola, nora ...) eta nahi partikulaz osatutako esapideak hitz bakar batean idatzi behar dira, Euskaltzaindiak horrela erabaki baitu.

zernahi nornahi noranahi nolanahi

zer nahi nor nahi nora nahi nola nahi

zer-nahi nor-nahi nora-nahi nola-nahi

Hala ere lehen osagaia n-z, t-z edo k-z bukatzen bada, bi aukera daude:

Hitz batean, bukaerako letra hori galduta:

nonahi zenbanahi nondinahi nonahitik nornahik

Letra guztiak gordeta eta marratxoaren bidez bereiziak:

non-nahi zenbat-nahi nondik-nahi non-nahitik nork-nahi

Bat, batzuk

  Mugagabean Mugatua* Plurala
Zer bat bata batzuk
Zerk batek batak batzuek
Zeri bati batari batzuei
Zeren baten bataren batzuen
Norentzat batentzat batarentzat batzuentzat
Norekin batekin batarekin batzuekin
Zertaz batez bataz batzuez
Non batean, baten batean batzuetan
Nongo bateko bateko batzuetako
Nora batera batera batzuetara
Nondik batetik batetik batzuetatik, –tarik

 

(*)Adi!

Mugatua ataleko zutabekoak

"beste"hitzarekin batera agertzen denean erabili, hots:

Bata ederra da; bestea, ederragoa.

Bataklan egin du; besteak, ordea, lo.

-na

Euskaltzaindiak honako idazkera hau proposatzen du, banatzaileei dagokienez: bana, bosna (borzna), hamabosna (hamaborzna), hogeita hamazortzina, ehuna, mila bana…

Baina... gogoratu: –na partikula zenbakiari jarri behar badiogu ere, kontuz ibili mila eta milioi hitzekin, mila bana eta milioi bana idatzi behar dugu eta. Zifra bi baino gehiagoko zenbakietan — 666, esaterako —, azkenengoari erantsi: seiehun eta hirurogeita seina.

Izan ezik

Euskaltzaindiak esan bezala, "norbait edo zerbait ez, baina gainerako guztiak bai" adierazteko, erabil bedi izan ezik formula osoa, eta ez ezik bakarrik, izen-sintagmaren ondoren:

... Osakidetzan eta Ertzaintzan izan ezik.

... Osakidetzan eta Ertzaintzanezik.

Aurreko sintagmak deklinabide-kasuko marka hartu behar du:

... San Luis eskolan izan ezik, herri-ikastetxe guztietan eskaintzen da D eredua.

... San Luis eskola izan ezik, herri-ikastetxe guztietan eskaintzen da D eredua.

Hala ere, NORK kasuan zilegi da NOR kasua erabiltzea:

Izangai guztiek, EGA titulua dutenak izan ezik, egin beharko dute proba.

Izangai guztiek, EGA titulua dutenek izan ezik, egin beharko dute proba.

Benetako

Benetanesapidearibenetakohitz zuzena dagokio; *benetazko, ordea, egiazko hitzaren kutsutik sortua, ez da batasunerako onartzen.

Ohiko

Euskaltzaindiak, inolako aukeraketarik egin gabe, gogorarazten du ohikodela tradizioan nagusitzen den aldaera. Ohizkoanalogikoa, ordea, 1968az gero hasi da Hegoaldean erabiltzen eta nagusitzen.

Arabera

Literatur tradizioan hainbat eratan agertu da hitz hau: araura, arauera, arauiala, arabera... Hala ere, XVIII. mendez geroztik araberada literaturan erabili den forma nagusia.

arabera

araura, arauera, arauiala ...

Iritzi

Nahiz eta eritzi (eta, oro har, e-z hasten diren aditzak) zaharragoa izan, erabat nagusitu da iritzi aldaera; horregatik, aldaera horixe hobesten du Euskaltzaindiak, aditz nahiz izen gisa, euskara baturako.

iritzi oniritzi irizpide aurreiritzi

eritzi oneritzi erizpide aurreritzi

Arazi

Euskaltzaindiak arazi eta honen aldaerei buruzko arau berria ematea egoki ikusi du, arau zaharra korapilatsu eta ilun samarra zen eta. Hortaz:

Arazialdaera gomendatzen du Euskaltzaindiak (salbuespena: adierazi):

entzunarazi iraunarazi jakinarazi adierazi

entzunerazi iraunerazi jakinerazi adiarazi

Aurreko aditz-erroari lotua idatziko da beti (eta ez partizipioari):

ikusarazi erorarazi ordainarazi harrarazi

ikusiarazi erori arazi ordaindu arazi hartu arazi

Zenbait aditzen aldaera t-dunak ere onartzen dira:

agerrarazi sarrarazi sorrarazi oldarrarazi

agertarazi sartarazi sortarazi oldartarazi

Arazi-ren aurreko aditza abokalaz amaitzen bada, a biek bat egingo dute:

aldarazi benedikarazi jokarazi

alda arazi benedika arazi joka arazi

alda-arazi benedika-arazi joka-arazi

Ba-

Ba- aurrizkia aditzarekin batera idatzi behar da, baldintzazkoa nahiz bestelakoa denean:

Etorriko bazina... Bazoaz? Bada garaia!

