IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Liburutegia
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
IVAPeko Liburutegia


GURE LIBURU-AGIRIAK ESKURATZEKO ARAUAK

1. Liburutegian bertan kontsultatzeko

2. Mailegu zerbitzua

2.1. Mailegua

2.1.1. Mailegurako epeak eta baldintza

2.1.2. Gordetzeko eskatzea

2.1.3. Maileguak berritzea

2.1.4. Maileguak itzultzea

2.1.5. Zigorrak

2.2. Liburutegi arteko mailegua

2.2.1. Helburuak

2.2.2. IVAP eskatutako dokumentuen kasua

2.2.3. IVAPeko liburutegiak utzitako dokumentuen kasua

2.3. Egoitzen arteko mailegua

3. Erreprografia

1. LIBURUTEGIAN BERTAN KONTSULTATZEKO

IVAPen liburutegian bada PC berezi bat, erabiltzaile orok gure funtsen katalogoa kontsulta dezan.   Barruko erabiltzaileek, gainera, beste zenbait datu-base dute eskura: Aranzadi eta La Ley.

Monografia, argitalpen seriatu eta bestelako materialen kasuan, 10 ale baino ezin dira eskatu, aldi berean, liburutegian bertan kontsultatzeko.

Kontsulta horiek bertara etorrita, fax bidez edo posta elektroniko bidez egin behar dira.

Irakurketa-gelan isilik egon beharra dago, eta ezin da ez bilerarik egin, ez mugikorrik erabili, ez ezer jan eta ezta erre ere.

2. MAILEGU ZERBITZUA

Helburua

Monografiak eta erreferentziako bilduman sartu ez dugun beste hainbat material har daiteke maileguan, ez, ordea, erreferentziako bildumarik, bekarik edo argitalpen seriaturik. Horiek liburutegian bertan irakurri beharko dira.

Eskakizunak

Ezer maileguan hartzeko, barruko erabiltzaileek (IVAPeko erabiltzaileek eta Eusko Jaurlaritzako erabiltzaileek) laneko txartela beharko dute, eta kanpokoe, berriz, liburutegiko irakurle-txartela. Mailegua pertsonala da. Ezin izango da egin beste pertsona batzuen bitartez.
Liburutegiko irakurle-txartela egin nahi duenak nortasun-agiria eta agiri horren fotokopia ekarri beharko ditu. Lehenengo maileguarekin batera emango diogu irakurle-txartela.
Mailegaturiko liburuarekin batera, erabiltzaileari mailegu-agiri bat emango diogu. Agiri horretan, irakurlearen izena, liburuaren izenburua eta noizko entregatu behar duen zehaztuko dugu.

2.1. MAILEGUA

2.1.1. Mailegurako epeak eta baldintzak

Zenbat ale zenbat egunerako eraman daitekeen zehaztea da epe-baldintzak jartzea. Oro har, hiru ale eraman daitezke 15 egunerako.
Behar-beharrezko bada -aparteko kasuren batean hala izango da- liburutegiko arduradunek beren esku dute epe eta baldintza horiek aldatzea.

2.1.2. Gordetzeko eskatzea

Bertara etorrita edo Eusko Jaurlaritzako Intranetaren bidez (Jakina) eska dezakezue libururen bat zuei gordetzeko. Gaur egun, Internet bidez ez dugu gordetzeko eskabiderik onartzen.

Eskaturiko liburua bi egunez izango dugu zuentzat gordeta. Bila etortzen ez bazarete, gainerako erabiltzaileen eskura geratuko da.

Gordetzeko eskaria Intranet bidez egin nahi baduzu, pasahitz bat beharko duzu. Sistemak berak sortzen du pasahitz hori, irakurleak alta hartzen duenean, edo irakurleak berak eska dezake, nahi duenean, Maileguan zein liburu dituen ikusteko aukera ere emango dio.

