| Azken eguneratzea: 2008/05/22 |
| Bruselara egindako bidaian |
| ETAko azken atxiloketengatik poztu egin da Lehendakaria |
| Bruselara egin duen bigarren jardunaldian, erakundeen arteko bilerak egiteko, Lehendakaria komunikabideen aurrean agertu da eta pozarren zegoen ETAko kideen azken atxiloketak direla eta.
|
|
|
|
| Lehendakaria, Bruselan egin duen bileran. (J.B.) |
"Bakarrik poztasuna agertu ahal da atentatuak egiten dituztenak atxilotu eta justiziaren aurrean jarri dituztelako", esan du Lehendakariak eta, aldi berean, Isaias Carrasco hil zutenak eta Legutioko Guardia Zibilaren kuartelaren aurka atentatu zutenak lehenago atxilotu ez izana deitoratu du. "Euskal gizarteari mesede handia egin geniokeen", azpimarratu du.
|
|