Zerrenda hauetan, jendaurrean jarriko dira hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartu diren eta bazter utzi diren pertsonen izenak.
Begira ezazu onartutakoen behin-behineko zerrendan sarturik zauden; komeni da. IVAPeko egoitzetan eta web orri honetan argitaratuko dira onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko. Bazter utzitakoen zerrendan agertuz gero, arrazoia zein den adieraziko da, eta 10 egun balioduneko epea duzu erreklamazioa egiteko.
Aurkeztutako erreklamazioak aztertu ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrendak. HAEEko egoitzetan eta web honetan ere jarriko dira. Begira ezazu onartutakoen behin betiko zerrendan zauden; izan ere, zerrenda hori erabiliko da azterketa egiteko unean.
Onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrendarekin batera, lehenengo azterketa zein tokitan , egunetan eta ordutan egingo den adieraziko da. Beraz, garrantzitsua da zerrenda kontsultatzea, batetik, hautaketa-prozesuan onartuta zauden ziur jakiteko, eta, bestetik, lehenengo azterketaren eguna eta lekua jakiteko.
|