IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara
  4.  
  5. Administrazioa Euskaraz
aplicacion.titulo

NIRE HARPIDETZA

Pantaila honetan gure harpidetzari buruzko datuak sartu ditzakegu datuak ikusteko eta aldatu ahal izateko. Pasahitza ahaztu bazaigu, bertatik berreskuratu ahal izango dugu. Gainera aukera ematen digu konfiantzazko erakunde batek emandako ziurtagiri digitala erabilita sistemarekin konektatzeko (log in)

Pantailak aukera hauek ditu:

'Onartu' botoiak, erabiltzaileak sartutako datuen pantailara eramango gaitu, erabiltzailea eta pasahitza zuzenak badira; bestela, akatsaren berri emango digu.

'Utzi' botoiak bertan behera utziko ditu erabiltzaileak sartutako datuak.

'Erabili ziurtagiri digitala' botoiak aukera emango du ziurtagiri digitala erabilita sistemarekin konektatzeko (log in).

Pantaila honetan agertzen dira sisteman alta emandako erabiltzaile bati buruzko datuak behin konektatu eta gero (log in), bai erabiltzailea eta pasahitzaren bidez, bai ziurtagiri elektronikoaren bidez.

Pantailak aukera hauek ditu:

'Kargatu udalerria' botoiak aukeratutako probintziako udalerriak erakutsiko ditu udalerrien koadroan.

'Kargatu herria' botoiak aukeratutako udalerriko herriak erakutsiko ditu herrien koadroan.

'Bidali' botoiak aukera emango du erabiltzaileak emandako informazioa sisteman gordetzeko.

'Utzi' botoiak bertan behera utziko ditu erabiltzaileak egindako aldaketak.

'Logout' botoiak aukera emango du erabiltzaileak hasitako saioa bukatzeko.

Erabiltzailea behin konektatu eta gero (log in), pantailan ikusi ahal izango ditu bere harpidetzaren datuak, horietako edozein aldatu ahal izateko. Bajaren arrazoia ematen duenean, datuak grabatzean, automatikoki emango zaio baja sisteman, eta baja-data sistemaren data bera izango da.

Bestetik harpidedun batek noizbait ale bat baino gehiago eskatzen badu, posta elektronikoz jakinaraziko zaio IVAPi harpidedun horrek kopia bat baino gehiago nahi duela eta aldaketa egon dela, IVAPek era honetako harpidedunak aztertu ahal izateko.