2.1.3. Maileguak berritzea

Bertara etorrita, telefono bidez edo posta elektronikoz berritu daiteke mailegua. Berritze bakoitzarekin, beste mailegu-agiri bat emango dizugu, eta hor izango duzu liburua itzultzeko egun berria. Hasierako maileguaren bezain besteko denborarako berritu daiteke mailegua.

2.1.4. Maileguak itzultzea

Hartutako egoitza berean itzuli beharko da maielguan utzitako materiala. Ez dugu beste bulego batean onartuko. Liburua itzultzen duenean, irakurleak, nahi badu, mailegu-agirian itzultze-zigilua jartzeko eska dezake. Zein egunetan itzuli duen izango du, hor, zehazturik.

2.1.5. Zigorrak 

Liburuak ebastea, ez itzultzea, beranduegi itzultzea edo gordetzeko eskatutako liburuak ez jasotzea zigortzeko moduko gauzak dira.
Ez badu liburua itzultzen, erabiltzaileak beste ale bat eskuratu beharko digu, nahitaez.
Beranduegi itzultzen badu, berriz, zigorra etorriko da, hau da, zenbat egun beranduago ekarri duen, hainbat egunez ezingo du mailegu-zerbitzua atzera erabili. Eta, gainera, zenbat liburu ez duen garaiz itzuli, hainbat aldiz bidertu beharko da zigor-egunen kopurua.
Libururen bat gordetzeko eskatu, eta jasotzeko dituen bi egunetan ez badu jaso, zazpi eguneko zigorra izango du.

 

2.2. LIBURUTEGI ARTEKO MAILEGUAK

2.2.1. Hona hemen helburuak:

a) IVAPeko langileei liburutegiko funtsetan ez dauden dokumentuak eskuratzea, betiere, eskabideak erakundearen lan-esparruekin zerikusirik badute.

b)  Beste liburutegi edo informazio-zentro batzuetatik, IVAPeko liburutegian ez dauden dokumentuak eskuratzea, dela jatorrizko dokumentuak maileguan eskatuz, dela horien kopiak eskuratuz.

c) Eskatzen duten liburutegiei edo bestelako informazio-zentroei, IVAPeko liburutegian dauden dokumentuak helaraztea, dela jatorrizko dokumentuak maileguan utziz, dela horien kopiak beren eskura jarriz.

 

2.2.2 .     IVAPek eskatutako dokumentuen kasuan:

  • IVAPek langai dituen arloen inguruko eskariak besterik ez ditugu onartuko. Bide honetatik datozkigun argitalpenak liburutegian bertan irakurri beharko dira, ez beste inon, eta ezin dira maileguan utzi. Liburua utzi behar digun liburutegiak ezin badu liburutegi arteko mailegurik egin, halakoetan fotokopiak eskatuko dizkiogu.
  • IVAPek zorrotz errepetatuko ditu zentro hornitzaileak liburutegi arteko maileguei buruz dituen arauak. Dokumentuen eskuragarraitasunari dagokionez, ez da berdin izango dokumentuok jatorrizkoak edo kopiak izatea.
  • Jatorrizko dokumentuak zuzenenan IVAPi uzten dizkio maileguan liburutegiak edo zentroak, ez erabiltzaileari. Dokumentu horiek, beraz, ezin izango dira liburutegitik atera eta, ondorioz, liburutegiko egoitzan kontsultatu behar dira. 
  • Zentro hornitzaileak jatorrizko dokumentuen kopiak igortzen baditu, berriz, kopia horiek IVAPEn edo eskaria egin duen zerbitzuaren liburutegiarenak izango dira aurrerantzean.
  • Jatorrizko dokumentu bat maileguan zenbat denbora eduki daitekeen maielgu egin duen liburutegiak berak erabakiko du. IVAPeko liburutegiak erabiltzaileari jakinaraziko dio zenbat denbora duen kontsulta egiteko.
  • Liburutegi arteko maileguak osatu egiten du IVAPeko liburutegiaren berezko informazio-baliabideen eskaintza eta, beraz, ez du hori oztopatu behar. Hortaz, ez dira eskatu behar argitalpenen merkatuan erraz eskura daitezkeen dokumentuak.

