Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/05/22
Bruselan egindako agerraldi batean
Lehendakariak esan du Europar Batasunak Kontzertu Ekonomikoa babesten duen bitartean, PPk eta PSOEk Eusko Legebiltzarrean ahobatezko akordioa baztertzen dutela
Europar Batasunak Kontzertu Ekonomikoa babesten dituen erabakiak hartzen dituen bitartean, PPk eta PSOEk Legebiltzarrean ahobatezko eta euskaldunen arteko akordioaren aurka bozkatzen dutela adierazi du Ibarretxek. Bruselan egin ditu adierazpen horiek, erakundeekin bilerak egiteko asmoa duen bidaian.
Lehendakaria, Bruselako Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egin duen agerraldian. (J.B.)
Lehendakaria, Bruselako Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egin duen agerraldian. (J.B.)

Lehendakariak komunikabideen aurrean egindako agerraldian adierazi duenez, "bitxia da Europatik Kontzertu Ekonomikoa babestea, eta hau albiste ona da, Madrilgo Diputatuen Kongresuak euskaldunen arteko akordioa onartzen ez duen bitartean. Zapatero Presidentearekin bildu nintzen egun berean, goizean, euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea Madrilen amaitzen zela esan zidan, hau da, guk hartzen ditugun erabakiak onartzen ez dituztela esan zidan. Arratsaldean klase praktikoa izan zen eta Kongresuak 'EZ' esan zion Eusko Legebiltzarrean onartutako ahobatezko akordiori. PPk eta PSOEk alderdi guztien akordio bat "akabatu" dute, guda-terminoak erabilita. Zer esan behar du Patxi Lopez Jaunak, Euskadiko alderdi guztiek adostutako akordioaren inguruan? Zergatik Europan argi eta garbi onartu dute Kontzertua eta Madrilen kontrakoa egiten dut?".

Europa eraikitzeko proiektuan parte hartzea

Atzo, Luc Van den Brande Eskualdeetako Batzordearen Presidentearekin egindako bileran, Ibarretxek esan du Euskadik Europar Batasunean era aktiboan egon nahi duela. "Ez dugu agente pasiboa izan nahi Europa eraldatzeko prozesuan", adierazi du eta, halaber, "Europa eraikitzeko proiektuan parte hartu nahi dugu", azpimarratu duenez.

Europako Batzordeak egin duen ebazpena gogorarazi du Lehendakariak. Ebazpen horretan Europar Batasuna Estatuez osatuta dagoela agertzen da eta, gainera, Europan herri gehiago daudela protagonismoa edukitzeko eskubidearekin. "Gure nortasun propioa daukagu eta, Europako Batzordeak esan duenez, gure nortasunetik abiatuta Europako prozesuetan parte hartu nahi dugu. Ez gara Europar Batasunaren aurkako elementua, kideak baizik", azpimarratu du.

Bakea eta elkarbizitzarako bere proposamenaren inguruan eta, Zapateroren ezezkoaren ondoren, hurrengo pausoak zeintzuk diren mintzatzean, Lehendakariak "oraindik akordioa lortzeko garaiz gaudela" errepikatu du.

"Euskal gizarteak ez du ulertzen Zapaterok Lehendakariarekin hitz egin eta negoziatu nahi ez izatea, ezta legez herritar guztiak ordezkatzen dituzten legezko erakundeekin; gainera, sozialistak printzipio horiek Batasunarekin 2006ko urriaren 25ean sinatzeko prest zeudelako, azaldu duenez. "Hura saiakera zintzoa, serioa, legezkoa eta baikorra baldin bazen bakea lortzeko eta elkarbizitzarako, Zergatik orain abenturatzat hartu dute Lehendakariak planteatu badu?

"ETAk Espainiako presidente guztiak eurekin negoziatzera prest daudela dakien bitartean, Lehendakariarekin negoziatzera prest ez daudenak, ez duzue uste ETAri protagonismoa ematen diogula?, galdetu du Lehendakariak eta, era berean, "ETA bere lekuan jarri behar dela" esan du. Diputatuen Kongresuak jakinarazi duenez, indarkeriaren kontrako elkarrizketa bat eginda, ETAk indarkeria behin betiko amaitzeko prest dagoela erakusten badu. Zapateroren eta Ibarretxeren lekua elkarrizketa egitea eta akordio politikoak lortzea da, ETA existitzen den edo ez kontuan hartuta, akordioak egonda edo ez, ETAren indarkeria desagertu behar delako", errepikatu du.