Etorriko ba zina... Ba zoaz? Ba da garaia!

Etorriko ba-zina... Ba-zoaz? Ba-da garaia!

Hala ere, baldintzazkoa ez denean, -ba horren eta aditzaren artean beste hitz batzuk ere sar daitezke: omen, ote, al... Horrelakoetan egingo da salbuespen bakarra, eta bereiz idatziko da:

Ba omen dakite. Ba ote dator? Ba al dakizu?

Ba-omen dakite. Ba-ote dator? Ba-al dakizu?

-z gero

Kasu guztietan -(e)z gero idatzi:

Euria eginez gero, jai! Goiz irten denez gero, goiz heldu da.

Euria egin ezkero ... Goiz irten den ezkero ...

Orduekin, baita denbora posposizio gisa denean ere, ezkeroere idatz daiteke:

hirurez gero neguaz gero San Ferminez gero atzoz gero

hirurak ezkero negua ezkero San Ferminak ezkero atzo ezkero

Honezkero, horrezkero eta harrezkero aditzondoak, horrela idatziko dira:

honezkero horrezkero harrezkero

honez gero horrez gero harrez gero

Diptongo bukaerak

Euskaltzaindiak erabaki duenez, diptongoz amaitzen diren hitzak, oro har, bokalez amaitzen diren gainerako izen guztiak bezala deklinatuko dira.

Singularrean:

arauan arauko arautik araura

arauean araueko arauetik arauera

Mugagabean:

arautan arautako arautatik arautara

arauetan arauetako araetatik arauetara

Hala ere, badira salbuespen batzuk: gaueta lau hitzak, eta monosilabo instrumentalak.

Gau (kasu hauetan soil-soilik):

gauez gauean gaueko

gauz gauan gauko

Lau:bi aukera daude:

1.- Izenordaina bada (zenbatzean eta ordua adierazten dugunean) -r- tartekatuta:

Lau anaia ziren eta laurak etorri dira. Lauretan ospa egingo dugu.

Lau anaia ziren eta *lauak etorri dira. *Lauetan ospa egingo dugu.

2.- Izena denean, bokalez amaituak bezala deklinatzen da:

Zein jokalarik egin du? —Lauak.

... —Laurak.

Zein egunetan? —Lauan.

... —Lauean.

Zein gelatara? —Laura.

... —Lauera.

Monosilabo instrumentalek, hots, zerez kasuko mugagabean dauden silaba bakarreko hitzek, -e- tartekatzen dute:

(edozein...)deiez jaiez gaiez

(edozein...) deiz, deiaz jaiz, jaiaz gaiz, gaiaz

Merezi

Merezi izan/ukan aditzaren osagarria aditz-izen bat denean (ordaintzea, ikustea, ekartzea), NOR kasua erabili, eta ez NORK:

 Ikustea merezi du. Ez du ordaintzea merezi. Merezi du saiatzea?

 Ikusteak merezi du. Ez du ordaintzeak merezi. Merezi du saiatzeak?

Ongi etorri

Ahoz zein idatziz agur egitean, oihu edo deiki gisa, Ongi etorri!erabili, eta ez Ongi etorria! edo Ongi etorriak!

 Ongi etorri!

 Ongi etorriak! Ongi etorria!

Kontuz: ongi etorri hori izen bihurtzen denean, mugatzailea (-a, -ak) har dezake:

 ongi etorria eman

Gauza bera gertatzen da izan aditzarekin doanean ere:

 Zaretela ongi etorriak! Inoiz bazatozte, ongi etorriak izango zarete.

Hiru kiloko haurra

-KO atzizkia, batzuetan, NONGO eta NOIZKO kasuei lotuta agertzen zaigu. Horrelakoetan, honela erabiltzen dugu deklinabidea: singularrean -(e)ko, eta mugagabe eta pluralean -(e)tako.

