IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hautaketa
  4.  
  5. Epe 2007_1
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Hizkuntza eskakizunak


Konstituzioan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuan herritar guztientzat aitortutako hizkuntza-eskubideak gauzatzearren, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko lanpostuek, besteak beste, hizkuntza-eskakizun jakin bat daukate esleituta.

Zer da, bada, hizkuntza-eskakizuna? Lanpostu jakin baten egiteko guztiak euskaraz gauzatzeko beharrezkoa den hizkuntza-gaitasunaren maila da. Lau hizkuntza-eskakizun daude eta horietako bakoitzak zehaztuta ditu bere eduki, ezagutza-mailak eta trebetasun-mailak:

Horietaz gaina, teknikari gaituaren (TG) 4. hizkuntza-eskakizuna dago; lanaren edukia euskara bera duten lanpostuei esleitzen zaie (hizkuntza-normalkuntzako teknikariei, itzultzaileei,...)

Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa edo ez derrigorrezkoa izan daiteke:

  • Derrigorrezkoa bada derrigortasun-eguna ezarrita izango du eta egun horretatik aurrera nahitaezko baldintza izango da lanpostua betetzeko.
  • Derrigorrezkoa ez bada, hautaketa-prozesuan euskararen ezaguera zein ehunekotan baloratu behar den ezartzeko balioko du. Ehuneko hori hautaketa-prozesu osoan lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 5 eta % 10 bitartekoa izango da 1. edo 2. HE duten lanpostuetarako, eta % 11 eta % 20 bitartekoa 3. edo 4. HE duten lanpostuetarako.

Deitutako kidego gehienetan izango dira hizkuntza-eskakizuna baldintzatzat duten lanpostuak (nahitaezkoa da euskararen ezagutza-maila jakin bat egiaztatzea horietara heltzeko) eta bai hizkuntza-eskakizuna baldintzatzat ez duten lanpostuak ere (euskara deialdiko oinarrietan ezartzen den modura baloratuko da soilik, baina euskara jakitea ez da nahitaezkoa).

Deialdiko oinarrietan hizkuntza-eskakizunen egiaztapenari ezarritako puntuazioa emango zaie horretarako hautaketa-prozesuan bertan egiten diren azterketak gainditzen dituzten pertsonei, edo hautaketa-prozesuaren oinarrietan zehazten den epean hizkuntza-eskakizunen baliokideak diren tituluak eta ziurtagiriak dituztela honela adierazten dituztenei:

a) IVAPek ematen dituen hizkuntza-eskakizunak dituztenek ez dute ezer alegatu edo egiaztatu beharrik izango.

b) Hautaketa-prozesuaren deialdian beren beregi adierazten diren tituluak eta ziurtagiriak dituztenek titulua edo ziurtagiria alegatu beharko dute baina dagokion agiria aurkeztetik salbuetsi daitezke IVAPi titulu edo ziurtagiri horiek dauden erregistroetara sartzeko baimena ematen badiote.

c) Deialdian IVAPi dagozkion erregistroetara sartzeko baimena emateko aukera aurreikusten ez den tituluen eta ziurtagirien kasuan, horiek dituztenek deialdiko oinarrietan adierazten diren epe eta moduan alegatu eta egiaztatu beharko dituzte.

Hemen kontsulta daitezke hizkuntza-eskakizunen baliokideak diren tituluak eta ziurtagiriak .


 

1. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA
1. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAREN GAITASUNEN DESKRIBAPENA
(hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuko B-1 mailarekin parekatua)


ESKALA OROKORRA

ERABILTZAILE INDEPENDIENTEA

Gai da argi eta hizkuntza estandarrean idatzitako testuen puntu nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, lanaren esparruan, ikasketen esparruan eta aisialdian.
Badaki hizkuntza hori erabiltzen den lurraldeetan bidaiatzean sor daitezkeen egoera gehienetan moldatzen
Gai ezagun edo interes pertsonalekoei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake.
Esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko gai da, eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak azaltzeko.



