IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hautaketa
  4.  
  5. Epe 2007_1
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Prozesuan parte hartu ahal izateko baldintzak


Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko, izangaiek ezin dute ezgaitasun edo bateraezintasunen legezko inolako kausatan sartuta egon, ezin dute eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik egon eta ezin dute lana garatzea eragotziko duen muga fisiko zein psikikorik izan. Izangaiek, horiez gain, beste baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

  • Gutxieneko adina: 16 urte
  • Titulazio akademikoa: kasu bakoitzean eskatzen dena
  • Herritartasuna: Europar Batasuneko estatu batekoa, edo horretarako ituna duten beste estatuetakoa. Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, betiere zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo adin horretarik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira, parte hartu ahal izango dute. Aurreko kasuetan sartzen ez diren atzerritarrek, halaber, har dezakete parte, Espainiako estatuan bizi badira kontratuaren xede den jarduera egiteko administrazio-baimena kontratua gauzatu aurretik emana eduki beharko dute.
  • Tasak: ordaindu behar dira tasak.
Azken eguneratzea: 2007/10/09
EPE 2007_1 Berriak