IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Agurra


 0. Sarrera

Agurra idaztean, zati aldagaitz hauek ageri ohi dira:

igorlearen kargua agertzen denekoa;

igorleak hartzaileari diosala egiten dionekoa;

mezua adierazten dionekoa;

agiriari errematea ematen dion protokolozko esaldia jartzen denekoa;

eta, azkenik, datari dagokion tokia.

 

Zati horiek koherentziaz idazten ikas dezazun hainbat ariketa proposatzen dizugu, testuinguruz kanpoko esaldi solteetan oinarritu gabe hainbat agurren testu osoetan oinarritutakoak, hain zuzen. Euskarri gisa, agurretan agertu ohi diren esamoldeen zerrenda ere aurkituko duzu.

Ikus dezakezunez, gure helburua ez da agurraren eredu bakar bat zuri eskaintzea -horretarako hor duzu Administrazioa Euskaraz aldizkaria- hizkuntza jorratzea baizik, mezuaren edukia bera era desberdinez idatziz.

Bestalde, ariketa bakoitzaren erantzuna ere eskaintzen dizugu, ez geurea ezin hobeagotzat jotzen dugulako, zeurearekin aldera eta bietan bat, egokiena, zeuk hauta dezazun baizik.

Azkenik, guzti horrez gain, zeure buruari ebaluaketa egiteko frogarik ere baduzu, unitate honen bidez egin duzun aurrerakada neur dezazun.

 

 1. Hasierako ariketak

1.1. ARIKETA: idatzi agurra

Egin ariketa ondoren azaltzen zaizun egoeraren arabera, eta gorde zuzendu gabe unitatea bukatu arte.

Oraindik orain, Arantza Holke izendatu dute Euskal Arkeologia,Etnografia eta Kondaira Museoaren zuzendari. Zu, Jon Alonso Tirapu, Kultura sailburua zara eta agurra bidali nahi diozu Arantza Holkeri, zorionak emanez.

1.2. ARIKETA: osatu agurra

Segidako testua behin edo beste irakurri ondoren, bete itzazu hutsuneak honako hitz hauez baliatuz:

bere onginahia

eta

bide batez

AGUR

gonbidatzen


Eusko Jaurlaritzako

Nekazaritza eta Arrantza sailburuak

_________

egiten dizu _________ otsailaren 15ean Deustuko Unibertsitatean

emango duen hitzaldira __________ zaitu.

Ander Garikanok ____________, ______________ adierazten dizu.

Gasteiz, 1993ko urtarrilak 20

1.3. ARIKETA: bilatu sinonimoak

Jarraian dituzun esamoldeak behin eta berriro azaltzen dira agurretan. Saia zaitez horien parekorik asmatzen.

1.3.1. Bide batez

____________________________________

____________________________________

____________________________________

____________________________________

1.3.2. Bere onginahia adierazten dizu

____________________________________

____________________________________

____________________________________

____________________________________

 

 2. Agurraren barne-egitura

2.1. ARIKETA: berridatzi agurra

Berridatzi 1.2. ARIKETAko agurra, honako informazio hau ere sartuz:

Hartzailearen izena Gorka Errementeria da.

Otsailaren 15a asteazkena da.

Eskertu aldez aurrez hartzailearen asistentzia.

 

2.2. ARIKETA: bete fitxa

Aldera ezazu aurreko ariketan egin duzun agurra ondorengo testuarekin, eta bete testu-oineko fitxa.

Karmen:

Bilera bihar da. Etorri ahaztu gabe, oso garrantzitsua da eta.
Ezinezkoa bazaizu abisatu.

Julen

Argi ikus daitekeenez, eguneroko mezuen eta administrazioko agurren artean bada alde ederrik. Gauzak honela, bete segidako fitxa, agurraren ezaugarriak adieraziz.

