Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Lauaxetari omenaldia

Lauaxeta

2006ko ekainaren 22an Lauaxetari egindako omealdia

2005ean bazen euskalgintzan aintzakotzat hartu beharreko mendeurrenik:
Estepan Urkiaga Lauaxeta idazle handiari zegokiona hain zuzen.

Jakinekoa denez, “Lauaxeta” duela ehun urte jaio zen Mungia ondoan dagoen Laukiz herrian 1905eko abuztuaren 3an; hil, berriz, Gasteizen, 1937ko ekainaren 25ean erail zuten legalitatearen kontrako matxinatutakoek.

Euskal literaturari eman zizkionen kalterik gabe, Estepan Urkiagaren kasuan bada Kultura Sailak azpimarratu nahi izan duen bestelakorik.
Jakinekoa denez, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Kultura sailburu izan zen J.M. Leizaolak Euzkadiko Kultura Batzordeko Euskal hizkuntza eta Literatura ataleko kide (pdf, 287kb) izendatu zuen (Sailburuaren Agindua, 1937ko urtarrilaren 28koa (Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoa, 114. zk., urtarrilaren 30ekoa).

Horiek direla eta, Kultura Sailak honako hauek egitea erabaki zuen:

- Lauaxeta olerkariaren jaiotze-mendeurrena gogoan izan eta ospatzea.
- Gure-gurea dugun euskaltzale handiari zor zaion omena egin eta miresmena erakustea.
- Herritarren artean ezagutza-hazia ereitea.

Goian adierazitako xedeak betetze aldera hainbat ekintza begiz jo zuen Kultura Sailak:

  • Diskoa
    Diskoa
  • Berria
    Gehigarria
  • Arrats beran
    Arrats beran

- Antton Valverde kantariak duela hogeita bost bat urte Lauaxetaren olerkiekin prestatutako diskoa CD formatuan berrargitaratu eta Berria egunkariarekin banatzea. Banaketa hori ekainaren 25ean bideratu zen.
- Goian esandako egunean Lauaxetari buruz propio prestatutako gehigarri (pdf, 793kb) bat prestatzea eta Berria egunkariarekin banatzea.
- Arrats beran lanaren edizio faksimilea kalean jartzea.

Bazen, hala ere, berariaz gauzatu nahi zen beste kontu bat: Lauaxetaren omenez propio egindako eskultura bat prestarazi eta jartzea. Eskultura horren bidez, Eusko Jaurlaritzak gaur eguneko euskaldunok gure olerkari handiari zor diogun miresmena aitortu nahi zion bere jaiotzaren lehen mendeurrenean eta, aldi berean, bihar-etziko belaunaldiei esandako dataren lekukoa utzi.