Diru-laguntzak ematea EAEko administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzeko, 2012ko ekitaldian.
Bi motatako diru-laguntzak daude:
A) prestakuntza-plan edo programa aurkezten duten administrazioentzat
B) prestakuntza-plan edo programa aurkezten ez duten administrazioentzat
1.090.466,14 €
EBAZPENA, 2012ko ekainaren 14koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duena.
IVAPen egoitzak:
Donostia 1
01010 Gasteiz
Tel: 945 017 600
Errekalde zumarkalea 18
48009 Bilbao
Tel: 944 031 600
San Bartolomé, 28
20007 Donostia
Tel: 943 428 306
Unibertsitateko etorbidea
20560 Oñati
Tel: 943 782 000
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era
Telefono zenbakiak:
9450 17612 - 9450 17660
Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoz egin beharko dituzte prozedura honetako izapide guztiak:
Eskaria egiten duten entitateek ziurtagiri elektroniko hauetako bat erabili beharko dute identifikaziorako:
- entitatearen ziurtagiria
- NAN elektronikoa
- ONA
- herritarraren ziurtagiria (espedientearen izapideetan entitatearen ordezkari gisa arituko den pertsona fisikoarena)
Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoz egin beharko dituzte prozedura honetako izapide guztiak:
Eskaria egiten duten entitateek ziurtagiri elektroniko hauetako bat erabili beharko dute identifikaziorako:
- entitatearen ziurtagiria
- NAN elektronikoa
- ONA
- herritarraren ziurtagiria (espedientearen izapideetan entitatearen ordezkari gisa arituko den pertsona fisikoarena)
Deialdi honen xedea da prestakuntza-plan edo -programa aurkezten duten Euskal administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntzara bideratutako laguntzak esleitzea, 2012ko ekitaldian.
Prestakuntza-plan edo -programek, berariazko prestakuntza-eskaintzaz gain, honako ekintza hauetakoren bat edo batzuk jaso ahal izango dituzte:
- prestakuntza-edukiak diseinatzea edo prestatzea.
- ikaskuntzako sareak ezartzea.
- irakaskuntzako materiala diseinatzea, prestatzea eta argitaratzea, prestakuntzan erabiltzen den edozein euskarritan.
- 2012. urteko edo hurrengo urteetako prestakuntza-planak oinarri izango dituen prestakuntza-beharrizanen diagnostikoa egitea.
- erakundeak garatutako prestakuntzaren aprobetxamendu, transferentzia edo eraginaren ebaluazioa aztertzea.
EAEko honako administrazio publikoak:
1.090.466,14 €
| Erakundeak | Mugak |
|---|---|
| EAEko foru-administrazioak | 338.720,94 € |
| EAEko udal-administrazioak | 668.969,00 € |
| Euskal Herriko Unibertsitatea (administrazio eta zerbitzuetako langileak) | 82.776,20 € |
Eskabide formularioa zuzenean lotzen da izapidetze elektronikoarekin. Horretarako, Erakunde eskatzaileek erakunde-ziurtagiriaren bitartez identifikatu beharko dute beren burua, edo espediente hori izapidetzeko erakundearen ordezkari gisa jarduten duen NANe, ONA edo herritar-ziurtagiriaren bitartez.
Eskabideak egiteko eskuliburu laburra.
Hirugarren interesatuen alta aurkeztu behar da, bakar-bakarrik aldez aurretik aurkeztu ez badu.
Ordezkaritzaren xedapena aurkeztu behar da entitatearen ordezkariak izapidetza egiten badu. Ez da aurkeztu behar erakunde-ziurtagiriaren bitartez egiten bada.
Laguntzeko prestakuntza-plan bat da (orientazio gisa).
Eskabidearen ondoko izapideak, kanal elektronikoaren bidezkoak, helbide honen bidez egingo dira: http://www.euskadi.net/nirekudeaketak
Deialdi honen xedea da EAEko toki administrazioei diru-laguntzak esleitzea, bertako langileek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako prestakuntza-ekitzetan parte-hartzeagatik, 2012ko ekitaldian.
EAEko toki administrazioak, baldin eta prestakuntza-plan edo programa baten bidez laguntzen onuradun izan ez badira.
1.007.689,94 €
| Erakundeak | Mugak |
|---|---|
| EAEko foru-administrazioak | 338.720,94 € |
| EAEko udal-administrazioak | 668.969,00 € |
Ebazpena, 2012ko azaroaren 14koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, behean adierazitako toki-erakundeei laguntzak esleitzen dizkiena, erakunde horietan zerbitzuan iharduten enplegatuen prestakuntza finantzatu dezaten.
Ebazpena, 2012ko abenduaren 31koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, ondorengo tokiko erakundeei ondorengo taulan zehazten den finantzazioa emateko, bertan lan egiten dutenen prestakuntza-ekintzak ordaintzen laguntzeko.
2012ko irailaren 10a, 24:00etan
Sei hilabete