Baina, sarritan, ez gara konturatzen -ko atzizkiak ez duela nongo- edo noizkotasuna soilik adierazten. Besterik adierazteko balio du: nolakotasuna —zerbait nolakoa den azaltzeko—, baita zenbatekotasuna ere —zerbaitek zenbateko adina, prezioa, neurria, pisua... duen.

Ahazte horretatik gertatu ohi da nahaste hau: batzuetan, aurrean dagoen hitzak plurala adierazten duelako, -tako idatzi ohi dugu, nahiz eta -ko jarri beharko genukeen. Zuzen ala oker egin dugun jakiteko, agerian utzi -ko horrek ezkutatzen duen erlatibozko esaldia: -(e)tan agertzen bada, -(e)tako jarri beharko dugu; bestela, -(e)ko jarri, hots:

Hamazortzi urteko mutilaala hamazortzi urtetako mutila?

Erlatiboan emanda: Hamazortzi urte duen mutila.

Ez da -tan inondik ere ageri; beraz, -ko idatziko dugu: Hamazortzi urteko mutila.

Bi urteko ikastaroakala bi urtetako ikastaroak?

Esanahiaren arabera, bi aukera daude:

1.- Bi urte iraun dituzten ikastaroak > ez da-tanagertu, hortaz: Bi urteko ikastaroak.

2.- Bi urtetan egin ditudan ikastaroak > -tanagertu egin da, hortaz: Bi urtetako ikastaroak.

bi urteko umea mila pezetako jaka bi kiloko ogia

bi urtetako umea mila pezetatako jaka bi kilotako ogia

Topiko bihurtu

Zerbait edo norbait egoera batetik bestera aldatu dela adierazteko bihurtu aditza erabiltzen dugunean — igela printze bihurtu zen esamoldean legez—, mugagabean eman behar dugu aditzak ezkerrean duen hitza (hau da, bihurtu eta gero zer dugun azaltzen diguna: printze-, baldin eta hitz soila bada.

Hala ere, izen hori inguruan zerbaitek lagunduta agertzen baldin bazaigu, badago artikuluarekin emateko aukera ere. Esaterako:

Adjektiboa:

...eta igela printze urdin(a) bihurtu zen.

Konparaziozko egitura:

printzerik ederren(a) bihurtu zen.

Perpaus erlatiboa:

hizketan ez zekien printze(a) bihurtu zen.

Egiteko asmoz

Azkenaldi honetan, gero eta gehiago ikusten ditugu egin asmoz eta horrelakoak (partizipio burutua + asmoz); autore gehienek, ostera, -tzeko asmoz moldea erabili izan dute. Euskaltzaindiak argi eta garbi utzi du bere iritzia auzi honetan: erabili )tzeko asmoz, ez besterik.

egiteko asmoz etortzeko asmoz

egin asmoz etorri asmoz

-ari / -lari

Gaur egun, -lari atzizkia nabarmen ari da nagusitzen, bai hitz berriak eratzeko orduan, bai hitz zaharren aldaeren artean. Hau dela eta, hauxe erabaki du Euskaltzaindiak:

Erabili, batasunerako, -ariforma (eta ez -lari) -a bokalaz amaitzen diren izen-oinarriei eransteko, batez ere bi silabatik gorakoak direnean. Hala ere, -ia amaierako izenekin, -ialari hobesten da. Gainerakoetan, ezin gomendio orokorrik eman; hala ere, badirudi -lari ari delaa nagusitzen:

gramatikari politikari fisikari Özientzialari historialari

gramatikalari politikalari fisikalari Ö zientzilari historilari

Erantsi -ariatzizkia izenari, eta -le edo -tzaile atzizkiak, berriz, aditzari:

ikertzaile hezitzaile aurkezle

ikerlari hezilari aurkezlari

Aditz batek adiera bat baino gehiago duenean, zilegi da adiera batean -le edo -tzaile eranstea, eta -ari bestean:

idazle #idazkari zuzentzaile #zuzendari zaintzaile #zaindari

-ario / -ari

Erdal -ario/-aire atzizkiez osatutako izenak -ario forman (eta ez -ari) mailegatu behar dira; hau da, erdaratik hartu ditugun -ario bukaeradun mailegu horiek bukaera horrexekin eman behar ditugu:

funtzionario unibertsitario notario

funtzionari unibertsitari notari

Izenondoekin berdin jokatzea onartzen den arren (talde parlamentario, garraio unibertsitario...), euskal egituraren arabera jokatzea hobesten da, hau da, hitz-elkarketaren bidez jotzea:

talde parlamentarioa garraio unibertsitarioa

parlamentu(ko)taldea unibertsitate(ko) garraioa

talde parlamentaria garraio unibertsitaria