Diru-laguntza horiek eskuratzeko eskari-orriak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean aurkeztu behar dira, helbide hauetako edozeinetan:
a) Donostia kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.
b) Errekalde zumarkalea 18. 48009 Bilbao.
c) San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián.
d) Unibertsitatea z/g. 20560 Oñati (Gipuzkoa).
Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko edozein eratara aurkez daitezke eskabideak.Diru-laguntza horiek eskuratzeko eskari-orriak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean aurkeztu behar dira, helbide hauetako edozeinetan:
a) Donostia kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.
b) Errekalde zumarkalea 18. 48009 Bilbao.
c) San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián.
d) Unibertsitatea z/g. 20560 Oñati (Gipuzkoa).
Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko edozein eratara aurkez daitezke eskabideak.Deialdi honen helburua hiru diru-laguntza ematea da, Herri-Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerlanak egitearren. Diru-laguntza horiek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak kudeatuko ditu.
Goi-mailako Unibertsitate-titulua duten norbanakoak.
Diru-laguntzak eskatu ahal izateko hurrengo baldintza hauek bete behar dira:
a) Pertsona fisikoa izatea eta norberaren izenean parte hartzea.
b) Administrazio-auzotartasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea 2008ko urtarrilaren 1az geroztik edo lehenagotik.
c) Goi-mailako unibertsitate-tituluduna izatea.
Ezin dira deialdi honetara aurkeztu:
a) Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat edo administrazio-zehapen penalen bat izan duten pertsona fisikoak. Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehapenak ere barruan direla.
b) Azken hiru urteetan diru-laguntza hauetako bat edo Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolako ikerketa-talde batentzako bekaren bat hartu dutenak.Era berean, diru-laguntza hauek ekintza berbera burutzeko beste edozein beka edo laguntzarekin, publiko zein pribaturekin, bateraezinak izango dira.
Diru-laguntza bakoitza bost mila eurokoa (5.000 euro) da, bi zatitan ordainduta.
Laguntza onartzearekin batera, lehenengo ordainketaren izapidetzeari, mila eta bostehun eurokoa (1.500 euro), hasiera emango zaio, Ikerlana aurrera eraman ahal izateko.
Bigarren ordainketaren izapidetzeari, hiru mila eta bostehun eurokoa (3.500 euro), ikerlana aurkeztu ondoren emango zaio hasiera, beti ere ikerlan horrek, hautaketa-batzordeak egin beharko duen analisian, gai kalifikazioa lortzen badu.
Agiriekin batera aurkeztu beharreko eskaria
Eskari-orriekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
a) Curriculum vitae-a, ikasketa, merezimendu, lan eta argitalpen zientifikoen azalpena duena. Merezimenduak, aintzat hartu ahal izateko, behar bezala frogatu behar dira. Horrela egiten ez bada edo eskabideak aurkezteko epez kanpo aurkezten ba dira, merezimenduen egiaztagiriek ez dute baliorik edukiko.
b) Diru-laguntzak irauten duen bitartean burutu nahi den ikerlanari buruzko xehetasunezko txostena, gehienez ere 10 orrikoa. Txosten horretan agertu behar dira proposatzen den ikerlanaren gai zehatza zein den, ikerketa-egitasmoaren ildo nagusiak, eta baita hori aurrera eramateko erabiliko den metodologia ere.
c) NANaren fotokopia.d) Unibertsitate-titulua eta horri dagokion ikasketa-espedientea. e) 2008ko urtarrilaren 1az geroztik edo lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako administrazio-auzotartasuna adierazten duen errolda-egiaztagiria. f) Aurkeztutako lanak beste erakunde baten diru-laguntzarik ez duela dioen zinpeko aitorpena (eskabide-ereduan sartuta).