2.2.1. Agurraren ezaugarriak

____________________________________

____________________________________

____________________________________

____________________________________

____________________________________

____________________________________

 

2.3. ARIKETA: erantzun galderei

2.1. ARIKETAko erantzuna begi aurrean duzularik, erantzun galderoi:

2.3.1. Zein lerroalditan ipini da igorlearen kargua?

_______________________________________________________________

2.3.2. Zein lerroalditan ipini dira igorlearen izen-abizenak?

_______________________________________________________________

2.3.3. Zein da mezua, eta zein lerroalditan dago?

_______________________________________________________________

2.3.4. Zein da protokolozko esaldia, eta zein lerroalditan dago?

_______________________________________________________________

2.3.5. Zein lokailuz ematen zaio sarbidea mezuari?

________________________________________________________________

2.3.6. Zein aitzakiaz antolatzen da protokolo esaldia?

________________________________________________________________


2.4. ARIKETA:
asmatu baliokideak


Segidako testuan aurkitu azpimarraturiko hitzen baliokideak:

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza,

Araubide Juridiko eta Autonomi

Garapenerako sailburu eta Herri

Arduralaritzaren Euskal Erakundearen

Zaingo batzordeburuak

AGURTZEN ZAITU

eta atsegin haundiz helarazten dizu HAEEk argitaraturikoAgenda-93 liburukia, bertako egunik eguneko egituraketa eta informazioak erabilgarri eta interesgarri izango dituzulakoan.

Joseba M. Zubigain Zubiriak dizun begirunea aitortzen du,bide batez.

Vitoria-Gasteizen, 1992ko abenduan

HAEE

 

2.4.1. Atsegin haundiz

_____________________________

_____________________________

2.4.2. Helarazten

_____________________________

_____________________________

2.4.3. Egunik eguneko

_____________________________

_____________________________

2.4.4. Begirunea

_____________________________

_____________________________

2.4.5. Aitortzen du

_____________________________

_____________________________

2.4.6. Bide batez

_____________________________

_____________________________

 

2.5. ARIKETA: osatu agurra

Nola jarraituko zenuke 2.4. ARIKETAko testuko azken lerroaldia honelako hasiera emango bazenio?

"Joseba M. Zubigain Zubiria aukera honetaz baliatzen da ..."

 

 3. Agurra bere osoan

3.1. ARIKETA: idatzi agurra

Egizu egoera honi dagokion agurra, "aurrean" hitzaren baliokidea erabili behar duzula kontuan izanik:

 

Igorlearen kargua:

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza
Politikarako idazkari nagusia.

Igorlearen izen-abizenak:

M. Karmen Garmendia Lasa.

Hartzailearen izen-abizenak:

Agurtzane Mujika.

Mezua:

Eusko Legebiltzarreko Iraskunde eta
Herrizaingo Batzordearen aurrean
egindako agerraldiaren testua
bidaltzea.

 

 4. Azken ariketa

4.1. ARIKETA: berridatzi agurra

Egizu berriro 1.1. ARIKETA, hots, segidako hau:

Oraindik orain, Arantza Holke izendatu dute Euskal Arkeologia,Etnografia eta Kondaira Museoaren zuzendari. Zu, Jon Alonso Tirapu, Kultura sailburua zara eta agurra bidali nahi diozuArantza Holkeri, zorionak emanez.

 

 5. Eraskina

Hona hemen agurrak egiterakoan gheien erabili ohi diren esamoldeak.

5.1. Mezuari sarbidea ematekoak:

eta ...

eta honekin batera ...

eta atsegin haundiz ...

eta halaber ...

eta aldi berean ...

era berean ...

... dela eta,

5.2. Mezua adieraztekoak:

... bidaltzen dizu

... igortzen dizu

... helarazten dizu

... -(e)ra gonbidatzen zaitu

... zorionik beroenak opa dizkizu

... eskaintzen dizu

... jakinarazten dizu

... eskatzen dizu

5.3. Mezuaren zertarakoa adieraztekoak:

... erabilgarri izango duzulakoan

... interesgarri izango duzulakoan

... erabilgarri eta interesgarri izango duzulakoan

5.4. Protokolozko esaldiari sarbidea ematekoak:

Bide batez

Bidenabar

Aldi berean

Era berean

Aukera honetaz baliaturik

5.5. Protokolozko esaldiak:

... bere onginahia adierazten dizu ...

... bere begirunea aitortzen dizu ...

... bere begirunerik leialena (sendoena) ...

... bere errespeturik leialena ...

 

 6. Zuzenketak

1.2. ARIKETA: osatu agurra (zuzenketa)

Eusko Jaurlaritzako
Nekazaritza eta Arrantza sailburuak

AGUR

egiten dizu ETAotsailaren 15ean Deustuko Unibertsitatean emango duen hitzaldira GONBIDATZENzaitu.

Ander Garikanok BIDE BATEZ, BERE ONGINAHIAadierazten dizu.

Gasteiz, 1993ko urtarrilak 20

1.3. ARIKETA: bilatu sinonimoak (zuzenketa)

1.3.1. Bide batez

Bidenabar

Aldi berean

Era berean

Aukera honetaz baliaturik

1.3.2. Bere onginahia adierazten dizu

Bere begirunea aitortzen dizu

Bere begirunerik leialena ...

Bere errespeturik sendoena ...

2.1. ARIKETA: berridatzi agurra (zuzenketa)

Eusko Jaurlaritzako
Nekazaritza eta Arrantza sailburuak

AGUR

egiten dizu, Gorka Errementeria, eta otsailaren 15ean, asteazkena, Deustuko Unibertsitatean emango duen hitzaldira gonbidatzen zaitu, zure asistentzia aldez aurrez eskertuz.

Ander Garikanok, bidenabar, bere errespetua adierazten dizu.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko urtarrilak 20

2.2. ARIKETA: bete fitxa (zuzenketa)

Administrazioan erabili ohi den protokolozko agiria da.

Agurra, gertakizun edo ospakizun aipatua dela eta, mezu laburren bat adierazteko.

Agurra ez da tramitazioan sartu ohi den agiria; beraz, ez zaio irteera edo sarrera-datarik jartzen.

2.3. ARIKETA: erantzun galderei (zuzenketa)

2.3.1. Zein lerroalditan ipini da igorlearen kargua?

Lehenengoan.

2.3.2. Zein lerroalditan ipini dira igorlearen izen-abizenak?

Azkenengoan.

2.3.3. Zein da mezua, eta zein lerroalditan dago?

Hitzaldirako gonbitea, hirugarren lerroaldian.

2.3.4. Zein da protokolozko esaldia, eta zein lerroalditan dago?

"... bere onginahia adierazten dizu...", azkenengo lerroaldian.

2.3.5. Zein lokailuz ematen zaio sarbidea mezuari?

"Eta" lokailuaz.

2.3.6. Zein aitzakiaz antolatzen da protokolo esaldia?

"Bide batez"

2.4. ARIKETA: asmatu baliokideak (zuzenketa)

2.4.1. Atsegin haundiz

Halaber

Aldi berean

Era berean

2.4.2. Helarazten

Bidaltzen

Igortzen

2.4.3. Egunik eguneko

Egunez eguneko

2.4.4. Begirunea

Leialtasuna

Errespetua

Begirunerik sendoena

2.4.5. Aitortzen du

Adierazi nahi dizu

2.4.6. Bide batez

Bidenabar

Halaber

Aldi berean

2.5. ARIKETA: osatu agurra (zuzenketa)

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza,
Araubide Juridiko eta Autonomi
Garapenerako sailburu eta Herri
Arduralaritzaren Euskal Erakundearen
Zaingo batzordeburuak

AGURTZEN ZAITU

eta atsegin haundiz helarazten dizu HAEEk argitaraturiko Agenda-93 liburukia, bertako egunik eguneko egituraketa eta informazioak erabilgarri eta interesgarri izango dituzulakoan.

Joseba M. Zubigain Zubiria aukera honetaz baliatzen da, bere onginahia adierazteko.

Vitoria-Gasteizen, 1992ko abenduan

HAEE

3.1. ARIKETA: idatzi agurra (zuzenketa)

Eusko Jaurlaritzako
Hizkuntza Politikarako idazkari nagusiak

AGUR

egiten dizu, Agurtzane Mujika, eta Eusko Legebiltzarreko Iraskunde eta Herrizaingo Batzordearen aitzinean egindako agerraldiaren testua bidaltzen dizu.

M. Karmen Garmendia Lasak, bide batez, begirunerik leialena adierazi nahi dizu.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko urtarrilak 20

4.1. ARIKETA: berridatzi agurra (zuzenketa)

Eusko Jaurlaritzako
Kultura sailburuak

AGUR

egiten dizu, Arantza Holke, eta, hartu berria duzun Euskal Arkeologi, Etnografi eta Kondaira Museoaren zuzendari-kargua dela eta, bere zorionik beroenak opa dizkizu.

Jon Alonso Tirapuk, bide batez, bere onginahia adierazten dizu.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko abenduak 2