0. Sarrera
Agurra idaztean, zati aldagaitz hauek ageri ohi dira:
igorlearen kargua agertzen denekoa;
igorleak hartzaileari diosala egiten dionekoa;
mezua adierazten dionekoa;
agiriari errematea ematen dion protokolozko esaldia jartzen denekoa;
eta, azkenik, datari dagokion tokia.
Zati horiek koherentziaz idazten ikas dezazun hainbat ariketa proposatzen dizugu, testuinguruz kanpoko esaldi solteetan oinarritu gabe hainbat agurren testu osoetan oinarritutakoak, hain zuzen. Euskarri gisa, agurretan agertu ohi diren esamoldeen zerrenda ere aurkituko duzu.
Ikus dezakezunez, gure helburua ez da agurraren eredu bakar bat zuri eskaintzea -horretarako hor duzu Administrazioa Euskaraz aldizkaria- hizkuntza jorratzea baizik, mezuaren edukia bera era desberdinez idatziz.
Bestalde, ariketa bakoitzaren erantzuna ere eskaintzen dizugu, ez geurea ezin hobeagotzat jotzen dugulako, zeurearekin aldera eta bietan bat, egokiena, zeuk hauta dezazun baizik.
Azkenik, guzti horrez gain, zeure buruari ebaluaketa egiteko frogarik ere baduzu, unitate honen bidez egin duzun aurrerakada neur dezazun.
1. Hasierako ariketak
1.1. ARIKETA: idatzi agurra
Egin ariketa ondoren azaltzen zaizun egoeraren arabera, eta gorde zuzendu gabe unitatea bukatu arte.
| Oraindik orain, Arantza Holke izendatu dute Euskal Arkeologia,Etnografia eta Kondaira Museoaren zuzendari. Zu, Jon Alonso Tirapu, Kultura sailburua zara eta agurra bidali nahi diozu Arantza Holkeri, zorionak emanez. |
1.2. ARIKETA: osatu agurra
Segidako testua behin edo beste irakurri ondoren, bete itzazu hutsuneak honako hitz hauez baliatuz:
|
bere onginahia
|
eta
|
bide batez
|
AGUR
|
gonbidatzen
|
|
Eusko Jaurlaritzako
Nekazaritza eta Arrantza sailburuak
_________
egiten dizu _________ otsailaren 15ean Deustuko Unibertsitatean
emango duen hitzaldira __________ zaitu.
Ander Garikanok ____________, ______________ adierazten dizu.
Gasteiz, 1993ko urtarrilak 20
|
1.3. ARIKETA: bilatu sinonimoak
Jarraian dituzun esamoldeak behin eta berriro azaltzen dira agurretan. Saia zaitez horien parekorik asmatzen.
| 1.3.1. Bide batez
____________________________________
____________________________________
____________________________________
____________________________________
|
| 1.3.2. Bere onginahia adierazten dizu
____________________________________
____________________________________
____________________________________
____________________________________
|
2. Agurraren barne-egitura
2.1. ARIKETA: berridatzi agurra
Berridatzi 1.2. ARIKETAko agurra, honako informazio hau ere sartuz:
|
Hartzailearen izena Gorka Errementeria da.
Otsailaren 15a asteazkena da.
Eskertu aldez aurrez hartzailearen asistentzia.
|
2.2. ARIKETA: bete fitxa
Aldera ezazu aurreko ariketan egin duzun agurra ondorengo testuarekin, eta bete testu-oineko fitxa.
|
Karmen:
Bilera bihar da. Etorri ahaztu gabe, oso garrantzitsua da eta.
Ezinezkoa bazaizu abisatu.
Julen
|
Argi ikus daitekeenez, eguneroko mezuen eta administrazioko agurren artean bada alde ederrik. Gauzak honela, bete segidako fitxa, agurraren ezaugarriak adieraziz.
| 2.2.1. Agurraren ezaugarriak
____________________________________
____________________________________
____________________________________
____________________________________
____________________________________
____________________________________
|
2.3. ARIKETA: erantzun galderei
2.1. ARIKETAko erantzuna begi aurrean duzularik, erantzun galderoi:
| 2.3.1. Zein lerroalditan ipini da igorlearen kargua?
_______________________________________________________________
|
| 2.3.2. Zein lerroalditan ipini dira igorlearen izen-abizenak?
_______________________________________________________________
|
| 2.3.3. Zein da mezua, eta zein lerroalditan dago?
