Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala EuskoJaurlaritzarenmendekolantaldea da, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari atxikia, Euskara Legean aurreikusia eta 2000ko otsailaren 29ko Dekretuzarautua, euskararako eta euskaratik gaztelaniarako itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak eskaintzeko, bai herri-administrazioei, bai herritarrei.
Web honen bitartez, honako zerbitzuak eskaintzen dira:
Nola funtzionatzen du zerbitzuak?
IZOren Web-zerbitzua erabiltzen duzun aurreneko aldia baldin bada, lehenengo eta behin zure eskaera erregistratu beharko duzu, eta horretarako zure erakundearen edo enpresaren datuak eskatuko zaizkizu, eta baita zure datu pertsonalak ere, gero zurekin harremanetan jartzeko. Behin datuok berretsita, nahi dituzun zerbitzuak eskatu beharko dituzu, hala nola, itzulpena, gainbegiraketa, zuzenketa,… eta behar diren fitxategiak erantsi. Zure eskaera IZOn jaso bezain laster, aztertu egingo dugu eta gehien jota 24 ordutan harremanetan jarriko gara zurekin, prezioa eta lana egiteko epeak proposatzeko.
Hurrengo batean eskaerak egiteko, eta espedienteen egoera kontsultatzeko, Izenpek jaulkitako ziurtagiri digitala eskatu beharko duzu. Ziurtagiri horrek aukera emango dizu IVAPen web gunearen bitartez zure eskaerak “online” kudeatzeko. Horri buruzko informazio gehiago “Ziurtagiri digitala” atalean daukazu.
Web zerbitzu honetan egin daitezkeen eragiketak honako hauek dira: