|
Agerraldi osoa. “Ziklo aldaketaren aurrean, ikuspuntu ekonomikoak” ikastaroaren Amaiera Ekitaldia. (pdf. 26,9 kb)
Dagoeneko, ekonomiaren ziklo aldaketa uka ezina da. Euskadin, aurreko urteetan hazkunde maila oso garrantzitsuagoak lortu ondoren, -%4tik gorako Barne Produktu Gordinarekin-, oraingoan hazkunde hedapena txikiagoa dela argi dago.
Egia da ere, munduko zenbait ekonomietan aurreikusitakoa baino emaitza hobeagoak lortu direla urtearen lehenengo hilabeteetan, Estatu Batuetan eta Alemanian adibidez, baina hala ere ziklo aldaketak hazkunde maila motelagoak, inflazio altuagoa eta lanpostu sorrera baxagoa ekarriko ditu.
Egoera honetatik abiatuz, ez dugu zergatik eztabaida faltsurik piztu behar.
Gure kasuan, Eusko Jaurlaritzak bere aurreikuspenak jaitsiko zituela iragarri zuen 2008 otsailaren 18an, hau da, hauteskunde orokorrak ospatzeko hilabete gutxi falta zenean.
Eta duela, bi hilabete prebisioa berriro ere beherantz aurreikusi dugu. Publikoki egin dugu, gure ardura delako eta obligazio instituzionala delako honen inguruan gardentasuna erakustea.
Honaino ondo, baina ez dago besterik iragarri behar. Ez gutxiago, ez gehiago.
Beraz, dezelerazio testuinguru honek Euskadiren ekonomiarengan eragina ere badu, gure inguruan gertatzen diren egoeretatik baztertuta aurkitzen ez gaude eta.
Gure aurreikuspen berrienaren arabera, 2008 urtean Euskadiko Barne Produktu Gordina %2,7 haziko da.
Nahiz eta aurreko urtekoak baino zertxobait xumeagoa den, aurreikusitako zifrak hazkunde eta jarrera ekonomiko garrantzitsua adierazten ditu, kontutan hartzen badugu gainera ekonomia aurreratuenentzat eta €uro guneko ekonomiarentzat ezagutzen dien iragarpenak.
Eta emaitza ona da, zeren murgilduta aurkitzen garen ziklo aldaketa honetan, %2,5 edo %2a lortzea, baikor hartu behar dugu, 2009 urterako dezelerazio norabidean jarraituko dugu eta.
Dena dela, garrantzitsuena hauxe da, Euskadi egoki prestatu aurkitzen dela ziklo aldaketari aurre egiteko, ekonomia osasuntsua, egonkorra eta orekatua erakusten duelako.
Hau dela eta, ziklo aldaketaren ondorioak Euskadin gutxiago sumatuko ditugu eta gure inguruko ekonomien artean dinamikoenetakoa izaten jarraituko dugu.
Eta Euskadin ondorio horiek arinagoak izango direla esaten dugunean zertan oinarritzen garen?
Lehenengo, gure ekonomiaren estrukturaren ezaugarriak, sektore bakar baten menpekotasunik ez dagoenez, orekatua da.
Bigarren, finantzen egoera osasuntsua da, eta enpresa ertain eta txikien zorra maila, adibidez, baxua da, eta kontu publikoak ere bai.
Hirugarren eta azkenik, kanpo saldoa, orain arteko moduan, superabitarioa izaten jarraitzen du.
|