AUTOEBALUAZIO ESKALAK
 
 

ULERMENA

AHOZKOA

Gai naiz ideia nagusiak ulertzeko, hizketa argi eta estandarra denean, eta gaiak ezagunak direnean: lana, eskola, aisialdia etab. Ulertzen dut gaur egungo gaiez edo interes pertsonaleko edo profesionaleko gaiez diharduten telebista- edo irrati-saioetako ideia nagusiak, baldin eta poliki eta argi hitz egiten badute.


AHOZKOA

Gai naiz hizkera arruntean idatzitako testuak edo nire lanari buruzkoak ulertzeko
Gai naiz gertaeren deskribapena edota sentimenduen eta desioen azalpena ulertzeko gutun pertsonaletan.

MINTZAMENA

AHOZKO ELKARRERAGINA

Gai naiz hizkuntza mintzatzen den herrialdera egindako bidaia batean gerta litezkeen egoera gehienei aurre egiteko.
Gai naiz, prestatu gabe ere elkarrizketan parte hartzeko, gaiak ezagunak direnean, interes pertsonalekoak edo bizimodu arruntekoak (familia, aisialdia,lana, bidaiak, albisteak..)


AHOZKO ADIERAZPENA

Gai naiz esaldiak era sinpleak josteko, honelakoak deskribatzearren: esperientziak, gertaerak, ametsak, itxaropenak eta helburuak. Gai naiz nire iritzi edo proiektuen arrazoiak eta azalpenak laburki emateko.  Badakit istorioak kontatzen, liburuen eta filmen argumentuak azaltzen eta horiek nigan sortutako erreakzioa adierazten.


IDAZMENA

IDATZIZKO ADIERAZPENA

Gai naiz testu sinpleak eta koherenteak idazteko, gai ezagunen edo interes pertsonalekoen gainean.  Gai naiz gutun pertsonalak idazteko, nire esperientziak eta irudipenak adieraziz.




AHOZKO HIZKUNTZAREN ALDERDI KUALITATIBOAK


MAILA

Hizkuntz errepertorio zabala eta hiztegi egokia du familiari, zaletasunei eta interesei, lanari, bidaiei eta gaur egungo gertaerei buruzko adierazpenak egiteko, nahiz eta tarteka zalantzak izan eta itzulinguruka ibil daitekeen.


ZUZENTASUNA

Arrazoizko zuzentasunez erabiltzen du eguneroko gaiei eta aurreikus daitezkeen egoerei loturiko formula- eta egitura-errepertorioa.


JARIOTASUNA

Era ulergarrian hitz egiten jarrai dezake, nahiz eta eten nabarmenak egiten dituen gramatika eta lexikoa planifikatzeko eta bere jarduna zuzentzeko, batez ere adierazpen libreko tarte luzeetan.

ELKARRERAGINA

Gai da, interes pertsonaleko eguneroko gaiei buruz, aurrez aurreko elkarrizketa errazak hasi, haiei eutsi eta amaitzeko. Norbaitek esandakoa errepika dezake, elkar ulertzen dutela berresteko.

KOHERENTZIA

Gai da elkarri loturiko ideia-sail lineal bat egituratu ahal izateko osagai labur, berezi eta soilak lortzeko.


  2. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA
HIZKUNTZA-GAITASUNEN DESKRIBAPENA.
(hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuko B-2 mailarekin parekatua)


ESKALA OROKORRA

ERABILTZAILE INDEPENDIENTEA

Gai da gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten testu konplexuetako ideia nagusiak ulertzeko, baita testu teknikoenak ere, betiere bere espezialitatearen arlokoak badira.
Jatorrizko hiztunekin mintza daiteke, jariotasunez eta naturaltasunez, halako eran non ez solaskide batek ez besteak ez duten ahaleginik egin behar elkar ulertzeko.
Testu argiak eta xeheak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez.