_______________________________________________________________
|
| 2.3.4. Zein da protokolozko esaldia, eta zein lerroalditan dago?
_______________________________________________________________
|
| 2.3.5. Zein lokailuz ematen zaio sarbidea mezuari?
________________________________________________________________
|
| 2.3.6. Zein aitzakiaz antolatzen da protokolo esaldia?
________________________________________________________________
|
2.4. ARIKETA: asmatu baliokideak
Segidako testuan aurkitu azpimarraturiko hitzen baliokideak:
|
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza,
Araubide Juridiko eta Autonomi
Garapenerako sailburu eta Herri
Arduralaritzaren Euskal Erakundearen
Zaingo batzordeburuak
AGURTZEN ZAITU
eta atsegin haundiz helarazten dizu HAEEk argitaraturikoAgenda-93 liburukia, bertako egunik eguneko egituraketa eta informazioak erabilgarri eta interesgarri izango dituzulakoan.
Joseba M. Zubigain Zubiriak dizun begirunea aitortzen du,bide batez.
Vitoria-Gasteizen, 1992ko abenduan
HAEE
|
| 2.4.1. Atsegin haundiz
_____________________________
_____________________________
|
2.4.2. Helarazten
_____________________________
_____________________________
|
| 2.4.3. Egunik eguneko
_____________________________
_____________________________
|
2.4.4. Begirunea
_____________________________
_____________________________
|
| 2.4.5. Aitortzen du
_____________________________
_____________________________
|
2.4.6. Bide batez
_____________________________
_____________________________
|
2.5. ARIKETA: osatu agurra
Nola jarraituko zenuke 2.4. ARIKETAko testuko azken lerroaldia honelako hasiera emango bazenio?
| "Joseba M. Zubigain Zubiria aukera honetaz baliatzen da ..." |
3. Agurra bere osoan
3.1. ARIKETA: idatzi agurra
Egizu egoera honi dagokion agurra, "aurrean" hitzaren baliokidea erabili behar duzula kontuan izanik:
|
Igorlearen kargua:
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza
Politikarako idazkari nagusia.
Igorlearen izen-abizenak:
M. Karmen Garmendia Lasa.
Hartzailearen izen-abizenak:
Agurtzane Mujika.
Mezua:
Eusko Legebiltzarreko Iraskunde eta
Herrizaingo Batzordearen aurrean
egindako agerraldiaren testua
bidaltzea.
|
4. Azken ariketa
4.1. ARIKETA: berridatzi agurra
Egizu berriro 1.1. ARIKETA, hots, segidako hau:
| Oraindik orain, Arantza Holke izendatu dute Euskal Arkeologia,Etnografia eta Kondaira Museoaren zuzendari. Zu, Jon Alonso Tirapu, Kultura sailburua zara eta agurra bidali nahi diozuArantza Holkeri, zorionak emanez. |
5. Eraskina
Hona hemen agurrak egiterakoan gheien erabili ohi diren esamoldeak.
5.1. Mezuari sarbidea ematekoak:
eta ...
eta honekin batera ...
eta atsegin haundiz ...
eta halaber ...
eta aldi berean ...
era berean ...
... dela eta,
5.2. Mezua adieraztekoak:
... bidaltzen dizu
... igortzen dizu
... helarazten dizu
... -(e)ra gonbidatzen zaitu
... zorionik beroenak opa dizkizu
... eskaintzen dizu
... jakinarazten dizu
... eskatzen dizu
5.3. Mezuaren zertarakoa adieraztekoak:
... erabilgarri izango duzulakoan
... interesgarri izango duzulakoan
... erabilgarri eta interesgarri izango duzulakoan
5.4. Protokolozko esaldiari sarbidea ematekoak:
Bide batez
Bidenabar
Aldi berean
Era berean
Aukera honetaz baliaturik
5.5. Protokolozko esaldiak:
... bere onginahia adierazten dizu ...
... bere begirunea aitortzen dizu ...
... bere begirunerik leialena (sendoena) ...
... bere errespeturik leialena ...
6. Zuzenketak
1.2. ARIKETA: osatu agurra (zuzenketa)
|
Eusko Jaurlaritzako
Nekazaritza eta Arrantza sailburuak
AGUR
egiten dizu ETAotsailaren 15ean Deustuko Unibertsitatean emango duen hitzaldira GONBIDATZENzaitu.
Ander Garikanok BIDE BATEZ, BERE ONGINAHIAadierazten dizu.
