Herri-administrazioak eginkizun ugari eta era askotakoak ditu bere gain, eta lanbide-eremu askotako langile publikoek burutzen dituzte.
Herri-administrazioak bere gain dituen eginkizunek gizartean dituzten garrantzi eta eraginagatik, ahalik eta egokienak izan behar dute lan horien ardura duten langileek . Hori dela-eta, langileak hautatzeko prozedurek bat egin behar dute merezimendu eta gaitasun printzipioekin.
Herri-administrazioak gizarte-interes orokorrak kudeatzen dituenez, bertara sartzeko prozedurek berdintasun-printzipioa bete beharko dute deitutako lanpostuetara iristeko, eta, horretarako, beharrezko publizitatea emango zaie prozeduroi.
|