 

AUTOEBALUAZIO ESKALAK

ULERMENA

AHOZKOA

Gai naiz konferentzia eta hitzaldi aski luzeak ulertzeko. Era berean, argudio konplexuak ere ulertzen ditut, baldin eta gaia gutxi-asko ezaguna badut.
Ulertzen ditut telebistako albistegiak eta eguneko gorabeherei buruzko saio gehienak.
Gai naiz hizkuntza estandarrean ematen diren film gehienak ulertzeko.

IDATZIZKOA

Gai naiz gaur eguneko gaiei buruzko artikuluak eta txostenak irakurtzeko, egileak jarrera jakin bat edota ikuspuntu berezia erakusten duenean..
Gai naiz gaur eguneko hitz lauzko literatura-testuak irakurtzeko.

MINTZAMENA

AHOZKO ELKARRERAGINA

Gai naiz jatorrizko hiztun batekin normal mintzatzeko, berezkotasun eta erraztasun nahikoarekin. Gai naiz elkarrizketan era aktiboan parte hartzeko eta nire iritziak azaldu eta defenditzeko egoera ezagunetan.

AHOZKO ADIERAZPENA

Badakit zehatz eta argi hitz egiten nire intereseko gai askori buruz
Gai naiz gaur eguneko gorabeheren gainean nire ikuspuntua adierazteko, aukera desberdinen alde onak eta txarrak azalduz.

IDAZMENA

IDATZIZKO ADIERAZPENA

Gai naiz nire intereseko gai askoren inguruan, testu argiak eta xeheak idazteko.
Gai naiz idazlan bat edo txosten bat egiteko informazio jakin bat adieraziz edota iritzi baten aldeko edo kontrako arrazoiak emanez.  Gai naiz gutunak idazteko, gertaerei eta esperientziei ematen diedan garrantzia nabarmenduz.

 

AHOZKO HIZKUNTZAREN ALDERDI KUALITATIBOAK

MAILA

Hizkuntz maila zabala du, gai orokorren deskribapen argiak egiteko eta gai horiei buruz duen ikuspegia aditzera emateko modukoa, hitzen bila dabilela agerian utzi gabe, eta badaki hori lortzeko esaldi konplexuak osatzen.


ZUZENTASUNA

Gramatika nahiko ongi menderatzen du.  Ez du ulergarritasuna galarazten duen akatsik egiten, eta bere akats gehienak zuzentzeko gai da.
 

JARIOTASUNA

Diskurtso-zatiak nahiko erritmo uniformean sortzeko gai da; dena dela, zalantza egin dezake egituren edo esamoldeen bila ari denean.  Eten luze gutxi egiten ditu.

ELKARRERAGINA

Diskurtsoa hasten badaki, une egokian hartzen du hitz egiteko txanda eta amaitu behar duenean amaitzen du elkarrizketa, beti dotoretasunez ez bada ere. Eguneroko gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzen du, bere ulermena sendotuz, besteak parte hartzera bultzatuz, etab.

KOHERENTZIA

Kohesio-mekanismoen sail mugatua erabiltzen du bere esaldiekin diskurtso argia eta koherentea osatzeko, nahiz eta mintzaldia luzea denean nolabaiteko "urduritasuna" erakuts dezakeen.


  

  3. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA.
HIZKUNTZA-GAITASUNEN DESKRIBAPENA.
(hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuko C-1 mailarekin parekatua)

ESKALA OROKORRA

ERABILTZAILE GAITUA

Gai da era askotako testu luzeak irakurtzeko eta nolabaiteko eskakizun-mailari erantzuteko, eta gai da, orobat, testu horietan esanahi inplizituei antzemateko.
Badaki jariotasunez eta bat-batean gauzak adierazten, esapide egokia aurkitzeko ahalegin handia egiten ari denik sumatzen ez zaiola.
Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake, helburu sozial, akademiko eta profesionalekin.
Testu argiak, ongi egituratuak eta xeheak ekoizteko gai da, baita gai konplexuei buruzkoak ere, testuaren antolaketa-, artikulazio- eta koherentzia-mekanismoak zuzen erabiliz.