2.2.3. IVAPeko liburutegiak utzitako dokumentuen kasuan

 

IVAPen liburutegiak bere bilduma gainerako liburutegien eskura dauka, liburutegi arteko maileguen bidez edo, mailegua ezinezkoa denean, fotokopien bidez.

  • IVAPeko liburutegiak konpromisoa hartzen du idatziz jasotzen dituen eskabideak onartzeko, euskarria dena dela, baldin eta bidalitako bibliografia-erreferentzia dokumentua identifikatzeko egokia bada eta eskatutako dokumentua argitalpen merkatuan erraz eskuratzeko modukoa ez bada. Eskabideari erantzuteko modurik ez badu, IVAPeko liburutegiak ezezko erantzuna bidaliko du, horren arrazoiak aipatuz. IVAPeko liburutegiak liburutegi edo zentro bakoitzari aldi berean zenbat eskabide onartuko dizkioan ezar dezake.
  • Jatorrizko dokumentuak 30 egunerako utziko dira maileguan.
  • Liburutei arteko maileguetan utzitako jatorrizko dokumentuak ezin izango dira, inolaz ere, eskabidea egin duen liburutegiaren instalazioetatik atera. Mailegu liburutegiari egiten zaio, inolaz ez azken erabiltzaileari.
  • IVAPeko liburutegiak hutsik egin gabe jakinaraziko dizkio eskatzaileari maileguaren baldintzak, itzultzeko azken eguna eta dokumentuak kontsultatzeko edo kopiatzeko dauden edozein eratako mugak, horrelakorik badago.
  • Eskabidea egin duen liburutegia izango da erantzule baldin eta liburutegi arteko maileguan utzitako materiala galdu edo hondatzen bada IVAPek bidali duenetik berriro ere jasotzen duen arte.
  • Dokumentuak mezularien bidez bidali eta itzuliko dira, eta gastuak eskabidea egin duen liburutegiak ordainduko ditu.
  • Liburutegi arteko mailegutik kanpo gelditzen dira 3. paragrafoan aipatutako dokumentuak.

 

2.3. EGOITZEN ARTEKO MAILEGUAK


Bi egoitzen artean maileguak egiteko zerbitzua ere badu IVAPen liburutegiak. Erabiltzaileek, hartara, bi egoitzetako liburuak dituzte eskura.
Arauak, mailegu orokorrerako berberak dira oro har, baina, liburua iritsi dela jakinarazten diogunetik aurrera, mailegua eskatu duen irakurleak gehienez ere bi egun izango ditu liburua jasotzeko, bestela, jatorrizko egoitzara itzuliko dugu. Jasotzen ez badu, zigorra izango du: hilabetean ezingo du berriro mailegu-zerbitzua erabili.

 

 

3. ERREPROGRAFIA (Gazteizko egoitzan)

  • Erabat debekatuta dago argitaratu gabeko ikerketa-lanak kopiatzea.
  • IVAPen liburutegiko gainerako materialak, maileguan utzi ezin badira, liburutegiko bertako fotokopiagailuan baino ezin dira fotokopiatu, eta ezin dira irakurtzeko gelatik atera.
  • Erabiltzaileak berak egin beharko ditu fotokopiak, indarrean dauden legeak errepetaturik.
  • Liburutegiko langileek Lakuatik kanpoko liburutegiek eskaturiko fotokopiak baino ez dituzte egingo.
  • Kanpoko erabiltzaileek liburutegian fotokopiak egin nahi badituzte, kasu bakoitzerako ezarritako prezioa ordaindu beharko dute.
  • Gasteizko egoitzan baino ezin dira fotokopiak egin.

 

 

 

 

 

 

 

 


Azken eguneratzea: 2008/03/31