Gasteiz, 1993ko urtarrilak 20
|
1.3. ARIKETA: bilatu sinonimoak (zuzenketa)
| 1.3.1. Bide batez
Bidenabar
Aldi berean
Era berean
Aukera honetaz baliaturik
|
| 1.3.2. Bere onginahia adierazten dizu
Bere begirunea aitortzen dizu
Bere begirunerik leialena ...
Bere errespeturik sendoena ...
|
2.1. ARIKETA: berridatzi agurra (zuzenketa)
|
Eusko Jaurlaritzako
Nekazaritza eta Arrantza sailburuak
AGUR
egiten dizu, Gorka Errementeria, eta otsailaren 15ean, asteazkena, Deustuko Unibertsitatean emango duen hitzaldira gonbidatzen zaitu, zure asistentzia aldez aurrez eskertuz.
Ander Garikanok, bidenabar, bere errespetua adierazten dizu.
Vitoria-Gasteiz, 1993ko urtarrilak 20
|
2.2. ARIKETA: bete fitxa (zuzenketa)
| Administrazioan erabili ohi den protokolozko agiria da.
Agurra, gertakizun edo ospakizun aipatua dela eta, mezu laburren bat adierazteko.
Agurra ez da tramitazioan sartu ohi den agiria; beraz, ez zaio irteera edo sarrera-datarik jartzen.
|
2.3. ARIKETA: erantzun galderei (zuzenketa)
| 2.3.1. Zein lerroalditan ipini da igorlearen kargua?
Lehenengoan.
|
| 2.3.2. Zein lerroalditan ipini dira igorlearen izen-abizenak?
Azkenengoan.
|
| 2.3.3. Zein da mezua, eta zein lerroalditan dago?
Hitzaldirako gonbitea, hirugarren lerroaldian.
|
| 2.3.4. Zein da protokolozko esaldia, eta zein lerroalditan dago?
"... bere onginahia adierazten dizu...", azkenengo lerroaldian.
|
| 2.3.5. Zein lokailuz ematen zaio sarbidea mezuari?
"Eta" lokailuaz.
|
| 2.3.6. Zein aitzakiaz antolatzen da protokolo esaldia?
"Bide batez"
|
2.4. ARIKETA: asmatu baliokideak (zuzenketa)
| 2.4.1. Atsegin haundiz
Halaber
Aldi berean
Era berean
|
2.4.2. Helarazten
Bidaltzen
Igortzen
|
| 2.4.3. Egunik eguneko
Egunez eguneko
|
2.4.4. Begirunea
Leialtasuna
Errespetua
Begirunerik sendoena
|
| 2.4.5. Aitortzen du
Adierazi nahi dizu
|
2.4.6. Bide batez
Bidenabar
Halaber
Aldi berean
|
2.5. ARIKETA: osatu agurra (zuzenketa)
|
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza,
Araubide Juridiko eta Autonomi
Garapenerako sailburu eta Herri
Arduralaritzaren Euskal Erakundearen
Zaingo batzordeburuak
AGURTZEN ZAITU
eta atsegin haundiz helarazten dizu HAEEk argitaraturiko Agenda-93 liburukia, bertako egunik eguneko egituraketa eta informazioak erabilgarri eta interesgarri izango dituzulakoan.
Joseba M. Zubigain Zubiria aukera honetaz baliatzen da, bere onginahia adierazteko.
Vitoria-Gasteizen, 1992ko abenduan
HAEE
|
3.1. ARIKETA: idatzi agurra (zuzenketa)
|
Eusko Jaurlaritzako
Hizkuntza Politikarako idazkari nagusiak
AGUR
egiten dizu, Agurtzane Mujika, eta Eusko Legebiltzarreko Iraskunde eta Herrizaingo Batzordearen aitzinean egindako agerraldiaren testua bidaltzen dizu.
M. Karmen Garmendia Lasak, bide batez, begirunerik leialena adierazi nahi dizu.
Vitoria-Gasteiz, 1993ko urtarrilak 20
|
4.1. ARIKETA: berridatzi agurra (zuzenketa)
|
Eusko Jaurlaritzako
Kultura sailburuak
AGUR
egiten dizu, Arantza Holke, eta, hartu berria duzun Euskal Arkeologi, Etnografi eta Kondaira Museoaren zuzendari-kargua dela eta, bere zorionik beroenak opa dizkizu.
Jon Alonso Tirapuk, bide batez, bere onginahia adierazten dizu.
Vitoria-Gasteiz, 1993ko abenduak 2
|
|