 

AUTOEBALUAZIO ESKALAK

ULERMENA

AHOZKOA

Gai naiz berbaldi luze bat ulertzeko, oso garbi egituratuta ez badago ere edo erlazioak oso esplizituak izan ez arren. . Telebista-programak eta filmak neke handirik gabe ulertzen ditut.

IDATZIZKOA

Gai naiz gertakarietan oinarritutako testuak edo literatura-testu luze eta konplexuak ulertzeko eta estiloak bereizteko
Gai naiz artikulu espezializatuak eta argibide tekniko luzeak irakurtzeko, nire eremuak ez badira ere.

MINTZAMENA

AHOZKO ELKARRERAGINA

Gai naiz natural eta jarioz hitz egiteko, esapideen bila nabarmen luzatu gabe.  Badakit hizkuntza gizarte-edo lanbide-erlazioetan malgu eta eraginkor erabiltzen Badakit neure ideia eta iritziak zehatz adierazten eta neure adierazpenak beste solaskideenekin trebeziaz lotzen.


AHOZKO ADIERAZPENA

Badakit zehatz eta argi hitz egiten nire intereseko gai askori buruz.
Gai naiz gaur eguneko gorabeheren gainean nire ikuspuntua adierazteko, aukera desberdinen alde onak eta txarrak azalduz.
Gai naiz deskribapen argiak eta xeheak egiteko gai konplexuei buruz, horiekin lotutako gaiak integratuz, zenbait puntu garatuz eta berbaldia egoki amaituz.


IDAZMENA

IDATZIZKO ADIERAZPENA

Gai naiz testu argi eta ongi egituratuak osatzeko, neure ikuspuntua luze-zabal adieraziz.
Badakit gai konplexuak adierazten gutun, idazlan edo txostenetan, garrantzizkoen iruditzen zaizkidan puntuak azpimarratuz.  Gai naiz hartzaileari egokitutako estiloa erabiltzeko.



AHOZKO HIZKUNTZAREN ALDERDI KUALITATIBOAK

MAILA

Ongi menderatzen ditu hizkuntzaren hainbat alderdi, eta horrek aukera ematen dio gai orokor, akademiko, profesional edo aisiakoei buruz argi eta estilo egokian jarduteko formulazioa aukeratzeko, esan nahi duenari mugarik jarri gabe.


ZUZENTASUNA

Gramatika-zuzentasun handia du; akats gutxi egiten du, antzematen errazak dira eta, oro har, akatsa egin orduko zuzentzen du.


JARIOTASUNA

Jariotasunez eta bat-batean jarduten du, ahaleginik ia egin gabe. Kontzeptualki zailak diren gaiekin bakarrik galtzen du adierazpenetan jariotasuna.


ELKARRERAGINA

Diskurtsoaren funtzioetan eskua duen sailetik esaldi egokiak hautatzen ditu bere oharrak egiteko, hitza hartzeko edo hitzari eusteko eta bere jarduera eta gainerako solaskideena trebetasunez uztartzeko.

KOHERENTZIA

Diskurtso argia, jariotasun handikoa eta ongi egituratuta sortzen du, eta antolaketa-egiturak, lokailuak eta beste kohesio-mekanismo batzuk modu egokian erabiltzen ditu.

  4. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA
HIZKUNTZA-GAITASUNEN DESKRIBAPENA.
(hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuko C-2 mailarekin parekatua)


ESKALA OROKORRA

ERABILTZAILE GAITUA

Gai da irakurtzen edo entzuten duen ia guztia erraz ulertzeko
Badaki idatzizko nahiz ahozko iturri desberdinetatik datorren informazioa eta argudioak berreraikitzen, eta era koherentean eta labur adierazten
Badaki bat-batean, jariotasun handiz eta zehaztasunez gauzak adierazten, eta esanahiaren ñabardura txikiak bereizten ditu, baita konplexutasun handiko egoeretan ere.



