
● Bilbon (Bizkaian) jaio zen 1959ko uztailaren 24an.
● Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Ekonomikoko lizentziaduna da.
● Europako Ikaskuntzak, Europako Ikaskuntzen Institutua, Deustuko Unibertsitatea.
● Politika Bateratuak, Maastrichteko Administrazio Publikoko Eskola Europarra.
● Barruko Merkatua, Maastrichteko Administrazio Publikoko Eskola Europarra.
● Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
● Eusko Jaurlaritzan izan dituen karguak: Industria eta Merkataritza Saileko Aholkularitza Juridikoko burua (1984-1986), Lehendakaritza eta Justizia Saileko lehenengo burua eta letratua (1986-1987), Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Idazkaritza Nagusi Teknikoko zuzendaria (1987-1991), Gai Ekonomikoetarako Lehen Lehendakariordetzako Bulegoko zuzendaria (1991-1995), Industria, Nekazaritza eta Arrantza Saileko aholkularia (1995-1999) eta Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko sailburuorde mailako aholkularia (1999-2003).
● 2004ko urtarriletik, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua da.
|