IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hautaketa
  4.  
  5. Epe 2007_1
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Eskabideak aurkeztea


Deialdian parte hartzeko eskabideak egutegiko hogei (20) eguneko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

AURKEZTEKO MODUA

Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi dutenek eskabidea Interneten bitartez egin beharko dute dagokion eredua betez. Eredua honako helbide elektroniko hauetan egongo da:

www.ivap.euskadi.net/ope

Eskabidea Interneten bidez egiteko Eusko Jaurlaritzako kzgune zentro publikoetara jo daiteke. Kzgune zentroen zerrenda eta kokapena honako helbide elektroniko honetan ikusi daitezke: http://www.kzgunea.net/

Salbuespenezko izaeraz, hartarako beren-berengi egokituko diren tokietan egin daiteke eskabidea. Tokiok honako hauek izango dira:

Gasteizen:

      - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea; Donostia kalea 1 (Lakua); PK: 01010. (Minusbaliatuentzako sarbidea ere badago).

Bilbon:

      - Eusko Jaurlaritza; Kale Nagusia 85; PK: 48011. (Minusbaliatuentzako sarbidea ere badago).

      - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea: Errekalde zumarkalea 18; PK: 48009

Donostian:

      - Eusko Jaurlaritza; Andia kalea 13; PK: 20004. (Minusbaliatuentzako sarbidea ere badago).

      - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea: Prim kalea 7. 20007. 20007

Oñatin:

      - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea: Unibertsitate Zaharra. C.P.: 20560

Eskabideak leku horietan aurkeztu ahalko dira 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era astelehenetik ostegunera, eta 9:00etatik 13:00etara ostiraletan. 

ESKABIDEAK AURKEZTEAGATIKO TASAK ORDAINTZEA                                                 

Eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da tasa, honako erakundeetako edozein bulegotan: BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa), Caja Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Euskadiko Kutxa, Banco Guipuzcoano, La Caixa, Bankoa eta BBVA.

Tasa ordaintzeko, eskabide-orria aurkeztu beharko da banku-bulegoan. Eskabidea Interneten bidez eginez gero, bi aukera daude:

a) OFF-LINE ordainketa: Adierazitako finantza-erakunde laguntzaileetako baten bulego batera joan eta  sistemak sortutako jaso-agiria aurkeztu behar da, edo bertan agertzen diren datuak. Jaso-agiriek barra-kodea ere daukatenez gero, irakurgailu optikoa duen kutxazain automatikoaren bidez edo eskuzko datu-eskuratzearen bidez egin daiteke.

b) ON-LINE ordainketa: Ordainketa banka elektronikoko sistemaren bidez egin daiteke, banku-sukurtsal batera joan gabe. Horretarako beharrezkoa izango da adierazitako erakunderen  bateko banka elektronikoko bezeroa izatea. Aukera hori eguneko 24 orduetan erabil daiteke, eta alferrikako joan-etorriak eta ilarak saihestu daitezke modu horretan.

Hauxe da tasen zenbatekoa

A Titulazio Taldea             19,55

(Medikuntzan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua, Historian Lizentziatua, Bide, Ubide eta Portuen Ingeniaritza eta Meatze Ingeniaritza)

B Titulazio Taldea             16,30

(Erizaintzan, Lan Harremanetan Diplomatua eta Meatze Ingeniaritza Teknikoa).

 

 

Azken eguneratzea: 2007/10/09
EPE 2007_1 Berriak