 

AUTOEBALUAZIO ESKALAK

ULERMENA

AHOZKOA

Ez dut inolako arazorik edozein hizketaldi ulertzeko, ez zuzenekoa, ezta komunikabideetakoa ere, baita jatorrizko hiztunen abiaduran hitz egiten dutenean ere, baldin eta bere hizkera-moduarekin ohitzeko denbora badut.

IDATZIZKOA

Gai naiz edozein testu-mota irakurtzeko, baita abstraktuak eta egituraz edo hizkuntzaz zailak direnak ere. Adibidez, eskuliburuak, artikulu espezializatuak edo literatura-lanak.

MINTZAMENA

AHOZKO ELKARRERAGINA

Gai naiz ahalegin handirik gabe, edozein elkarrizketa edo eztabaidatan parte hartzeko. Esamoldeak eta lagunarteko hizkera ondo erabiltzen ditut. Ideiak jarioz eta ñabardura guztiekin adierazten ditut. Zailtasunen bat badut gai naiz atzera egiteko eta hutsunea trebeziaz konpontzeko solaskidea ia konturatu gabe.

AHOZKO ADIERAZPENA

Gai naiz deskribapen edo argudioen azalpen argiak jarioz egiteko eta testuinguruari egokitutako estiloan, horretarako egitura logiko eta eraginkorrak erabiliz, entzuleari ideia nagusiei erreparatzen eta haiek gogorarazten laguntzeko.

IDAZMENA

IDATZIZKO ADIERAZPENA

Gai naiz testu argiak jariotasunez idazteko, estilo egokian. Gai naiz gutun, txosten edo artikulu konplexuak idazteko, argudioak egitura logiko eta eraginkorraren bidez antolatuz, irakurleak puntu nagusiak ulertu eta gogoan har ditzan
Gai naiz idazlan profesionalak edo literatura-lanak idatziz laburtzeko eta kritikatzeko.



AHOZKO HIZKUNTZAREN ALDERDI KUALITATIBOAK

MAILA

Malgutasun handia du ideiak berriro formulatzeko, eta hizkuntz moldeak bereizten ditu, zentzuaren ñabardurak zehatz-mehatz adierazteko, gauzak nabarmentzeko, bereizketak egiteko eta anbiguotasuna saihesteko Esapide bereziak eta lagunartekoak menderatzen ditu.

ZUZENTASUNA

Hizkuntzaren maila konplexuari dagokion gramatika ongi menderatzen du, nahiz eta beste alderdi batzuei (adibidez, solaskidearen erreakzioen jarraipenari edo planifikazioari) arreta eman.

JARIOTASUNA

Bat-batean eta xehetasunez jarduteko gai da, berezko jariotasunez eta lagunarteko hizkeran, zailtasunak besteak ia ohartu gabe saihesteko moduan.

ELKARRERAGINA

Elkarrizketan erraztasunez eta trebetasunez jarduteko gai da, ez-ahozko kodeei eta intonazioari itxuraz zailtasun handirik gabe antzemateko eta erabiltzeko. Elkarrizketetan parte hartzen du modu naturalean, bere txandari itxaronez, erreferentziak emanez, aipamenak eginez eta abar.

KOHERENTZIA

Diskurtso koherentea eta kohesioduna osatzen du, antolaketa-egituren erabilera osoa eta egokia eginez, eta lokailuak eta beste kohesio-mekanismo asko erabiliz.



IVAPek EMATEN DITUEN HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEN BALIOKIDEAK DIREN ITULUAK ETA ZIURTAGIRIAK

IVAPen HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK

HIZKUNTZEN EUROPAKO ERREFERENTZIA ESPARRUA

HELDUEI IRAKASTEKO OINARRIZKO CURRICULUMAREN MAILAK (HABE - KULTURA SAILA)

OSAKIDETZAKO HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK

ERTZAINTZAKO HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILAREN TITULUAK ETA ZIURTAGIRIAK
(1)

1. HE

B1

1. MAILA

1. HE

 

 

2. HE